Pio XII.a hiltzeko Hitlerren planak

Vatikanoa, by perrimoon, flickrVatikanoa, by perrimoon, flickr

Apezpiku-batzarraren avvenire egunkariko artikuluaren arabera Reich-eko segurtasun kuartelak plan bat burutu zuen Aita Santuaren aurka. Baina kontraespioitza lanek asmoa zapuztu zuten, Erroman Hitlerrek Victor Manuel III.aren edota Pio XII.aren aurka egiteko asmoa zuela zabaldu baitzen.

1939tik 1958. urtera arte, hil arte, egon zen Pio XII.a agintean. Historialariek antisemita izatea egotzi izan diote eta Hitlerren erregimenaren aurka behar bezain beste egin ez izana ere leporatu izan diote. Vatikanoak, aldiz, beti ukatu ditu halakoak.