Maiatzeko Soziolinguistika Solasaldia

1

Maiatzaren 13an (asteartean) izango da hurrengo BAGERAren Soziolinguistikako solasaldia ohi bezala 19:00etatik 21:00etara San Telmo Museoan. Hilabete honetako gaia euskararen erabilera izango da.

Ezagutza eta erabileraren arteko mataza kezka iturri gisa plazaratzen zaigu etengabe. Baina, benetan horren kezkaturik egon behar al dugu?

– Zein da ezagutza eta erabileraren arteko aldea?

– Dugun ezagutza tasarekin erabilera altua, dagokiona ala baxua dugu?

– Zein faktorek eragiten du ezagutzatik erabilerarako aldean?

– Nola eragin horiengan?

 Irakurgaiak:

  • Soziolinguistika aldizkariaren 84. zenbakian Iñaki Martínez de Lunak idatzitako artikulua (Egoeraren gaineko gogoetak eta norabide proposamenak). Dokumentua hemen
  • Berrian argitaratutako “etxeko gotorlekua, auzitan” artikulua.