Alderdien borroka hedabideen ringean (eta +)

images (1).jpg.

Jo du kanpaiak eta hasi da borroka mediatikoa. Alderdiek eman dituzte albisteak eta hedabideek eskatu botua, edo alderantziz da? Euskal Herriko bi alderdi nagusiek elkar joka hasi dute round-a eta nahikoa dugu Gara eta Deia begiratu horretaz jabetzeko.

EAJk eta EHBilduk leku sinbolikoak aukeratu dituzte kanpainari hasiera emateko; Iparraldeko muga eta Iruñea hurrenez hurren. Jeltzaleek Jean Telletxea eta Izaskun Bilbaoren elkartzea irudikatu dute, Iparraldearen eta EAEren arteko zubia irudikatuz eta EHBilduk Troika du hizpide, zeinaren parte baiten Urkullu Gararen arabera. Bataila hasi da.

PSE eta PPk Donostia 2016 hautagaitzari eman zioten
babesa kendu diote Legebiltzarrean, hauteskundeekin bat

PSE eta Alderdi Popularrak biderkatuta nabari dute haien Madrilgo nagusien dekadentzia. Eta dekadentziaren erakusle da Legebiltzarrean Donostia 2016 hautagaitzari babesa kentzea. Zarata behar ote agendan egoteko?
Kurioski, barne gatazkak eta ustelkeria medio, PP lur jota dagoen unean PSOEk ezin du burua altxa. Bipartidismoaren amaieraren ateetan ote gauden galdetzen du, inkesten arabera Europako Parlamentuan jesarlekua lortuko duen Pablo Iglesiasek (Podemos). IU aldiz, 2 jarlekutik 5era igaroko da eta UPyD 3 jarleku erdietsiko ditu, aurreko europearretan baino 2 gehiago.

Inkestak

Hauteskundeez diharduten egunkarien azalak