Abian da ASMAOLA+ enpresa industrialen ideia lehiaketa gazteentzat.

cambio

Dagoeneko ireki da ASMAOLA+ lehiaketaren I Edizioan enpresa industrialen ideiak aurkezteko epea. Euskal erkidegoko eta 35 urte arteko gazteentzako lehiaketa da hau.

Elgoibarko Makina Erremintaren Mendeurreneko ekintzen barruan Udalaren eskutik aurkeztu da gazteen artean izaera industriala duten enpresa proiektuen garapena sustatzeko helburua duen lehiaketa.

Ekintzailetasun industrialaren eremuan kokatuz, Lehiaketa honek Euskal Herrian errotutako beste ekintza on batzuk osatu nahi ditu. Beste sektoreekin alderatuta ekintzailetasun industrialak baditu hainbat zailtasun; ondorioz, mota honetako proiektuen kopurua txikiagoa da. Azpiegitura garestiak behar ditu abiatzen diren momentutik (makinak batik bat), eta horrek dakarren finantzazioa litzake lehen oztopoetako bat. Testuinguru honetan, ekintzailetasun industriala sustatzeko eta etorkizuneko erronkak era arrakastatsuan lantzen lagunduko duen eremua sortzeko egoki jo da ekimena abiatzea.

Izaera industrialeko sari bi aurreikusi dira; Enpresa Industrial Onenaren sarituak 2.500 € jasoko ditu eskudirutan, 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera, 100 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko eta 300 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak, …). Beste saria, Euskadiko Lanbide Heziketako ikasle edo ikasle ohiak aurkeztutako enpresa industrial ideia onenari emango zaionak 2.000€ jasoko ditu eskudirutan, 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera, 50 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko eta 100 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko.

Sariak ez dira metagarriak izango eta ideia sarituen proiektuak abiatu eta 18 hilabeteren epean egin beharko dira.

Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da.

Lehiaketaren oinarriak eta izen-emate dokumentuak www.imh.es webgunean eskuratu daitezke.

ASMAOLA+ Lehiaketa ASMAOLA+ Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sareak antolatu du. Honen partaide dira Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua , Irungo  Bidasoa GBLHI, Bergarako Miguel Altuna GBLHI,  Muskizko CF Somorrostro eta Usurbilgo Lanbide Eskola. Lehiaketa Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Danobat Group Koop. E., Alcorta Forging Group S.A., Grupo Schaeffler (INA-Rodisa), Grupo Egile, Grupo Maherholding eta Ferretería Unceta S.A. enpresen babesarekin antolatu da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude