Mahai Ingurua, eta orain zer?

ARNALDO ASKATU Plataforma 2010eko udaberrian sortu zen Elgoibarko zenbait herritarron iniziatibaz. Plataformaren helburu nagusiak hurrengo hauek dira:

• Alde batetik, Arnaldo Otegiren askatasuna aldarrikatzea, bere egoera guztiz bidegabekoa iruditzen zaigulako eta espetxeratzeak arrazoi politikoei soilik erantzuten diolako.

• Bigarren helburua Elgoibarko herri mailan Arnaldoren egoeraren berri eman eta kontzientziazioa zabaltzea izango litzateke.·Azkenik, eta espetxeratuta dauden beste Elgoibartar presoak ere gogoan izanik, berari eta bere familiari herritarron elkartasuna adierazi ere nahiko genieke.Arnaldo Otegi, eszenatoki politiko berri hau irudikatzen ekarpen handia egin duen protagonista garrantzitsu bat izanik guretako, etorkizunera begira iriki daitekeen aro politikoitxaropentsuan ezinbesteko sujetutzat jotzen dugu baita; horregatik plataformaren lemak hala dio: Arnaldo askatu, politika askatu.Aipatutako helburu hauek lortze bidean ekintza desberdinak antolatu ditu Platafomak azken hilebeteotan. Gaur egun bideratzen ari garen horien artean hemen aurkezten dizuegun hurrengo mahai ingurua daukagu.

IZENBURUA: …Eta orain zer?

GAIA: Euskal Herriko egungo egoera politikoaren azterketa eta etorkizunerako perspektibak.

MODERATZAILEA: Hasier Etxeberria (Kazetaria).

HIZLARIAK: Xabier Arzallus (EBBko lehendakari ohia). Mariano Ferrer (Kazetaria). Jone Goirizelaia (Arnaldo Otegiren abokatua). Martxelo Otamendi (BERRIAko zuzendaria).

EGUNA ETA ORDUA: Otsailak 24 Osteguna. 19:00tan.

LEKUA: HERRIKO ANTZOKIA.

ANTOLATZAILEA: ARNALDO ASKATU PLATAFORMA .Honela, idatzi honen bitartez ekitaldiaren berri eman eta gonbidatu nahiko genizueke, zuen bitartekoen bitartez beharrezko hedapena eman diezaiozuen. Adeitasunez, ARNALDO ASKATU PLATAFORMA.

INTERNET BIDEZ ZUZENEAN: www.arnaldotegi.com  -en.

Elgoibarko Arnaldo Askatu Plataforma