Lizarrako erailketa matxistaren harira

Lizarrako erailketa matxistaren harira –

Lizarratik iritsitako albiste eta susmo txarrekin hasi genuen astea, eta espero genuen berririk txarrena baieztatu zen atzo, azaroaren 7an; amak bere semea aitarekin batera desagertuta zegoela salatu ostean, aitak bere buraz beste egin zuen 7 urteko semea hiltzearekin batera.

Lizarrako erailketa matxistaren harira

Lehenik eta behin, Euskal Herriko Mugimendu Feministatik gure babes eta elkartasun guztia adierazi nahi diegu senide, lagun eta gertukoei. Ez zaudete bakarrik.

Erailketa honekin, 12 dira 2003az geroztik indarkeria matxistak, zehazki indarkeria bikarioak, Euskal Herrian erail dituen haurrak. Eta aurten, 2023an, indarkeria matxistaren ondorioz gertatutako bosgarren hilketa izan da. Aski da!nazkatuta, amorratuta eta haserre gaude!

Urteak daramatzagu esanez sistema heteropatriarkal, kapitalista eta arrazistak egituraz sostengatzen duela indarkeria matxista, eta horren azken ondorio lazgarri eta ikusgarriena erailketa dela. Baina, guk badakigu indarkeria matxistak hamaika aurpegi dituela eta emakumeok bizitzako alor guztietan jasaten dugula indarkeria hori. Indarkeria matxistari aurre egiteko, lehen mailako arazo politikotzat hartua izan dadin eskatzen dugu. Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu. Gure bizitzak daude jokoan!

Honekin batera, autodefentsa feministarako deia egiten dugu. Bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dugu eta badakigu antolakuntza eta autodefentsa izango direla gure tresna eraginkorrenak. Feministok erantzuteko prest gaude! Martxan jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte!

Azkenik, dei egiten dugu gaur eta bihar Lizarran eta Euskal Herriko hiriburuetan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko. Adi mobilizazioei.

Lizarrako erailketa matxistaren harira

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude