Lau herri gehiago Atez Ate sistemarekin

PaP Alegin

Aste honetan Anoeta, Alegi, Irura eta Zizurkil atez ateko hondakin bilketa martxan jarri dute. Zorionak

Honezkero, 13 herri dira jada Gipuzkoan sistema hau erabiltzen ari direnak.

Laster Segura gehituko zaie uztailak 4. Atez ateko sistemarekin %30a birziklatzetik %80ra pasatuko dira, izugarrizko iraulketa.

Herri hauek Birziklatzeari Bai leloa praktikan jarri dute, hitz edo slogan hutsetik aurrerago joanez.

http://eguzkidonostia.blogspot.com.es/2013/06/4-pueblos-mas-se-suman-al-atez-ate.html

Zer duzu buruan “Lau herri gehiago Atez Ate sistemarekin”-ri buruz

  • Hitzetatik ekintzetara pasatzea pozgarria da. Herri hauek hondakinak beste era batean kudeatzea posible dela erakutsi dute. Hamarkada bat pasa dugu PNVk hori nola ukatzen zuen entzuten, Markel Olano eta Carlos Ormazabal erraustegia finantziatu behar zuten bankariekin txitxardinak jaten zituzten bitartean.

    Krixton meritua daukate elite ekonomikoaren apetei muzin egin, eta presio mediatiko-politiko izugarria jasan arren, herritarren osasuna eta ingurumena lehenetsiz hondakinen arazoa konponbidean jartzeko apustua egin duten alkate eta zinegotziek. Politikarien figura krisi betean dagoen honetan horrelako arduradunak ere badirela ikusteak itxaropen izpi bat suposatzen du. Bejondeizuela!