Nafarroa pistola soinuaren zain

barc
Bai, eta ziurrenik, %100ean seguru ez esatearren, Yolanda Barcinak ezingo du helmuga desiratura iritsi. Barcina inputatzea aztertzeko Auzitegi Gorenera eraman dute CAN auzia, izan ere, Mari Paz Benito Iruñeko 3. zenbakiko auzitegiko epaileak “ezinbestekotzat” jotzen du auziperatu bezala deklaratzea.

Nafarroan aldaketa iradokitzen duten zantzuak

  • UPNko Nafarroako presidentearen inputazioak ez dio batere onik egiten urte luzeetan boterean izan den alderdi eskuindar ultrakatolikoari.
  • PSN aipatu alderdiaren makulu izan da beste legegintzaldi batez. Eta korrupzio kasuetan nahasia ibili da baita. “Bah… jendeak segituan ahazten du…”, esan izan dugu askotan, baina haien oinarrien aurka behin eta berriz, eta berriz ere, aritzeak oso zail egiten du alderdi honen sumisioa ahaztea.
  • Abertzaleen banaketa, oztopo izatetik, abantaila izatera igaro da. Abantaila estrategikoa Nafarroako soziologia ulertzen nekeza bereganatzeko. Uxue Barkosek aurrea hartua du, baina ezin da ahaztu Patxi Zabaletak itzal handia duela.
  • Ezkerra koalizioa aldaketarako prest agertu da beti, abertzaleei eskua luzatuz.
  • Eskuina banatuta dago, eta kasu honetan ez da abantaila, ez eta ere estrategikoa ere.

Besterik bururatzen zaizu?


Itzulerarik gabe?
Santi Leonek plaza honetan bertan idatzi bezala, ikusi beharko da batez ere PSNren bozkatzaile izan direnek zer hautu egiten duten hurrengo hauteskundeetan. Ea Ainhoa Aznarez disidente ofizialaren jarraitzaileek, PSN alderdian jende ona ere badela (ezkutuan egon arren) diotenek zer aukeratzen duten: UPNren makulu izatea eta statu quoaren alde egitea, ala aldaketaren aldeko apustua egitea botere harremanak errotik hautsiz.
Historikoa izan daiteke jende honen erabakia. Batek daki, agian, itzulerarik ez duen bidaia Nafarroarentzat. Hala bedi.

 

Albiste honekin loturiko berriak:

+ Berria.info: Barcinak eroskeria delitua egin izana argudiatu dio epaileak Gorenari

+ Naiz.info: Epaileak Auzitegi Gorenari eskatu dio Yolanda Barcinari deklarazioa inputatu gisa hartzea erabakitzeko

+ El Mundo: CAN auziko epaileak Gorenari eskatu dio Barcina inputatu behar den erabakitzeko

+RTVE: Epaileak Gorenari eskatu dio Barcinak inputatu gisa deklaratu behar duen erabakitzeko

+Finanzas: Gorenak erabakiko du Barcina inputatu ala ez, zeinaren dimisioa eskatzen baituen oposizioak

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

Zer duzu buruan “Nafarroa pistola soinuaren zain”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2013-06-21 12:31

    Kalamatrika identitario eta eskuin-ezker dikotomietatik kanpo, seguru asko nafarrei gehien izorratzen diena da Nafarroako Kutxa lurperatu izana. Gauza jakina da eguneroko gestioetan La Caixak ez dituela bezeroak CANek bezala tratatzen, eta UPNri zombien gisan botoa eman izan dieten nafarrak haserre xamar daude horregatik.
    The Organitation-en desagerpena.
    Diario de Noticias gauza izatea, pix-pixkat bada ere, Diario de Navarraren hegemonia komunikatiboarekin leihan aritzeko.