Lan segurtasun eta osasun eskubidearen Nazioarteko Eguna
Apirilak 28, lan segurtasun eta osasun eskubidearen Nazioarteko Eguna –
Apirilak 28, lan segurtasun eta osasun eskubidearen Nazioarteko Eguna
Beste urte batez langile klasea sistema kapitalistaren eta bere kudeatzaile politikoen ondorioak zenbatu eta salatu beharrean gaude. Izan ere, urtero bezala, soilik lanera joateagatik izugarrizko sufrimendua pairatzen dugu.
Enpresa-esplotazioa eta lan munduaren prekarizazioa dela eta 2017an Euskal Herrian 54 langile lan istripuetan hil ziren, eta aurten jada 17 dira bizia galdu dutenak. Eta datu hauek publikoak baldin badira ere, laneko gaixotasunak direla eta 2017an 1000 langiletik gora ere hil zirela ezkutatzen da; aurten 300dik gora. Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Europar Agentziaren datuak dira. Eta agentzia honek lan istripuan hildako langile bakoitzeko beste 19 lan gaixotasunengatik hiltzen direla adierazten du; lan gaixotasun bezala tipifikatuta ez dauden gaixotasunak kasu ia-ia guztietan.
Zer axola du langile baten bizitzak beste batengatik ordezkatzen denean edo bere lan postua ez denean ezta betetzen ere egiten? Negozioa beti pertsonen gainetik kokatzen da. Legeak, epailetza, instituzioak, mutuak… guztiak dira enpresariak laguntzeko eta “bake soziala” mantentzeko sistemak behar dituen tresnak.
Aberastasuna langile klaseak eta herritar sektore zabalek sortzen baldin badugu ere, soilik miseria, prekarietatea, langabezia, eskubideen murrizketak, bizi kalitate kaskarra, gaixotasunak eta heriotza jasotzen dugu.
Zenbat burgesia eta enpresari handi hiltzen da lanean? Zergatik instituzioek lanean hildako langileon datuak isilarazten dituzte? Estatistikak latzak dira. Ez al da hau onartutako biolentzia? Erailtzen gaituen gaitz honek ez al dauka arduradunik?
Gure eskubideei uko egiteko eta pertsona otzanak izan gaitezen patronalak eta instituzioek beldurra ere erabiltzen dute. Ez diezaiogun berea egiten utzi. Kalera ateratzeko, matxinatzeko, antolatzeko eta borrokatzeko garaia da.
.