Angula ustelak: Zubietako erraustegitik aterako den kea baino historia ilunagoa

Angula ustelak: Zubietako erraustegitik aterako den kea baino historia ilunagoa –

Cifuentesen masterra, Barcenasen paperak, sobreak, black txartelak… ohituta gaude ustelkeria kasuetara, etengabe izaten dugu hauen berri telebistako tertulia saioetan. Netflixen ikusteko moduko telesailak dira ia, kapituluz kapitulu engantxatuta mantentzen zaituzten kulebroiak.

Baina, zergatik dakigu ia dena Madril aldean gertatzen diren kasu hauei buruz, eta hain gutxi etxean bertan ditugunetaz? Eta zuk, ba al dakizu zer den Euskal Erregimena? Badakizu zertaz ari naizen “Angula ustelak” esaten dudanean? Entzun duzu Zubietako erraustegiari buruz Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinek kontatzen dutena?

Ez? Ba bideo hau hasiera ona izan daiteke gertatzen ari den guztia ezagutzeko.

Angula ustelak: Zubietako erraustegitik aterako den kea baino historia ilunagoa*Oharra: Bideoak azpitituluak ditu euskaraz eta gazteleraz.

Angula ustelak: Zubietako erraustegitik aterako den kea baino historia ilunagoa

7 pentsamendu “Angula ustelak: Zubietako erraustegitik aterako den kea baino historia ilunagoa”-ri buruz

  • 1. Hauteskundeak galdu aurretik proiektatua zutena %30 handiagoa zen. Zergatik?
    2. Orokorrean, kreditu bat sinatzen denean, dirua eskuratzekoan hasten zara ordaintzen. Ba, kasu honetan, EAJkoek, dirua eskuratu ala ez ordaindu beharreko kreditu bat sinatu zuten, hauteskundeak baino astebete lehenago. Horri nola esaten zaio? inposizioa.
    3.- EH Bildukoak hori gelditzera ausartu ziren, garesti ordainduta. Orain, PNV-PSOEK Bildu-ko bi pertsona zehatzei, 40 milioi euro bana eskatzen diete.

    Nire ondorioa: birziklatze tasak gora doazen honetan, errauskailuaren aldekoak birziklatze tasak jeitsiarazi nahi dituzte errauskailua nahitaezko bihurtzeko. Baina lau urteetako legegintzaldia eta gero txikitu behar izan dute. Laster hasiko dira zabor esker berriro. Ez dute nahi birziklatzerik.

  • Goikoari begira esan nahiko nuke pena ematen didala nire izen maitiari egiten zaion trufa gaiztoa, baina ezker abertzaleko akolitoen ohitura izaten da lehenengo aurkaria zipristindu eta gero gezur andana eta susmo txar batzuk ereitea. Hainbeste urte pistolaren atzean mugitu eta gero, eta engainuzko bake prozesuak eraiki eta gero, iruzurra eta iraina beraiengan hezurmamitu dira, beren benetako nortasuna bihurtuz.
    Garai bateko euskaldunak noblea eta integroa izatearen prentsio-harrotasuna zuen, eta espainola iruditzen zitzaion ankerra eta maltzurra. Ezker abertzaleko hauek nortasunez alegiazko espainolak horiek baino espainolago bihurtu zaizkigu. Zer independentzia klase izan genezake horrelako kasta baten ondoan?
    Baieztapen horri dagokionez esan dezadan:
    1. Errauskailuaren txikitasuna eta handitasuna eztabaidaren ardatz bihurtzea ezker abertzalekoek hedatzen dituzten susmo gaizto proba-gabeak ereiteko trikimailu bat dela begibistan dago. Galdera gaizto hori egin duenak erantzun dezala, erantzun benetakorik badu, eta ez ohiko solaslodikeria.
    2. EAJk gehiengoa zuen eta PP eta PSOE bere alde ziren errauskailuaren proiektuan. Eta urrengo hauteskundeetan nahiz eta Bilduk gehiengo xinplea lortu jadanik EAJ-PP-PSOEk gehiengo absolutoa zuten. Eta gehiengo politikoaren kontra, Bilduk gipuzkoarren sakelak hustu zituen banketxe eta konstruktoreenak ezerren truke betetzeko.
    3. Errazkin eta Intxaurrandieta Bildukideak, gainera, argazki batean kristo irrifarra ezpainetan konstruktorei musutruk pagatuz agertu ziren eta beraz erabaki desastroso horren ardura hartu zuten. Gipuzkoarrek hain arinki beren kulpaz galdutako diruaren erantzunkizuna beraiena da eta beraiek paga dezatela bere partidoaren gizalegearen kontrako erabaki hori.

    Nire ondorioa: Bildu lau urtez boterean egonda gero eta zabor arazoaz horrelako diru galtze, koloka eta herri erantzun kontrakoa eragin eta gero, jadanik farregarri eta muzingarri da bide oker horretan tematzea. Gipuzkoak arazo larri bat du zaborrekin Bilduren papeletari esker. Bildu boterean zegoenean miloika zabor tona bidaltzen ziren beste lurraldeetara erraustera, Bildu boterean zela, errepikatzen dut. Hobe da gipuzkoarrek errauskailu bat edukitzea eta ez beste errauskailuei dirua ematea, Bilduk nahi zuen bezala.

  • 1.- Ez da Ezker Abertzalea susmoak zabaldu nahiean ari. Errauskailu berria, orain egiten ari zaretena, dezente txikiagoa da. Zergatik?
    Informatu nahi izanez gero, adibidez, ELA ren esteketara jo dezakezu.
    https://www.mrafundazioa.eus/es/articulos/nuevas-informaciones-sobre-la-nueva-incineradora-de-gipuzkoa
    2.- Bildu sartu zenerako gipuzkoarron sakelak hipotekatu zenituzten 35 urterako, SWAP famatu horiek sinatuz. (Bide batez, Eibarren, SWAPak atzera bota zituzten epaitegietan iruzurtiak izateagatik)
    3.- Zure iruzkinen helburua Bildu eraikuntza enpresekin lotzea al da, benetan? idatzi adibidez ” constructoras PNV” google-en
    Ala, aio.

  • 1. Egunen batean zure hitzez esplikatu didazu zergatik egingo duten errauskailua txikiagoa. Akaso, esplikazio bat izan daiteke, Bildukoek boterean zirenean eta indemnizazio ruinoso hori egin eta gero, aldundiko diru altxorra dezente gutxitu delako.
    2, Bilduk gehiengo politikoaren kontrako erabaki bat hartu zuen eta dirua musutruk eman zien konstruktora eta banketxei borondate horren kontra.
    3. Bilduk EAJren erabakiak izorratzeagatik berak hain ustez gorrotatzen dituen kosntruktorei mesedea egite ez zaio axola. Horretaraino iristen da zuren kastakioen sektarismoa.

  • Ezinbestekotzat saldu nahi izan duzuen azpiegitura bat bigarren lizitazioan dezente txikiagotzen duzue eta neuk eman behar azalpenak?
    Nekatu gabe irabazten ohitu zera, Bentazar. Beti argumentu bera erabiliaz, eta hori bukatu zaizu(e).

  • Zer gertatzen da ba? Inperialismo amerikarrak eragin ote du errauskailua?. Dakidana da Bildu boterean egon denean milaka tona zabor bidali dituela urrutiko errauskailuetara bertan zaborra erre dadin. Azalpenik behar al da joku zikin horretaz?
    Zure arrazoi ergelek ematen didate irabazpide nekerik gabea, Zet.