Lan erreformaren aurkako greba orokorrarekin bat egiten duzu?

dibu2_bajaGreba Orokorra deitu du gehiengo sindikalak Hegoaldean, Espainiako lan erreformaren aurka, martxoaren 29rako. Langileen egoera estutzen du erreformak eta enpresariei erraztasunak ematen dizkie. Gobernuaren arabera, lanpostuak sortzeko ordaindu behar den bidesaria da. Lan erreformaren aurkako greba orokorrarekin bat egiten duzu?

inkesta
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

11 pentsamendu “Lan erreformaren aurkako greba orokorrarekin bat egiten duzu?”-ri buruz

  • Greba egiteko asmoa dut, baina uste dut sindikatuek, abertzaleek zein ez, gehiego sindikalekoek zein gutxienekoek (hala deitzeko modukorik balego) bate egiteko ahalegin berezia egin beharko luketela. Ñabardurak (handiak zein txikiak) alde batera utzirik, egoeraren larriaren tamainak bultzatuta, batera etorri beharko lukete deialdian.

  • Ez dut bat egingo, arrazoi askorengatik:
    1-Ez du ezertarako balio
    2-Langabezian nago.
    3-Sindikatuei ez zaie batere inporta langabezian gaudenak.
    4-Lege berriarekin okerrago ez naiz egongo. Aukerak izango ditut igual.
    5-Funtzionario pilo bat kalera botatzea, Grezian bezela, ez zait batere inporta.
    6-Lana egiten nuen fabrikan 50 urtetik gorako alfer ugari dago, trienioz josita. Horien alde greba egin? Ezta zoratuta ere.

  • Anton, zure lehen iruzkinarekin (tamalez) ados nagoen arren, plazaratu dituzun gainontzeko argudioek adierazten dute sistema kapitalistak gure ekonomian, kulturan eta bizimoduan ez ezik gure burmuinean ere agintzen duela. Ez dut uste azkenaldian pairatzen ari garen murrizketa hauek langabetuen, sindikatuen, Greziako funtzionarioen edota trienioz jositako 50 urtetik gorako langile alferren erantzunkizuna eta errua direnik. Ez diezagula goseak jomuga lainotu …

  • Esandakoari eusten diot, hitzez hitz. Ez jarri nire ahoan esan ez dudanik: «… langile alferren erantzunkizuna eta errua direnik», adibidez. Esaidazu zer ez den egia nire sei iruzkinetan.
    Greba egingo al duzu? da galdera, eta nik ezetz esan dut, eta zergatik ez dudan egingo azaldu. Demagogia merkeak beste bati oparitu, Iras, «sistema kapitalistak gure burmuinean agintzen duela» eta antzeko topikazoak. Burua pentsatzeko daukat, ez kontsignak errepikatzeko loroek bezal. Eta begiak ikusteko, eta dagoeneko asko ikusi dut, leporaino nago hipokresiaz. «Ez diezagula goseak jomuga lainotu…», oso polita poesia, baina ez zait interesatzen. Joan zaitez Lanbideko bulegora eta errezitatu hantxe.

  • Anton, zure iruzkineko 2. puntuan izan ezik zenbait aurreikuspen eta iritzi bildu dituzu, eta horiek ere eztabaidagai izan daitezkeen arren ez naiz ni izango arrazoia onartu edo ukatuko dizuna. Post bana beharko luke, nire ustez, puntu horietako bakoitzaren eztabaidak. Greba egingo duzun ala ez erabakitzeko librea zara eta ez naiz ni izango greba (ez) egitea erabaki izana leporatuko dizuna, biok onartu bezala, itxuran ez duelako ezertarako balioko.

    Kritikagarria iruditzen zaidana da greba egitea edo ez argudio horien gorabeheran egotea. Iruditzen zait gauzak beltz jarri diren garai hauetan joera dugula norberaren kaka hurkoari botatzeko, nolabait gainean kaka egin digunaren aurka zereginik ez dugula onartuta eta osterantzean hurkoak guri botako digulakoan kaka. Oihaneko legea. Pentsatuko duzu honakoa kontu zaharra dela, beti jokatu izan dugula horrela eta asperhizketan ari naizela. Nik ikusten dudana da, ordea, oihaneko lege hau gure jokamolde huts izatetik haratago, gure iritzi izateraino barneratu dugula, hau da, joko horretan halabeharrez parte hartu hutsetik konbentzimendu osoz parte hartzera pasa garela. Hurkoari kaka botatzea justua, merezitakoa eta naturala denaren autokonbentzimendura iritsi garela uste dut. Hori da esan nahi nuena logika kapitalistak gure buru eta gogoen agintea hartu duela nionean, hori da esan nahi nuena jomuga lainotu zaigula nionean. Agian betiko konsignak errepikatzen ari naiz, zu aspalditik zinen honen guztiaren jakitun eta nik begiak itxita izan ditut orain arte. Besterik gabe, azken garai hauetan pil-pilean sumatzen ditudan zenbait jarrera eta iritziek (tartean zure lehen iruzkinak) piztu didaten gogoeta xumea da hau, eta zin dagit ez dudala panfleto batean irakurri, badaezpada ere. Azkenik, aipatu besteen idazkera eta estilistikaren kritika kontrargudio pobre samarra iruditzen zaidala, eztabaida gune eta ildo honetan bederen.

    Gehiegi luzatu ez naizelakoan, jaso agur bat eta animo!

  • Ea aklaratzen garen. Kaka gora eta kaka behera, ez dezagun eztabaida kakaztu. Oso sinplea da. Zuzeuk egin digun galdera: Lan erreformaren aurkako greba orokorrarekin bat egiten duzu? Eta nire erantzuna, aurrekoan baino pixka bat zabalago:

    Ez dut bat egingo, arrazoi askorengatik:

    1-Ez du ezertarako balio. Lan erreformak ez du milimetro bat atzera egingo, ez du alferrik lortu boterea PPk. Jendeak bazekien zer zetorkion PPk irabaziz gero, eta hala ere haien alde egin du. Batzuk ez zekitelako eta beste batzuk beharrezkoak ikusten dituztelako horrelako neurriak.

    2-Langabezian nago. Punto.

    3-Sindikatuei ez zaie batere inporta langabezian gaudenak. Ez dut esan pena ematen ez dietenik. Esaten dudana da sindikatuak gestio makinak bihurtu direla, lana dutenen gestio makina. Haien arazoetan konzentratzen dira; oso ondo iruditzen zait.

    4-Lege berriarekin okerrago ez naiz egongo. Aukerak izango ditut igual. Begi bistakoa da. Lan eder bat banu, kategoriako lan baldintzak, funtzionarioa banintz eta soldata ez didatelako igoko oso triste banego, bai, larrituta egongo nintzateke lege berriarekin. Ez da nire kasua.

    5-Funtzionario pilo bat kalera botatzea, Grezian bezela, ez zait batere inporta. Are gehiago, poztu egingo nintzateke. Eta geratzen direnei pribilegio guztiak kenduko nizkieke. Bai, pribilegioak esan dut; zuk esango didazu eskubideak direla eta urte luzetako borrokaren emaitza. Etorri nire herriko udaletxera eta begiratu.

    6-Lana egiten nuen fabrikan 50 urtetik gorako alfer ugari dago, trienioz josita. Horien alde greba egin? Ezta zoratuta ere. Inoiz ez dute behatz bat mugitu greba politikoak deitu direnean (ez alferrek eta ez saiatuek). Orain larri? Orain egin beharko dute lan, postuari eutsi nahi badiote. Bazen ordua. Txarrena da horrelako erreformek denak izorratzen dituela, saiatuak eta besteak. Hori egia da.

    Bukatzeko, azken parrafoan diozunaz: benetan diotsut ez zaidala inporta zure idazkera eta estilistika. Beraz, ez daukat kritika kontrargudio gisara erabili beharrik. Hala uste nahi badezu, jarri martiri etiketa paparrean eta aurrera.

  • Argudio horiek beraiek erabiltzen dituzte erreformaren aldekoek.

    Sindikatuak: errealitatetik kanpo dagoen parasito interesatuak.
    Lan kontratu berria: langabetuentzako aukera.
    Funtzionarioak: alfer pribilegiatu nazkagarriak.
    Kontratu egonkorrak: Alferrak eta potrojoleek erabiltzen duten mekanismoa.

    Oso ondo iruditzen zait, akaso mota honetako argumentu gehiago topatuko dituzu hemen:
    http://www.intereconomia.com/

    Akaso erradikalagoak izan gaitezke: sindikatuak desegin, funtzionario kontratua ezabatu eta administrazio langileak lan-kontratu arrunten bidez arautu (horrela gobernu berria sartzean denak kalera eta berriak hartu…), zure langileren bat alferrarena egiten ari dela uste baduzu kalera bota ahal izatea, langabetuen artean “enkantea” egin (“lanpostu hau daukat, zenbat diru kobratu nahi duzue?” “Norbaitek gutxiago?”)

    Langabetua egotea gogorra da baina etsaia beste alde batean bilatu behar dugu, bestela akabo. Eta zure egoeratik frustrazioa oso ulertzekoa bada ere, oso kritika injustoak egin dituzu.

  • Injustoak diren edo ez diren, norberaren balorazioaren araberakoa izango da; kristauen barkamenaren asuntu hori bezala da. Inporta duena zera da: egia diren edo ez diren. Banekien eztabaidaren momenturen batean Intereconomia, CEOE edo PP aipatuko zenituela, lehenago edo geroago. Errespetatzen dut zure taktika, baina ez nau afektatzen; eskolan ikasi genuenez, egia egia da, Agamenonek esan edo bere txerrien zaindariak esan. Ondorengo diskurtso katastrofista ere ezaguna da, baina hain demagogikoa… inork ez du sinesten jadanik. Zuk greba egingo duzu eta oso ondo iruditzen zait, zure arrazoiak errespetatzen ditut; nik ez dut egingo, azaldu ditudan motiboengatik. Finito, agur eta ondo izan.

  • Injustoak dira, nire ustez, egiazkoak ez direlako, jakina.
    (Egiten nuen lehen komentarioa zen aurrekoa, nahhastu omen zara)

  • Eta ahaztu zait, zure kaka zabaltze horretan (sindikatuentzat, funtzionarioentzat, 50 urtetik gorako langileontzat…) urrutiegi joan zara.
    Dena den kaka zabaltzen jarraitu nahi baduzu, lehen aipatu dudan gunean aurkituko duzu soberan langabetuentzat (alferrak, ez duzue lan egin nahi, subsidiotik bizi nahi duzue, zergatik ez zarete joaten Laponiara….)
    “Sindikatuak” zer egiten duen zain egotea baino, ez al da praktikoagoa sindikatura joatea eta egiten hastea?
    Aio ba.

  • Gure lantokian greba egin genuen 35 orduen alde eta ordu extren kontra, eta ondorioz lanpostu dexente sortu zen. Hori sindikatu batzuk sustatu genuen, beste batzuen kontra, eta baita ordu extra pila sartzen zuten langile taldetxo baten kontra ere. Beraz, Antxon, eta sindikatu askoren akats, traizio eta dena delakoak gora behera, oker zaude, eta gure lantokian duzu froga.
    Zure logika darabilen langile batek esango luke: “ordu extrak galdu nituen hau bezalako insolidario batentzat lana sortzeko!! Hurrengoan, izorra dedila”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude