LABek LGTBI +fobiaren kontrako gida berritu du
LABek LGTBI +fobiaren kontrako gida berritu du –
Ekainaren 28arekin, LABek LGTBI+fobiaren kontrako gida berritu du (bikain!). Hona hemen gida osorik, eta gida horretako hainbat pasarte interesgarri:
LANTOKIETAKO EGOERA
- LGTBI 10 pertsonatik 7k onartzen dute era batera edo bestera diskriminatuak izan direla.
- Norberaren joera edota identitate sexuala askatasunez adierazteko zailtasun handiak daude.
- Homofobiak dakartzan arazoen inguruan ez da egoten, oro har, kontzientzia handirik lankideen artean. Enpresaren aldetik ez da sentsibilitaterik egoten; aitzitik, askotan kontrako jarrera egoten da.
- Ohiko hizkera homofoboa izaten da.
- Lan estresa eta sufrimendua areagotzen da LGTBI pertsonen edo aniztasun sexualaren kontrako errepresioa dela eta.
.
HOMOFOBIA LANTOKIETAN
Egin diezaiogun geure buruari hainbat galdera, gure lantokietan bortxa hau iraunarazten duen egoerarik ote dagoen jakiteko:
- Gure hitzek, keinuek, ekintzek… inguruko pertsonak mindu, erasotu edo laidotu ahal dituzte?
- Pertsona guztien duintasuna errespetatzen al da?
- Zer egin duzu komentario edo irain homofoboak aditu dituzunean? Irri eginduzu? Isildu zara? Beste burlaren bat egin duzu? Erasotzaileari aurre egin diozu edo bere jokabideaz ohartarazi duzu?
.
LAB-EK HONAKO ALDARRIKAPEN HAUEK EGITEN DITU, LAN EREMUAK OSASUNGARRIAK IZAN DAITEZEN ETA DISKRIMINAZIORIK SUERTA EZ DADIN:
- Lan hitzarmenetan eta enpresa itunetan aniztasun sexuala defendatzeko neurriak sar daitezela.
- Aniztasun sexual eta afektiboaren inguruko formazio eta prebentzio plangintzak burutu daitezela, homofobia, transfobia eta genero estereotipo guztiei aurre egin ahal izateko.
.
JOERA SEXUAL EDO GENERO IDENTITATEAGATIKO BAZTERKERIA ETA JAZARPENAREN PREBENTZIOA
Lehenbiziko neurria protoloko hau langileen artean azaltzea izango da. Protokoloa langile guztiei zabalduko zaie, izan enpresak zuzenean kontratatutakoei, izan azpikontrata edo ABLEetakoei.
- Kontratazio berriak egiten direnean, langile berriei ematen zaien prestakuntza barruan protokolo honen ingurukoa ere sartuko da.
- Zuzendaritza kideak, arduradunak eta sailburuak honelako kasuak atzemateko eta kudeatzeko prestakuntza emango zaie eta, honekin batera, bazterkeria eta jazarpen homofobo eta transfoboaren inguruko sentsibilizazio eta lehen mailako arretaren ingurukoa.