Kulturartekotasuna. Elkarrekin pentsa dezagun

Kulturartekotasuna. Elkarrekin pentsa dezagun –

Kulturen eta hizkuntzen arteko bizikidetza

Hizkuntza eta kultura askotako pertsonak bizi gara elkarrekin, kultura- eta hizkuntza- aniztasuna begien bistakoa da. Non kokatzen da gure hizkuntza, euskara, testuinguru horretan? Zelan lortu dezakegu euskara kulturen arteko zubia izatea?

Goiz osoko jardunaldian zati bi izango ditugu: testuingurua jartzeko hitzaldi teorikoa eta hiru esperientzia edo adibide praktiko, alde batetik. Horren ondoren, lan-saioa egingo dugu, esparru ezberdinetan premiak zeintzuk diren igartzeko, eta lehentasunak non jarri behar diren eztabaidatzeko.

Bakoitzaren hizkuntza eta gure kultura bete-betean daude nortasunarekin lotuta. Nola bizi bakoitzak berea ondokoarena zapaldu gabe, horixe da koska. Baina elkarrekin bizi behar badugu, hori dugu elkarrekin bat egiteko biderik egokiena.

Kulturartekotasuna. Elkarrekin pentsa dezagun jardunaldia bideoa 2023ko urriaren 24an egingo dugu, Bilbon, BBK Kunan, goizeko 9:00etan hasita.

Kulturartekotasuna. Elkarrekin pentsa dezagun

Kulturak adierazpen asko ditu: hizkuntza, mundua ulertzeko modua, bizitzako arlo guztiak, harremanak egiteko bideak…

Horrez gainera, identitatea eta nortasuna eraikitzeko bidea da, komunitate bateko kide sentitzeko bidea, eta komunitate horretako gainerakoekin bat egiteko.

Beraz, kultura ezberdinetako pertsonak elkarren ondoan ez ezik, elkarrekin ere bizitzeko, nola jokatu, hori da galdera. Zertan garen berdinak eta zertan ezberdinak jakin beharko genuke, eta ezberdintasunen gainetik nola bat egin.

Hurrengo programa izango da:

Amelia Barquinen hitzaldia “Kulturartekotasuna orain eta hemen” gaiaz.

Hiru esperientziaren berri: Rocio Luces, Getxoko ‘Egizu’ taldekoa: “Zubiak bi norabide: Kulturartekotasuna lantzen Getxon”; Quinndy Akejuk “La nacion africana Yoruba”; Onintza Olaizola, Euskaltzaleen Topagunekoa, “Auzoko: Hizkuntz aniztasuna eta euskararen arteko zubia”.

Parte-hartzaileak era askotakoak dira: euskara teknikariak eta irakasleak, administrazioan beste arlo batzuetan ardurak dituztenak, beste herri batzuetako komunitateetako elkarteak, gizarte arloko elkarte eta erakundeetako ordezkariak… Guztira 60 lagun inguru.

Egitasmo honek erakundeen babesa jaso du: BBK Fundazioa, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza.

Kulturartekotasuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude