Kukutzari buruzko dokumentala

Sagardotegi denboraldirako telefono adimentsuaKukutzari buruzko dokumentala –

Atzo goizean goiz, eguneko lehen eguzki izpiek Bilboko zerua urratu baino lehenago, Ertzaintza Kukutzan sartu zen eraikina husteko aginduarekin, ondoren eraitsia izateko.


13 urtez Bilboko Errekalde auzoko “ametsen fabrika” izandako eraikinaren arima bortxatu egin zuten modurik basatienean. Bortizkeria demasa eta bidegabea. 25 atxilotu eta 36 zauritu, Berriaren arabera. Arratsaldean, milaka lagun irten ziren kalera protesta egitera. Manifestazioak, barrikadak, kargak eta porrak. Kukutza zer den, nolakoa den, nola funtzionatzen duen eta zer ekimen aurrera eraman dituen ezagutu nahi badituzu, ondoko dokumentala gomendatzen dizut, Roberto Lobatoren lan ederra.

“Gaztetxea, okupatutako eta autokudeatutako topagunea da, bertan parte hartzen duten pertsonen esperientziaz eta langile jarreraz aurrera eramana, errespetuzko elkarbizitza eredu baten oinarrituta, non eta erabakiak gaztetxearen proiektuan lan egiten dutenen arteko asanbladan hartzen direnak. Gure bizitza askatzen duten alternatiba kultural, sozial, politiko eta kolektiboak garatzen dituen gune askea da”. (Kukutza)

Kukutzari buruzko dokumentala
Kukutza

2 pentsamendu “Kukutzari buruzko dokumentala”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2011-09-22 10:03

    Eta gu bitartean Tabakalerarekin zer egin asmatu ezinik. Ez gaitu tximista batek jo eta bertan garbituko…

  • Proiektu itzela da Kukutzakoa, gerturatu nahi izan duen guztia eskuak zabalik jaso dute, eta gauzak “beste era batetara” egitea badagoela erakutsi dute. Atzoko, gaurko eta biharko gertaerek, alternatibak eraikitzea badagoela eta jendea horiekin ados dagoela erakusteko balio dezatela. Jarraitzeko adibide ezinhobea. Aupa Kukutza, eta gora Errekalde auzoa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude