Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan –

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan

Gaur 2020-5-1, ostirala, langileon eguna, atzoko datuen arabera (Osakidetza, Berria, Naiz), Euskal Herrian “ofizialki” guztira 23 hildako berri izan omen dira, Araban ?, Nafarroan 7, Bizkaian ?, Gipuzkoan ?, Iparraldean ? Paisos Catalans 11818 guztira. Euskal Herrian guztira 1780 hildako, 556 milio biztanleko (1780/3,2) Espainia baino okerrago. Katalunian (zahar egoitzetako batzuk zenbatzen dituzte), baina hemen jarraitzen dute benetako hildakoak zenbatu gabe.

Aurrekoetan bezala, erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:

1.- Araba: > 1062 hilik milioiko.
2.- Nafarroa: > 675.
3.- Bizkaia: > 580.
4.- Gipuzkoa: > 347.
5.- Iparraldea: 10 hildako.

Euskal Herria: 1780/3,2 = 556 hildako milioi biztanleko.

Erreferentziak Europan eta munduan ( worldometers.info/coronavirus/#countries ) :

1.- Paisos Catalans: 11818 / 14,2 = 832.
2.- Belgika: 665.
3.- Euskal Herria: 556.
4.- Espainia: 525.
5.- Italia: 463.
6.- Britainia Handia: 394.
7.- Frantzia: 373.
8.- AEB: 193.

Ondorioa zera da (datuen arabera), Araban, Nafarroan eta Bizkaian Europako eta munduko hildakoen tasarik handienak pairatzen ari gara eta igotzen ari dira… Dagoeneko Espainia baino okerrago. Zergatik ez dituzte benetako datu “ofizialak” argitaratzen?

Bihar larunbata Madrilgo “aginte bakarrak” agindu bezala deseskalatzea “probintziaka”, goizeko seiretan ahal dugunok kalera, gainontzekoak hamarretatik aurrera…

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan –