Koop57 Euskal Herria > Azaroak 28 Lehen Asanblada Orokorra

Datorren azaroaren 28an, larunbata, Koop57 Euskal Herria -ren lehen Asanblada Orokorra burutuko dugu, 12:00etan, Ondarroako Arrigorri ostatuan. Bertara Koop57ren bazkide guztiak daude gonbidatuak eta asmoa bereziki datorren urteko antolaketa eta plangintza elkarbanatzea izango da.

 

Zer da Koop57?

Koop57 finantza etiko eta solidarioen zerbitzu-kooperatiba bat da. Koop57ren helburu nagusia, gure ekonomia eta jendartea eraldatzeko prozesu kolektiboan laguntzea da.

Koop57ren funtzio nagusia ekonomia sozial eraldatzailea oinarri duten proiektuak finantzatzea da; hau da, proiektu horiek lan duina sortu, oro har, kooperatibagintza, herrigintza eta elkartasuna sustatu eta oinarri etiko eta eraldatzaileak izango dituen iraunkortasuna eragingo duten proiektuak izan behar dute.

Koop57 norbanako eta ekonomia sozial eraldatzaileko eragileek osatzen duten batzar bidezko erakunde demokratikoa da. Erakundearen jabetza haren bazkide guztiena da eta kooperatiba kudeatzeko antolatzen dira autogestioaren bidez.

Koop57 Euskal Herria

 

Nola aurreztu Koop57n?

Koop57ren printzipioekin bat egiten duen eta euren aurrezkiak jendartearen eraldaketan laguntzen duten ekonomia sozial eraldatzaileko proiektuak finantzatzeko erabili nahi duten norbanako edo eragile guztiek aurreztu dezakete bertan.

Beraz, Koop57n dirua sartzeak honako hau esan nahi du:

  • Gure aurrezkiei balio soziala ematea.
  • Gure aurrezkiak zertara bideratuko diren erabakitzea.
  • Finantzatutako proiektuen gaineko informazio jarraitu, argi eta zehatza izatea.

 

Nola finantzatu Koop57n?

Euren ingurunean eta jendarteari orokorrean balio erantsiren bat eskaintzen dioten erakundeek Koop57ren finantzazioa eskura dezakete. Honako ezaugarri hauek sustatu nahi ditugu:

  • Koop57n kreditua tresna gisa ulertzen dugu, ondo bideratuz gero, jendartearen eraldaketan lagunduko duen tresna gisa. Ez dugu irabazi ekonomikoa sortzeko helburu duen tresna gisa ulertzen.
  • Maileguak, Koop57 eta haren bazkideen arteko harreman guztia bezalaxe, elkarrekiko konfidantza eta errespetuan oinarritzen dira.
  • Emandako maileguetarako berme-sistema ere, amankomunatutako abal pertsonalen bidez konfidantza-printzipioen araberakoa da.
  • Kasu bakoitzak dituen beharretara egokitutako finantza-zerbitzu malguak ditugu. Proiektua bideragarri bihurtuko duten konponbideak bilatzen ditugu.
  • Ez dira, besteak beste, hasiera-komisiorik, ikerketa-komisiorik edota notaritzagasturik kobratzen.

Koop57 Euskal Herria

 

Nola parte hartu Koop57n?

Koop57n ez dugu bezeroaren figurarik, bertan parte hartzen duten norbanako zein erakunde guztiek kooperatibako bazkide gisa parte hartzen baitute.

Bi bazkide mota ditugu:

Zerbitzu-bazkideak:

  • Ekonomia sozial eraldatzaileko erakundeak dira (kooperatibak, asoziazioak, fundazioak, gizarteratze-enpresak…).
  • Eskaintzen ditugun finantza-zerbitzuak erabil ditzaketenez Koop57ren maileguak jaso ditzakete.
  • Gainera, Koop57n “aurrezki” gisa, baliabide ekonomikoak jar ditzakete kapital sozialean ekarpenak eginez.
  • Altaren formalizazioa egiterakoan 901,52 euroko ekarpena egin behar dute kapital sozialean.

Bazkide kolaboratzaileak:

  • Koop57n aurreztu dezakete kooperatibaren kapital sozialean ekarpen ekonomikoak eginez.
  • Norbanako zein erakundeak izan daitezke.
  • Gutxieneko ekarpena 300 eurokoa da.
  • Ezin dute Koop57ren mailegurik eskuratu.
  • Ez da egonaldirako gutxieneko eperik, ez eta zigorrik, kosturik edota ekarpenetarako komisiorik ere.

Kooperatibaren baitan, zerbitzu-bazkideek zein bazkide kolaboratzaileek hainbat eskubide dituzte:

  • Eskubide politikoak eta parte-hartzeari dagozkionak: Koop57ko bazkideek batzarretan parte har dezakete ahotsa eta bozarekin. Batzarretan Koop57ren jarduera-ildoak eta jarduerarako irizpide etiko eta sozialak erabakitzen dira. Bozak egindako ekarpen ekonomikoa edozein dela ere zenbatzen dira.
  • Eskubide ekonomikoak: borondatezko aurrezki-ekarpenak urtero Koop57ko bazkideen batzarrean, prozesu kolektibo eta demokratiko baten bidez, ezartzen den ordainketa ekonomikoaren baitakoak izango dira.
  • Informazioa izateko eskubidea: bazkide guztiek noizbehinka informazioa jasotzen dute ematen ditugun mailegu guztien inguruan, bai eta kooperatibaren egoera ekonomikoaren, jarduera sozialaren eta gai garrantzitsuen inguruko informazioa ere.

“Koop57ko bazkide izatea, beste eredu ekonomiko eta sozialak sustatzeko asmoz kolektiboki lan egiten duten norbanako eta eragileen arteko sare baten parte izatea da; azken finean, burujabetza ekonomikoa gauzatzeaz gain, irabazien areagotzea beharrean, pertsonak, ingurunea eta lurraldea kontutan hartzen dituzten finantza-ereduak abiaraztean datza.”

Lehen Asanblada azaroak 28

.

Datorren azaroaren 28an, larunbata, Koop57 Euskal Herriaren lehen Asanblada Orokorra burutuko dugu, 12:00etan, Ondarroako Arrigorri ostatuan. Bertara Koop57ren bazkide guztiak daude gonbidatuak eta asmoa bereziki datorren urteko antolaketa eta plangintza elkarbanatzea izango da. Hona hemen gaitegia:

1. Nola antolatuko den lurralde saila: Batzordeak, bulegoak…
2. Bazkideek zein aukera dituzten parte hartu nahi badute: Batzordeak, merkatu soziala…
3. Zeintzuk dira lurralde sailak dituen erronkak: Antolaketa eredua, formazioa, zabalkundea.
4. Zalantzak eta proposamenak.

Asanbladaren ostean bazkaria antolatu dugunez, Asanbladara edota Bazkarira zatozen konfirmatu koop57eh@coop57.coop helbidean.

Hurbildu eraldaketan parte hartzera!

.

coop57.coop

Koop57 Euskal Herria

Koop57 Euskal Herria

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Koop57 Euskal Herria > Azaroak 28 Lehen Asanblada Orokorra”-ri buruz