Lehen penaltyz ezkontzea eta orain indirektoz guraso izan

Lehen penaltyz ezkontzea eta orain indirektoz guraso izan

Garai batean, beharbada oraindik ere bai, jende askok barre egiten zuen norbait penaltyz ezkontzen zenean, eta ondoren jaiotako umea estigmatizatuta geratzen zen. Barrearen arrazoia ez zen bakarra: txantxa, iseka, pitokeria, gizarteak erlijiotik eta moraletik egiten zuen presioa eta horren aurrean askok hartutako jarrera ezjakina, batek daki. Eta penaltyaren  fruitua, maitasunetik etorrita ere, betiko geratzen zen markatuta herriaren memoria kolektiboan.

Lehen penaltyz ezkontzea eta orain indirektoz guraso izanGaur egun, umeak ekartzeko izan ohi ditugun arazoak direla eta, ume bikiak edo hirukiak maiz samarrean ikusten ditugularik, jende askok barre egiten du penaltyz ezkondu eta semea edo alaba hala jaiotzen zenean bezalaxe. Gizarteak aurrera egin du, eta heziketa hobea omen dugu gaur egun, baina, horren lorpen bakarra, askok barrea bere kolkorako egitea. Baina egitea. Eta arrazoi gehiagorekin, pentsatuko dute, “penaltyz ezkontzen zirenek sikiera bai baitzekiten umeak egiten!”. Eta umeek, seguru asko, ez dute ulertuko zergatik begiratzen dieten gupida eta iseka arteko aurpegi horiekin.

Bateko edo besteko umeek nekez kenduko dute estigma hori gainetik. “Zuen familian ez da sekula bikirik izan, zuek nolatan?”, “zu penaltyz etorri zinen, baina indirekto bat behar izan duzu lanak egiteko!”.

Ez nuen jakin zer erantzun.

bikiak, estigma, penaltyz ezkontzea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude