Kontxakoa, Europako 20 hondartza onenen artean dago, The Times-en arabera
Zaharrak paseatzen, olatuei aurre egiten, haurrek futbolean jolasten duten bitartean.
Halaxe deskribatu dute Donostiako Kontxako hondartza, Europako 20 hondartza onenen artean kokatu dutena.
Zaratatsua izanik ere ederra dela dio The Times-ek. Eta bertako gastronomia goraipatzen du, etortzeko gonbita eginez.
Karamelu koloreko hondarrean guztientzako tokia soberan dagoela aipatzen du testuak. Agian azaldu beharko litzaieke irakurleei, mareak gora egiten duenean hondartza desagertu egiten dela. Baita udako opor- garaian, nafar, zein gainontzeko bisitarien azpian.
Eta hala eta guztiz ere, ederra da, oso.
Irudia | Kontxako hondartza | javier losa | Creative Commons By SA