Beste herritar bi atxiloturik

Beste herritar bi atxiloturik –

Eta beste atxilotu bi.

Jarraitzen du euskal herritarron aurkako oldarraldi errepresiboak.

Gaurkoan, berriz ere, Ertzainak eta hauekin batera Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak hartu dute parte atxiloketetan.

Aldaketaz hainbeste hitz egiten den honetan, estatuek aldaketa bakarra jarri dute martxan.

Orain, Ertzaintza da herritarrak  atxilotu eta torturatzen dituena. Ertzaintza da, gurea ez den salbuespen auzitegira bidaltzen dituenak atxilotuak.

Herriarenak omen ziren. Herriarenak omen dira.

Ez da lehen aldia, eta berreskuratu duten bidea ikusirik, azkena izango ere.

Udan ikusi genituen. Gure seme alaba eta lagunen argazkiak herrietako txokoetatik kentzen. Ez dute ulertu, guk ere ez ditugula argazkietan ikusi nahi.

Guk ere ez ditugula haien aurpegiak hormetan itsatsi nahi. Guk etxean nahi ditugu.

Baina Ares-ek gidatzen duen polizi autonomikoak ez dauka gelditzeko astmorik. Bere garaian Mossat-ek erakutsitako irakaspenak ondo betetzen dituela argi utzi du. Horrela, azken atxilotuetako batek behintzat, tratu txarrak salatu ditu eta baita inkomunikazio egoeran dagoelarik erietxea birritan bisitatu.

Herriarenak izan beharko luketeen haiek, txapela gorria eta alkandora urdina jantzita zuten haiek dira egun, herri ezberdinak okupatu eta kaputxa soinean eta armak eskuan herritarron artean ikara sartzen dutenak. “a mi me hablas en español ” esaten digutenak.

Haien zerrenda beltzean beste kapitulu bat idatzi dute. Noiz arte???

Beste herritar bi atxiloturik

Irudia | beste atxilotu | askatu.org | Creative Commons By SA
Ares, atxiloketak, Ertzaintza, Euskal Herria, tortura

2 pentsamendu “Beste herritar bi atxiloturik”-ri buruz

  • Basandere agurgarria, zure etorrera egunetik, asko jaitsi da Zuzeuko idazkeraren maila. Eta ez hori bakarrik: dagoeneko badakigu oso abertzale eta borrokalaria zarela, baina ez gu aspertu zure kontakizun zaharkituekin. Kontatzen duzuna oso dramatikoa da, eta nork bereerara hartuko du, baina horrela segitu ezkero, hainbeste topiko ezagun erabiliz , alde baino, komntra jarriko gaituzu irakurleak. Eta pena da.

  • U Bergara:
    Nire etorrera egunetik, bihotzetik irtetzen zaizkidan kontuak dira idazten ditudanak.
    Agian, zurekin alderatuz, “idazkera maila” baxua, hiztegi urria, eta hitz joko penagarriekin.

    Hala ere, zuzeu albistari horizontala izanik, jendeak ahalik eta gehien erabiltzeak poztu beharko liguke, ez alderantziz.

    Amaitzeko, nik ez dut inor aspertu nahi. Euskal Herrian ematen den egoeraren inguruan idazten dut. Existitzen den eta tamalez batzuentzako eguneroko ogia dugunaren inguruan, egunerokoa izateak ez du topikoa dela esan nahi. Ez badazu ulertu edo ikusi nahi ez irakurri, nik ez dut inor behartzen eta. Hori bai, mesedez eskatuko dizut, nik ez zaitut iraindu, eta uste dut idatzi duzun iruzkina min egitera datorrela, beraz ez ezazu berriz egin; ez nirekin ezta beste inorekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude