Kontratazioa Hegoaldean (2013ko urtarrila-iraila)
Urtea hasi zenetik, guztira 690.085 kontratu gauzatu dira Hegoalden. Horietatik %93,7 aldi baterakoak dira, eta portzentaje txikiagoan daude mugagabekoak edota mugagabe bilakaturikoak.
Kontratazioaren eboluzioa oso bestelakoa da Hegoaldeko herrialde batetik bestera. Nafarroa Garaian kontratazioaren igoera oso nabarmena bada ere, kontuan hartu behar da igoera horren atzean aldi baterako kontratazioa dagoela (+24,9), mugagabeko kontratazioak behera egin baitu (-1,1).
Aitzitik, Araban (+20,6), Bizkaian (+12,5) eta Gipuzkoan (+7,6) igo egin da kontratazio mugagabea. Hori horrela, 2013an Nafarroa Garaiak du langabetuko kontratazio kopuru handiena (3,76), Hegoaldeko datu orokorra 3,29 den bitartean. Kontratazio mugagabeari begiratuta, ordea, kontratu mota horien portzentaje altuenak Gipuzkoak eta Arabak dituzte (0,23 bi kasuetan).
Datuok erakusten digute, halaber, lan eskaintza nagusia kualifikazio baxuko edo ertainekoa da, nahiz eta biztanleriaren portzentaje altu batek prestakuntza maila altuagoa izan. (Ikus irudian gehien eskainitako lanpostuen zerrenda)
PDFa nahi dut
Txostena ikusi nahi dut:
http://www.basqueinfo.net/?p=2309