Batzuentzat konplikatuegia da Demokrazia
Demokrazia
Oso konplikatua da demokrazia. Hain da konplikatua, ezen, milioika herritarrek nahi dutena bozkatzeko aukera baitaukate. Eta horrek ezinbestean herria banatzen du, banatu, hautu politikotan, programa ezberdinen baitan. Hauteskunde orotan gertatzen da, baita erreferendumetan ere (NATO, Konstituzioa edo eta, Eskoziaren kasuan, Independentzia bai ala ez hautatu behar denean).
Hainbat dira demokraziaren konplexutasunaz ohartarazi gaituztenak egunotan. José Luis Zapaterok erabakitzeko eskubidea “herritarrak banatzen dituen anabasa monumentala” bezala definitzen zuen La Razón egunkarian. Gajoak gu, bere eskutan libre izateko aukera gehiago zenik pentsatzen genuenok. Cobeagaren ‘El negociador’ sinisteko beta ere ematen dute Espainiar Estatuko presidente ohiaren hitzek. Askoz errazagoa izan zen Espainiar Konstituzioko 135. artikulua aldatzea Troikaren aginduak beteaz, inori galdetu gabe.
Nafarroako aldaketak ere hainbat tertulianoren fazetarik bortitzena azaleratu du. Ahotsa-k Youtuben argitaratu bideo hau segituan bihurtu zen birala, batez ere, bertan esaten diren perlak medio. Tertulianoetarik batek honakoa dio: “Hauteskundeen okerrena zera da, jendeaj nahi duena bozkatzen duela, eta ezin dela kontrolatu” (hemen). Isabel San Sebastianek berriz, ilegalizatu ezin bada, desabantailarekin jokatzen duzula, eta abar luze bat… Bideoan ikusgai:
Kanpogresista eta faxista asko erretratatzen dira Kataluniako edo Nafarroakoak bezalako egoera konplikatuak sortzen direnean. Izan ere, denok dakigu lehen dena askoz ere errazagoa zela. Batasuna besterik ez zenean.
Batzuentzat konplikatuegia da Demokrazia
Egun on
Lagun bati esan nion aurrekoan “Hauteskundeen okerrena zera da, jendeak nahi duena bozkatzen duela, eta ezin dela kontrolatu” esaten duena Carlos Carnicero jauna dela, Alderdi Karlistaren hautagaia izan zena (http://www.asueldodemoscu.net/archivo/imagenes/carloscarnicero.jpg).
Dena den, gustatuko litzaidake adierazpen osoa entzutea, ze testuinguruan etabar esan zuen…
Ondo ibili