Kirolean ere euskaraz kanpaina, Sopelan

Kirolean ere euskaraz kanpaina, Sopelan

Sopelako kiroldegiak jarduera batzuk euskaraz eskainiko ditu lehen aldiz, irailetik aurrera. Sopelako kiroldegiko jarduerak euskaraz eskaintzeko aukera aztertzeko asmoz, martxotik aurrera ‘Sopelan kirolean ere euskaraz’ kanpaina abiatu genuen.

Orain arte, kiroldegian, umeentzako ekintzetan ez ezik, beste jardueretan ere ez da euskararentzako tokirik egon. Apirilean herriko kiroldegian eskuragarri egon den inkestako parte-hartzaileen %80k ikastaroak euskaraz egiteko gogoa agertu duenez,  Serviocioko plangintza berriak Zikloa, Pilates eta Bizkarreko Tonifikazioa euskaraz egiteko  eskaintza  zabalduko du.

Kanpaina honetan ezinbesteko bihurtu zareten protagonistoi, gure kirolarioi eta kiroldegiko monitoreoi, eskerrak eman nahi dizkizuegu, proiektu hau aurrera eramateko prest agertu zaretelako eta eredua izan zaretelako; partehartzaileon zerrenda hauxe:
Parapentistak (Gari eta Wiso), surflariak (David Bustamante, Aritza Saratxaga, Loiola eta Leticia Canales eta Kepa Acero), igerilariak (Oreina Fernandez, Alaitz Arozeta eta Ager Axpe), txirrindulariak (Oier Egaña eta Joseba Momoitio), pilotariak (Lejonagoitia familia,  Torre familia eta Patxi Ziskar), futbolariak (Maddi Torre, Galder Izaola, Jon Andoni Villamandos, Ibai Baldelana eta Jose Angel Iribar), bodyboardlariak (Eunate Aguirre), eskalatzaileak (Agurtzane Romero eta Ugaitz Aguilar) eta Serviocioko monitoreak (Ainhoa Fernandez, Magali Moso, Jorge Nuñez, Ander Garaizar eta Milos Mallol).

Ezin aipatu gabe utzi, kanpaina honetako kolaboratzaileak: Serviocio, Sopelako Udala, Makillatzailea (Ibone Prats), Argazkiak (Foto Xabier Denda), Grafika (www.dorsoestudio.com)

Kirolean ere euskaraz kanpaina, Sopelan

7 pentsamendu “Kirolean ere euskaraz kanpaina, Sopelan”-ri buruz

  • Iban Tustan 2013-06-26 12:30

    Ez dakit negar ala barre egin behar dugun. Franco hil eta 40 urte geroago (berrogei, cuarenta, forty…), Sopela txit abertzalean (ez Oion-en edo Buñuelen, ez, Sopelan!!!) kirol-ekintza BATZUK euskaraz egiteko aukera egongo ei da.
    Hip-hip… hurra?

  • Peru Dulantz 2013-06-26 12:36

    Lehen aldiz!

  • Iban Tustan 2013-06-26 12:45

    Ez hadi ezkorra izan, Peru. Okerrago izango zen eskaintzarik ez egotea. Eta are okerragoa, monitore euskaldunik ez egotea. Eta are okerragoa oraindik herritar sopeloztar euskaldunik ez egotea…
    Gu beti baikor eta pozarren. Euskara aurrera doa, besterik da nora!

  • Nola edo hala aurrera-edo doa BATZUEI (betikoei?) esker, baina galdera potoloa da: zer egin dute agintean ibili direnEk forty year hauetan, maybe Culinary centerrak eta enparauak ingelestatzen sobera lan izan dute???? Lotsa emangarria batzuen euskara eta euskaldunekin izan duten eta duten utzikeria!!

  • Bai ba. Orain arteko urte horietan guztietan EAJ egon da Sopelan agintean ezta? Balantze bikaina!!!

  • Dena Ongi Dabil 2013-06-26 15:57

    Euskararen aldeko kanpainak egitean tentu handiagoz jokatu behar litzateke. Kartelarekin goazen: Aguirre eta Iribar. Irudia eta ospea, biena ala biena, bikaina, ezin hobea. Baina Iribarri euskara dario, euskaltzaletasuna eta konpromisoa erabatekoak. Eunateri aldiz ez. Euskaldun juxtukoa da eta webgunea erdara hutsez dauka. Eunaterekin gertatu bezala, kanpaina horretan aipatu diren beste kirolari ospetsu bat edo besterekin ere, gauza bera gertatzen da. Euskararen alde agertu bai, baina beti edo ia beti erdaraz jardutea, ordea.
    Nahi dutena egiteko libre dira, noski, nahi duten hizkuntzan bizitzeko libre (euskaraz zailago dago hori ere) baina euskararen aldeko kanpainetan erdaraz bizi ohi den jendea agertzeak, oso testuinguru jakinetan ez bada, ez dut uste mesede handiegirik egiten duenik. Borondaterik onenarekin egin arren.