Kazetarien lana Covid-19aren krisian #bizipenak
Kazetarien lana Covid-19aren krisian #bizipenak –
Bilbo Hiria Irratian, Koronabirusak ekarritako krisiak kazetarien egunerokoan nola eragiten duen jakin gura izan dute.
Denontzat egun bereziak izaten ari dira, eta koronabirusaren krisiak kazetaritza egiteko erak aldatu ditu. Gure egunerokotasunean pertsonekin kontaktua izaten dugu, baina ezohiko egoerak bakardadea ekarri du, etxetik lan egiten gabiltza eta. Lanbide asko kolpatu ditu COVID-19ak, tartean hedabideen egunerokoa.
Jarduna mantendu baina formetan eta edukietan aldaketak izan dira. Adibidez, aurrez aurre kazetaririk eduki gabe ari dira agerraldi ofizialak egiten. Pantaila bidezko agerraldiak dira. Bestelako gaien inguruko jarduera informatiboa erabat etenda dago koronabirusaren ondorioz eta, finean, osasun krisiari buruzkoak dira eguneko agerraldi ia bakarrak.
Argia astekariko Amaia Lekunberri, Radio Euskadiko Galder Perez, Bizkaia Irratiko Alfre Elgezabal eta Berria egunkariko Iñigo Astizekin hitz egin dugu.
Kazetarien lana Covid-19aren krisian #bizipenak