Gatazkari buruz katalanek egindako 7 lan (1984-2012)

Katalanak telebistagintzan aitzindari izan dira. Dokumentalgintza oparo horren adibidea da euskal gatazkari buruz egin duten dokumental eta erreportaje sorta. Axier Lopez kazetariak “Iparreko sindromea” itzuli duen aitzakian, hemen daukazu Kataluniako TV3 telebista publikoak ekoiztu edo lagundu dituen erreportaje batzuk. “Iparreko sindromea” bera eta beste asko 1984an estreinatu eta gaur emititzen jarraitzen duen “30 minuts” dokumental saiokoak dira. Horri gehitu dizkiot azken urteetan sortu diren beste bi itzelezko lan: “Pluja seca” eta “Parlen els ulls”.

Espainiako polizia Euskal Herrian: Iparreko sindromea (1986)

Poliziak beldurrez bizi ziren, arazo psikologiko larriak izateraino. 1980ko hamarkadan Iparreko sindromea deitu zitzaion fenomeno horri. Dokumental honetan Euskal Herrian zebiltzan hainbat poliziekin aurrez aurre hitz egin zuten, eta haien bizimoduari buruz galdetu. Agerian gelditzen da poliziek jasaten zuten bazterketa eta isolamendua.

katalanek egindako 7 lan

Euri lehorra: bitartekariak Euskal Herrian (2011)

ETA armak uztera eraman duen prozesuan nazioarteko bitartekariek rol garrantzitsua jokatu dute. Brian Currinekin biltzen dira dokumental honetan, eta, besteak beste, Espainiako zerbitzu sekretuek egin dieten presioa uzten du agerian. Horrez gain, Jonathan Powell, John Hume, William de Klerk, Alec Reid, Juan Jose Ibarretxe, Rufi Etxeberria eta Paul Rios elkarrizketatu dituzte.

gutuna

País Basc: la pau, més lluny (1984)

Santi Brouarden hilketarekin biolentziaren zurrunbiloa areagotu zen 1984an. Bake itxaropenak zapuztu ziren garaiko kronika da erreportaje motz hau. Iñigo Iruin abokatu eta Juan Maria Bandres politikariaren hitzak agertzen dira.

Parlen els ulls (2012)

Aurrez aurre jarri dituzte gatazka alde anitzetatik bizi izan dituzten hainbat euskal herritar; biktimak eta etakide ohiak besteak beste. “Elkarrizketaren magia” utzi nahi du agerian Gorka Espiauk. Hausnarketarako gonbitea.

parlen

Cas Zabaltza: versions i versions (1985)

Mikel Zabaltzaren desagerpenak Euskal Herria aztoratu zuen. Bidasoa ibaian aurkitu zuten bere gorpua, Guardia Zibilak hilketa ezkutatzeko saiakera luzeak egin ostean. Ikerketa haren nondik norakoak eta familiaren hitzak kontatzen ditu erreportajeak.

amon

L’ultimàtum d’Ermua (1997)

Miguel Angel Blancoren hilketak inflexio puntua eragin zuen ETAren atentatuen erreakzio publikoan. 48 orduko atzera erlojuaren kronika egin zuten, Ermuatik bertatik. Hainbat lagunen testigantzak ere jaso dituzte, ETAren mehatxuan bizi zirenenak asko.

katalanek egindako 7 lan

Dilluns a Guernica (1998)

Gernikako astelehenak aitzakiatzat hartuz “Euskadi profunda” horren erradiografia egiten dute. Testigantzak jaso dituzte, balio handikoak.

katalanek egindako 7 lan

bakea, dokumentalak, Ermua, ETA, euri lehorra, gatazka, Gernika, guardia zibila, miguel angel blanco, politika, TV3, zabaltza
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude