Kareharria haitzurdin bilakatzen da
Euskal Herriko mendi gehienak kareharrizkoak dira. Kareharria da gure paisaia, gure kobazulo, leize eta mendiak markatzen dituenak. Kareharria ezin da uretan disolbatu, baina higatzen da. Kareharria, presiopean, haitzurdin bilakatzen da.
Haitzurdina gogorra da. Haitzurdina ederra da. Haitzurdina presioaren eraginez trinkotutako kareharria da.
Azken aste honetan bizi izan dugun xake partidaren enegarren mugimendua ikusi dugu gaur arratsaldean. Baina ez da izan mugimendu sinple bat, ez da izan peoi bat aurrera mugitzea. Estatuak abokatuak atxilotzerakoan “jake” esan zuen, konturatu gabe pieza asko mugitzeko aukera genuela. Bai, 8 atxilotu daude. Bai, presoak egoera larrian daude. Baina bai, egin duten “jakea” akats estrategikoa izan da.
Bihar Bilbon egongo naiz. Milaka izango gara. Lehen tanta ginen, itsasoa osatzen. Orain harri gara, haitzurdinezko herri bat sortzen.
Katalunyan: “Por un Estado propio en Europa!”
Hemen: “Giza eskubideak…(???) konponbidea… (???) BAKEA… (???)”
Marko demokratikoa (espainakoa). “Todas las opciones son defendibles, incluso la independencia.” (???)
Politikarako estatus berria (autonomia).
Hasier ARRAIZ: “se impone la recentralización del Estado. El objetivo de Catalunya y EH debe ser unir fuerzas para que cada uno desde su propia realidad, pongan en marcha un efecto de cuña democrática que abra un escenario realmente democrático en el Estado, en el que los dos pueblos tengan reconocidos sus derechos”. Guk Estatu inperialista eta okupantea berrezentralizatu behar dugu (???), ireki behar dugu prozezu demokratiko bat Espaina mailan haiek gero guri ditugun eskubideak onartzeko?
Honeri estrategia deitzen dute…
“Todos y todas conformamos este país. Los vascos que reclaman la nacionalidad vasca y los vascos(???) que, además, se sienten españoles y franceses… Los sentimientos son propios. El país es de todos. (???)” Urtzi Urrutikoetxea, Ficoban 2013ko ekainaren 08an “Gure esku dago” aurkezpenean. (interrogante puntuak nireak dira, noski).
“Lo que se llama proceso nos es más que el transito de enemigos bélicos a contrincantes políticos, dentro de unas nuevas normas que garanticen la igualdad de oportunidades, es decir en condiciones democráticas”. Garako editorialaren extrakto bat, 2012-08-12an. Bapatean inperialismoaren indar armatuak ez dira belikosoak, ez da indar beliko bat. Norma berriak aipatzen ditu eta baldintzetako berdintasuna. Zer indarrekin? Horrela, besterik gabe? Inperialismoa demokratikoa bihurtuko al da?
Honelako ideologiarekin ez dugu gure independentzia berreskuratuko, gure Estatua berreskuratuko, desagerpen larria arriskuan gaude.
Katalunyaren edo hemengo lemapearekin gelditu behar bagara, bakoitzari irakurtzea, analizatzea, barneratzea eta hautatzea tokatzen zaio.