Eroskiren esfortsua eta utzikeria: 4 aflixa

Logo-Eroski
Supermerkatu katearen eta bere euskara politikaren inguruko hemeroteka sortu dugu apurka ZuZeun. Beste aletxo batekin nator, Eroskitik Erosquira Itzainen azkenari segitzeko. Eroski hemengoa da (III) goiburua jarri beharrean (I eta II), esfortsua egin eta gaurkoan erosketak egiten topatu ditudan lau afixa dakarzkit. Laurak euskaraz alfabetatu gabe batek idatziak dirudienez.

Ranking-a

1- Esfortsua

Lehenengo postuan ironiaz: dirua, esfortsua, denbora dioen aflixa.

20140110_194734

2- Baskaria

Bigarren postuan popurri ikaragarri bat, literalki: Baskari osasungarriak prestatzen ikasi TIX eta LOYrekin. Zure filmarik gustukoenak…. eta… Hitzaldia: Produktu ekologikoren kontsumoaren abantailak.

20140110_195240

3- 11tik 13ra

Hirugarren postuan zalantza piztu digun afixa. Izan ere, Urtarrilak 11, Larunbata, 11tik 13ra dio eta gaztelaniaz jakinen ez bagenu pentsatuko genuke 3 egun irauten duela TIX eta LOYren frutazko brotxetak egiteko ikastaroak. Zorionez ez gara idiotak.

20140110_195204

3- Zure filma gogokoena…

Eta azkenik zure filma gogokoena ikusteko animoak ematen dizkigun afixa.

20140110_195255

Bakarrizketa erabatekoa

Enegarrenez idatzi arren, eta Eroskiren euskara politika negargarria nabarmen utzi arren, kontua ez da aldatuko. Eta lotsagorritu behar dutenak ez dira lotsagorrituko, ez baitute ZuZeu irakurtzen, ez eta euskarazko beste hedabiderik ere. Kasualitatez helduko balitzaio idatzi hau dena delakoari, ni eta ni bezalako kontsumitzaile guztien izenean Eroskiko zerbitzua euskalduntzeko, zerbitzua duintzeko eskaera egiten diogu. Otoi.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

9 pentsamendu “Eroskiren esfortsua eta utzikeria: 4 aflixa”-ri buruz

  • Eroski ez dago Mondragon Taldearen barruan.

  • Barka akatsa Karrefur. Konponduta.

  • Ongi dago Eroskiren akatsak nabarmentzea, baina, bestalde, zer supermerkatu katetan zaintzen da euskara Eroskin baino gehiago (karteletan, bozgorailutik ematen diren mezuetan, etiketetan…)? Euskararik erabiltzen ez duenak ez du akatsik eginen.

  • Eroskik hizkuntza zaintzen du, ikaragarri gainera; Capraboko edozein denda ikusi besterik ez dago. A! barkatu euskara zaintzeaz ari zineten …!!! A! Ba, ez, euskara ez du zaintzen, Katalana beste ez, behintzat.

  • Eroskik ez du beste kate handi batzuek baino gehiago zaintzen euskara, tamalez. Carrefourrek edo BMk bezain arreta gutxi eskaintzen digu euskaldunoi.
    Hori bai, oso tentuz azpimarratzen du bertako produktuak Euskadikoak deirela EAEn, eta Nafarroakoak Nafarroan. gauzak zer diren…
    Eta bai Xigor, heltzen zaizkie kritika hauek. Oso gora heldu ere. Kontua da kasu pitorik ez digutela egiten… presio zuzenik batere egiten ez diegulako. Zerbait antolatu behar genuke, beharbada.

    • Kaixo, Itzain!
      Zin dagit ez naizela Eroskiko kooperatibista, baina bistan da Eroskik beste edozeinek baino gehiago zaintzen duela euskara; ezin da begi-bistakoa ukatu!

  • Aupa Naparroan.
    Gure herrian Eroski, BM eta Dia dauzkagu. Dia-k euskaraz zero patatero, baina BM eta Eroski berdintsu. Eta bietako bat nabarmenduz gero, beharbada BM-k egiten du xeoxer gehago (megafonia bidezko mezuetan ateratzen dio aldea).
    Bestela, idatzizkoan biek egiten dituzte itxurak, baina produktuen etiketa guztiak erdaraz daude, langileek euskaraz dakitenentz asmatu beharra izaten da, eta abar. Herritik 10 bat kilometrora, Olaberriako Carrefour dago. Eroskiren antzeko politika darabilte hauek ere, hots, Goierrin bertan egon arren, euskara itxura egiteko baizik ez dute erabiltzen.
    Ez daukat ezer Eroskiren aurka. Alderantziz. Baina lotsagarria eta iraingarria iruditzen zait darabilten hizkuntz politika. Eroski zurekin? Bai zera; Eroski CON ELL@S.

  • Eroski ez da atzo goizekoa gure artean, mende erdia bete du eta garai horretan, aldez edo moldez, diziplina eskatu izan dio sarri bertoko kontsumitzaileari, zuek diozuen bezala, bertakoa dela azpimarratuz. Urbil saltokia ireki zuenean (16 urte, gutxi gorabehera), Usurbilgo Udalarekin itun edo hitzarmena sinatu zuen, euskararen alde jardungo zela, bertako kutxazainak euskaldunak izango zirela, etiketak eta errotulazioa euskaraz agertuko zirela… finkatuz. Hortxe daude paperak, Jose Antonio Altuna alkate zenarekin sinatutakoak. Inori ez diot eskatu nahi Urbildik bueltatxo bat eman dezan, baina Palenciako Alcampon baino euskararentzako errespetu handiagorik ez dute azaltzen. Zoritxarrez, Urbil ez da Eroskiko denda erdaldunena.
    Egia da Tuteran salgai dagoen tomate brickean “tomate, tomàquet” etc. agertzen dela, baina euskarak ez du berariazko presentziarik izan Euskal Herri osoan azken mende erdian.
    Caprabon beste fenomeno bat gertatu da: han, diziplinaren edo eguneroko errutinaren ondorioz, nahi baduzu, gauzak katalanez esaten, idazten eta egiten dira. Eroskik Caprabo erosi eta pistoia jaitsi duenez, bezeroak urritu zaizkio. Kontzientzi kontua, erosotasun kontua, nahi duguna. Baina errealitatea hori da.
    Hizkuntza herri-kontzientziari lotua dago. “Herri” (edo komunitate) hori izan liteke euskal herria edo
    erosleen komunitatea. Eta Agustin Marcaide gerenteak orain pare bat urte argi eta garbi utzi zuen, zorraren parte bat ordaintzeko xedez, bazkide berriak egin beharko zituenez, 31 eskutik kanpoko berri horiek hartuko ez ote luketen: “Ze alde dago bazkarien biltzarra San Mamesen egitetik Madrilgo Bernabeun egitera?”
    Kontua da dirua sartzea. Kito. Horretan ere abilezia eskasa erakutsi duten arren. Hitz batean, horiek bezero otzanarekin ohituak daude.
    Adio, Mondragon. Arrasate arte!