Bilboko manifestazioaz lerro kritiko batzuk

hirurak“Agua fiestas” izateko asmorik izan gabe eta Bilboko kaleak bete daitezen nahia azpimarratzen dudalarik, lerro kritiko batzuk.

Hau bezalako gertaerei erantzuteko ez zen sortu bere garaian Adierazi EH? Giza-eskubideak aldarrika ditzagun, noski, baina Adierazi EHk zioen bezala, giza eskubideak, eskubide politikoak, zibilak eta sozialak aldarrika ditzagun.

PNV gaurko manifestazioan egotea garaipen moduan aurkez daiteke (eta da, bezperan Guardia Zibilari atxiloketak egiten lagundu zion-eta bere poliziak) baina ez al da ere (modu berean) ezker subiranista eta independentistaren ahulezi estrategikoaren adierazpena?

Ordu hauetan Twitter bat jaso dute hainbat lagunek, Eloy Velasco epaileari “eskerrak” ematen. Ni umore oneko pertsona naiz, drama guztiei umorea aurkitzen ahalegintzen den horietakoa. Izan ere, gatazka politikoa dramaren bidetik joan izan ez balitz, egun, litekeena da, bestelako egoera batean egotea.

Euskaldunok horrelakoak izan omen gara beti, etsaiak baino ez gaitu elkartzen. Espero dezagun gurpil ero horretatik noizbait askatzea, arerio boteretsu horrek berak nahi duen tokira eramango baikaitu eta gainera eskerrak eman beharko dizkiogu.

 

Donostiarra Pasaiaratua.

6 pentsamendu “Bilboko manifestazioaz lerro kritiko batzuk”-ri buruz

  • Xabi Navarro 2014-01-11 13:09

    Mesedez, esplikatuko zeniguke zehatzago zer esa nahi duzun “PNV gaurko manifestazioan egotea ezker subiranista eta independentistaren haulezi estrategikoaren adierazpena” dela esaten duzunean?

  • Amonamantangorri 2014-01-11 14:00

    Ortuzarrek berak nonbait aitortu duela uste dut: PNVk gaur Audientzia Nazionalaren aginduz zipaioak egurra banatzera bidali eta irudi horien prezio politikoa ordaindu ordez, nahiago izan du ezker subiranistarekin deialdi bateratua egin. Beharbada, ez zaio komeni orain zenbait urte Euskal Herria Askatu manifestazioan gertatu zena errepikatzea.
    .
    Kuriosoa iruditzen zait horri ahulezia estrategikoa esatea, herri-mobilizazio baten indar eakusketa garbia denean EAJ ekidistantziatik inplikaziora mugiaraztea.

  • Kaixo Xabier eta Amonamantangorri:
    Manifarako ordu gutxi falta dirlearik eta haiserako lerroan komentatzen duenari eutsiz, hau da, nire nahia gaur Bilboko karrikak lepo ikustea denez, baimena eskatzen dizuet bota dudan azkeneko galdera irekia horrela usteko. Gazigozo guztiekin.

    Solik, gauza txiki-txiki bat: estrategia baten indarra ez da neurtzen soilik ekitaldi puntual batean eman leiken partaide kopuruarekin, aldarrikapen edukien eta lorpen politikeokin baizik. Eta hamabi urteren buruan euskal prozesu konstituzioegile aldarikatzetik (eta PNVri eskatzen zitzaion) manifestazio antoerrepresibora pasatu izanak zerbait hausnartzeko beta zabaldu beharko luke.

  • Ez naiz EAJren miresle handia (are gutxiago gaur egungo zuzendaritzarekin) baina aitortu behar da ostiral eta larunbatean lezio ederra eman ziola Ezker Abertzaleari. Beren erantzuna lasterra eta zuzena izan zen.
    Ezker Abertzalearen sektore baten erantzuna, berriz, dezepzionantea: Bilboko kaleetan garrasika, bi espainiar ohiturari eutsiz: kalean ohiuka aritzea eta emandako hitza jatea (harrigarria da ikustea zer punturaino gauden kolonizatuak, zer mimetismo ikaragarria erakusten dugun portaera nardagarrienak barneratzen eta gureak egiten).
    Zaila izango da benetako motiboak antzematea (zein sartu daiteke buru makiabeliko haietan?). Dudik gabe duela urte gutxiko argazkia ekidin nahi zen, hau da, Ertzaintzak triskantza bat sortzen Bilboko kaleetan.
    Banago argazki hori zapuztean batek baino gehiagok (eta ez bakarrik Audientzia Nazionalaren inguruetan) disgusto ederra hartu duelakoan.

  • Harry Tazur 2014-01-13 10:18

    Bilbokoak erakutsi digu izan zitekeena eta ez dena. Politikari dezenteagoak izango bagenitu bide horretan sakontzeko saiakera egingo lukete, baina ez da gertatuko epe laburrean behintzat. Asko aldatu behar lirateke alderdiok horretarako eta.
    Eta bai. Batzuek ohiko inteligentzia politikorik eza erakutsi zuten. EAJkoak erosoxeago egon zitezen aukera zapuztu zuten euren oihu eta bestelakoekin. Telesforok esan bezala, espaƱistanismoak hezurretaraino busti ote gaiten, bai.

  • Herrira ilegalizatua, presoen izenean banan banako prozesua onartu zuten eledunak atxilotuta, manifestazioaren biharamunean Tantaz tanta mugimendu berria bertan behera…benetan manifestazioko oihuak dira kezkatu behar gaituztenaK?