Julene Azpeitia lehiaketan ipuinak aurkezteko azken egunak

Julene

Irailaren 30ean bukatuko da Julene Azpeitia literatur lehiaketara ipuinak aurkezteko epea.

Lehiaketa hau euskarazko literatur sorkuntza bultzatu asmoz antolatzen da, eta aurten 26. edizioa izango da. Oinarriak ikusteko klikatu hemen.

Aurreko urteetan saritutako ipuin guztiak eskura daude hemen.

Oraindik garaiz zabiltza ordengailuan gordeta daukazun ipuin hori egokitu eta lehiaketara bidaltzeko. Parte hartu!