Judimendiko jaiak aurrera

Judimendiko jaiak aurrera –

Atzo prentsaurrean auzoko eragileek irakurritako komunikatua:

Judimendiko jaiak aurreraBihar hasiko dira auzoko jaiak. Ikusten duzuen bezala, montajea aurreratuta dago, eta guk hor egon beharko genuke, eta ez hemen prentsaurreko bat ematen.

Dena den, aurpegia ematera behartuta gaude, azken egunotan Judimendiko jaien aurka egiten ari diren muntaia politiko-mediatikoa dela eta. Judimentiko jaiak Gasteizko jairik herrikoienak dira, ez bakarrik jende asko etortzen delako, baita herritik eta herriarentzat antolatzen direlako ere. Judimendi jairik gabe uzten saiatu dira, baina aurrera egitea erabaki dugu.

Gure artean daude txosna batzordeko kideak, auzoko hainbat merkatari eta eragile, eta baita atzoko bileran parte hartu zuten edo deialdiarekin bat egin duten hainbat bizilagun eta norbanako ere.

Hasteko, Judimendiko jaien inguruan asmo txarrez sotutako polemikaren hainbat aspektu argitu nahiko geituzke

Auzoko jai batzordean, Auzo elkarteaz gain hainbat eragilek hartzen dute parte, eta hilabeteak daramatzate hainbat ekitaldi mota antolatzen. Horietako batzuk Auzo elkartearekin elkarlanean antolatzen dira. Beste batzuk egitarauan sartzen diren arren, eragile zehatzek antolatzen dituzte egitaraua zabalagoa izateko, edo beraien aldarrikapenak gizarteratu ahal izateko. Azken ekitaldi horiek dagokion erakundeak berak antolatzen eta finantziatzen ditu, eta asanbladan koordinatzen dira, ordutegietan bat ez egiteko eta auzoari bizitza emateko. Komunitatea sortzeko, eta auzokideen artean sostengua saretzeko.

Hori argituta, Udalak ondo daki Judimendiko auzo elkarteak jasotako diru-laguntza Batzordearen osotasunak antolatutako ekintzak bakarrik antolatzeko erabili izan duela, hau da: kontzertuak, umeentzako ekintzak, gargantua, tortilla txapelketa…

Urtaranek eta bere gobernu taldeak piromanoak bailitzan jokatu du, guk sua San Juanak pizteko nahiago dugu. Udalak, hedabide zenbaitek eta epaitegiek artifizialki sortutako kanpaina bat jarraitu baino ez dute egin, asmo txarreko berriak eta iritziak Auzo Elkartearekin kontrastatu gabe. Omenaldirik ez dago eta ez da egon. Ez dakigu itzulpen, irakurketa edota asmo okerreko txarreko emaitza izan ote den. Egitarauan ez dago presoei omenaldirik egiten dion ezer, eskura duzuen kartelari erreparatzea baino ez dago

Zergatik, beraz, auzoko jaiak kriminalizatzeko saiakera hau? Udalak hartutako neurriak karteleko zein ekimenek justifikatzen dituen azaltzera gonbidatzen dugu Urtaran jauna. Noiz da? Zein ordutan da? Nola deitu zaio jaietako kartelean ekimen horri? Kartel bat ekarri dugu ondo begiratu eta barregarri geratzeari utz diezaion.

Urtero jai batzordeak egiten duen lana defendatu nahi dugu, eta baita Auzo Elkarteari gure elkartasuna adierazi ere. Gugatik urteko 365 egunetan ari da lanean eta lintxamendu mediatiko-instituzionak onargaitza ari da jasaten.

Judimendi aldizkariari dagokionez, aldizkariak jaiaren antolaketarekin zerikusirik ez duela esan behar dugu. Auzo elkarteak kentzea erabaki du eta bere erabakia errespetatzen dugu. Hala ere, eta eremu batzuetatik aldizkaria jai programako ekimen batekin nahastu nahi izan denez, orain arte elkartek erabili izan duen adierazpen askatasun irizpidea egokia iruditzen zaigula esan nahi dugu.

Hau esanda, errealiatea zera da, Judimendin arrazoi politikoengatik sakabanatuta duden 3 auzokide falta direla. Uste dugu, Judimendin, errealitate hau ikusarazteko, beraien eskubideak aldarikatzeko eta familiei elkartasuna adierazteko auzoko jaia erabili nahi duen jendea badago, hau egiteko eskubide osoa duela.

Pertsona bakoitzak pairatzen duen saminari errespetu osoa adieraziz, sakabanaketa politika salatzea zilegi eta guztiz beharrezkoa dela deritzogu. Gainera, adierazpen askatasun ariketa bat ere bada.

Horregatik guztiagatik, Udalak diru-laguntzaz dioenaz haratago, esan nahi dugu bihar auzoko jaiak hasiko direla eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Dantza egin, abestu, bazkari/afariak eta proiektuak konpartitu ditzagun, eta aldarrikapenak errespeta ditzagun. Azken batean erakutsi dezagun Judimendi bizitza anitza duen auzoa dela, eta ez soilik jaietan.

Bukatzeko, jaietan parte hartzeko dialdi berezia egin nahi dugu, eta txosnetara eta egitarauarekin kolaboratzen duten tabernetara joatera ere gonbidatu nahizaituztegu.

Eraso sexistarik, arrazistarik, homofoborik edo bestelako erasorik gabeko jaiak nahi ditugula gogorarazteko aprobetxatu nahi dugu aukera. Gerturatzen den jende guztiari eskatu nahi diogu auzoa garbi mantentzeko ahalegina egin dezala. Ea gure alkateari ez zaion aurten ere parkea garbitzea ahazten, iaz auzotarrok garbitu behar izan baikenuen parkea San juan gauaren ondoren

Bakoitzak gutxien gustatzen zaiona bota dezala sutara, baina denok eduki dezagun gure nahia botatzeko aukera.

Sua Gabonetan txapan eta Sanjuanetan plazan.

San Juan eguna, argitu orduko iluna.

JAI HERRIKOIEN ALDE

Auzotik eta auzoarentzat!

.

Auzoko kolektibo, txosna, ostalari, merkatari eta auzokideak
Judimendiko jaiak aurrera Judimendiko jaiak aurrera Judimendiko jaiak aurrera Judimendiko jaiak aurrera