[Antzeko parezido] Juanan Larrañaga eta Gorka Urbizu
[Antzeko parezido] Juanan Larrañaga eta Gorka Urbizu
Juan Antonio Larrañaga eta Gorka Urbizuk ezberdintasun azpimarragarriak dituzte elkarren ondoan erkatuak izateko, baina aizue, badute antzeko eite bat, batez ere partida/zuzenekoa amaituta, izerdi patsetan direnean.
Egia da bata kirolaria dela, futbolari profesionala izana, eta bestea musikaria, rockari guztiz emana. Baita ez izatearren, ez direla belaunaldi berekoak ere. Baina egizu irudimen ariketa bat, irakurle, eta irudikatu Juanan gitarra astintzen edo Gorka baloiari ostikoka; edo zoaz urrunago, jarri Larrañagari bizarra edo… Urbizuri bibotea!
Zer iruditzen zaizu, badute elkarren antzik?
.
.
Beste antzekotasun fisiko batzuk:
-
Antzeko parezido: Manuel Moix eta Arnaldo Otegi
-
Antzeko parezido: Hitchcock eta Laboa
-
Antzeko parezido: Angela Merkel eta Ainhoa Etxaide
-
Antzeko parezido: Javier Bardem eta Ismael Urzaiz
-
Antzeko parezido: Hasier Etxeberria eta John Goodman
-
Antzeko Parezido: Oteiza eta Hemingway
Probatu duzue elkarren ondoan Luis Arconada eta Unax Ugalde jartzen?
Up marrazki bizidunetako aitonak eta Jose Luis Zabalza osasunako presidentearen hantza ere haundia da:
http://navarra.elespanol.com/media/navarra/images/2015/10/22/2015102200260240488.jpg
http://img.europapress.es/fotoweb/fotonoticia_20150227124105_800.jpg