Juan Jose Ibarretxeren memoria politikoak argitaratuko dituzte

Koldo Ordozgoiti kazetaria urtetan izan da Miren Azkarate Kultura Sailburuaren prentsa arduraduna. Berak idatzi du liburua eta halaber, berea da promozio bideo honetan entzuten den ahotsa ere.

 

HTML Kodea

Euskaraz eta gaztelaniaz ( El futuro nos pertenece) Alberdania etxeak aterako du, eta katalanez (El futur ens perteny), Dèria argitaletxeak.

Hara zer dakarren Alberdaniak zabaldu duen prentsa oharrak:

“Juan Jose Ibarretxe lehendakari izan zen hamar urteetan (1999-2009),bere ahotsa bitartekarien bidez, sarritan interpretatua, iruzkindua, osatua eta,tarteka, baita manipulatua ere iritsi zaio herritarrari. Urte horiek, bestalde,aparteko garrantzia izan dute euskal gizartearen bilakabidean.

Liburu honetan, Ibarretxe Lehendakariaren hitza zuzenean iristen zaigu,garai horretako gorabehera politikoak Ibarretxe Lehendakariarengandik osogertutik ezagutu dituen Koldo Ordozgoitik papereratua. Bertan, irakurleakezagutu ahal izango ditu urte garrantzitsu horietako hainbat gako eta giltzarri,dokumentu ugariekin batera.

Ibarretxe Lehendakariak idatziriko epilogo batek (“Erabakitzekoeskubidea, irtenbidearen giltza”) ixten du liburua.

Liburuak CD bat ere eramango du, liburuan aipaturiko hirurogeitik goradokumentuekin eta Ibarretxe Lehendakariaren bideo batekin.”

MzQxNA==

Irudia | Ibarretxeren memoria politikoak | zz | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.