3 pentsamendu “Ez du zerikusirik Banksyrekin”-ri buruz

  • aupa irati!! 

    barkatuko didazu ados ez egotea, baina nire uste ustelean bere estilo paregabea da. marrazki mota, motiboa, estreinurako etorri izanaren aukera. beti duda geratuko zaigu halere……….

  • Ez didazu barkamenik eskatu behar, xabi, hori besterik ez zen falta! edonola, salatzeko grinak gogorarazten didala Banksy argazki batean bestean baino gehiago argitu nahi dizut, eta ez estiloak. zuk esan bezala, ukaezina da artistaren estilo paregabea, eta ez dut uste argazkilariak bere parean jartzeko asmoa zuenik.

  • Gari Garaialde 2010-09-24 17:17

    Gaur hemen albistea irakurri ondoren, Donostiara joan naiz Banksyrena omen den lana ikustera (pintada, ez filma) eta galdera pare bat sortu zaizkit:
    Argi eta garbi, Banksy beraren lan bat ematen du, baina ez dago sinatuta. Bere lan batzuk sinadura izaten dute eta beste batzuek ez. Txantiloiak erabilita lan egiten duenez, ziurtatu al dezakegu hau berea dela? Ez ahal zuen produktorak, Zinemaldiak edo beste “listo” batek egingo? Banksyk, bere eskuz egindakoa ez bada, artea al da? maila berekoa? Azken finean axola al du zeinek egin duen? Banksy ezaguna egin zenetik dira artelan bere pintadak ala ezagun egin aurretik ere bai? Banksyren marrazkiaren aurrean dagoen grafitia ere artea al da? Banksyren lanaren azpian ezabaturik geratu direnak artea al ziren? eta abar eta abar.
    Gero jokutxo bat bururatu zait. Banksyren lanaren ondoan pareta zabal bat dago. Egin ditzagun grafitiak pareta hortan, bete dezagun pareta “arte kallejeroz” eta begira geratuko gara, ea zenbat irauten duten, ea zibismoaren zaindariek zer ezabatzen duten eta zer ez.
    Bide batez inork dudarik badu, argituko dut Banksy artista bezala atsegin dudala. Bere ekintzak maite ditut, marrazki batzuek beste batzuek baino gehiago gustatzen bazaizkit ere. Eta filma ikusteko irrikaz nago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude