DIZDIRAK – ZIST-MISTAK – ÑIR-ÑIRRAK: subjektibo eta objektibo

KAMERA SUBJEKTIBOA jaio zenean, argazkilaritzak eta lehen zinemak bidea ireki eta gero, zeozer berezia jaio zen. Ordurarte, pertzepzioa bakoitzak oso bere barruan bizitzen zuen. Bere kontzientziaren erditik, pitxerra horretan sartua. Gure pitxerra bizi izan ditugun esperientzietatik betetzen joaten da, era guztietako urekin, zurrunbiloekin, erauntsiekin eta marea gora eta marea beherekin. 

Sinistuta nago gure kontzientzia gehiago dela isurkina, edozelako beste ezer baino. Agian argia ere bai. 

Begirada subjektiboan zer? Ba mundua, gure begietan. Baina hortik harago, bestearen begirada aurkitzeko aukera. argazkietan, bideoetan, mundua ikusten dugun bezela. bere mugimenduan, bere traketsean, eta haunditasunean. 

DIZ-DIZ, ZIST-MIST, ÑIR-ÑIR..  euskarak baditu hitz asko argiari egokitzeko. Argiari, elektrizidadeari, begiradari….  Eraberean, URA dario gure hizkuntzari alde guztietatik. XIRI-MIRI, ZAPARRADA, ZARRA-ZARRA…. 

HIZKUNTZAK ETA BEGIAK BAT EGITEN DUTENEAN, orduan gure euskara unibertso bat bezela ikusten dugu. ARGIA, URA, eta guk gure baitatik ARTEA eginez. 

Subjektibo eta objektibo beraz. subjektibo subjektiboari dagokiolako. objektibo objektiboari dagokiolako. subjektibotasuna mespretxatu izan da gure munduan, ez bazen kuadro bat zikindu eta narrasteko, edo fikziozko nobela batean ezinezko pertsonai batzuk asmatzeko. 

BAINA OBJEKTIBOTASUNAK baditu bere mugak. Objektibotasunaren muga, askotan, subjektibotasuna ez ikustean datza. Objektibotasunaren izenean iritzi, aurreritzi eta epai asko ematen dira. 

ERREALITATEA ETA HERRIALITATEA objektibotasunez ikustea ezinezko egiten zaigu oraindik. Baina honaino iritsita, gure euskaran badago esaera bat:  ZENBAT BURU HAINBAT ARTABURU. 

subjektibitatea

Irudia | subjektibitatea | xabi strubell | Creative Commons By SA
Askatasuna, herria, objektibitatea, subjetiboa

musika-poesia-bideoartea zura-n jotzen dut dj moduan dj ura aritzen naiz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude