Juan Jose Ibarretxe in memoriam

Juan Jose Ibarretxe in memoriam –

Aurtengo abenduan 13 urte beteko dira Eusko Legebiltzarrak Ibarretxe lehendakariaren “Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politikoa Eraberritzeko Proposamena” gehiengo absolutuz onartu zuela. Egun Kataluniari erasoka ari diren hedabide berauek deitu zioten ‘Ibarretxe plana’, eta halaxe geratu zitzaigun gogoan iltzatuta. Junts Pel Si eta CUPek oso kontutan izan dituzte euskal bide hark utzitako irakaspenak, orain akabora eraman nahi duten prozesua diseinatzerako orduan. Euskal Herrian aldiz, nazio foralak eta estatus berriak tarteko, badirudi ahanzturaren zuloren batean dagoela adostasun orokorra lortu zuen testu hura.

Juan Jose Ibarretxe in memoriam

Gehiengo absolutua, lehen eta orain

Goiko infograman duzu 2004ko legebiltzarreko indar harremana. Berdez Estatutu Politiko Berria onartu zuten indarrak (Euskal Herritarroken legebiltzarkideen erdiak aldeko boza eman zuten eta beste erdiak aurkakoa) eta gorriz aurka bozkatu zutenak. Gehiengo absolutuz onartu zen orduko tripartitoaren (EAJ-EA-EB) proposamena.

Beheko infograman ikusi dezakezu gaur egungo legebiltzarrean zertan den erabakitze eskubidearen aldekoen eta aurkakoen arteko indar harremana.



Kongresuaren horma

Gehiengo absolutuz onartuta, proposamena Espainiako Kongresura eraman zuen lehendakariak 2005eko urtarrilean. Aldeko boza jasotzeko baino, Espainiako Gorteekin elkarrizketa zabaltzeko asmoz joan zen Ibarretxe, Tejerok tiroka hartu zuen pulpitu berera. “Pleno hau presaka eta korrika egiten ari gara, presa dagoelako amaitzeko. Gobernuak (Zapaterorenak) ez duelako negoziaziorik ireki nahi izan”, argitu zuen diskurtsoaren hastapenean lehendakariak. Eta ariketa demokratikoarena baino, antzerkiaren antza gehiago izan zuen Kongresuko egun hark, zeinetan IUk, CHAk eta CCk ere kontrako boza eman baitzuten. Horra paradoxa: nola aldatzen diren gauzak eta zeinen antzekoa den egungo egoera.

Ibarretxeren Kongresuko diskurtsoa


Ibarretxe lehendakariak adostasun zabalarekin (EAJ, EA, EB, EH) onartu zuen testu hura apiapuntu gisa izanik, zertan ari da Iñigo Urkullu?

Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politikoa Eraberritzeko Proposamena by txufran on Scribd

Juan Jose Ibarretxe in memoriam
estatutu politiko berrirako proposamena, Juan Jose Ibarretxe, plan ibarretxe
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

3 pentsamendu “Juan Jose Ibarretxe in memoriam”-ri buruz

  • ganbaratxotik 2017-09-20 18:01

    Oier, horixe izan da Euskal Herritarron ekarpena Kataluniako auziari. Alegia, Estatuak egurra eta mehatxuaren bideari heldu zion EAJko Bizkaiko buruak kikiltzeko. Eta bai eta lortu ere. Hortaz, Estatuak pentsatu du gaitz berari errezeta bera aplikatu eta kitto. Zuk uste kataluniarrek ez zutela aurrikusten holakorik? Jakina baietz. Eta horrela zepoa jarri diote. Eta nola ez hanka gerriraino sartu du. Izan ere, Kataluniakoa legitimitate-lehia bat baino ez da. Zeinek betetzen duen motxila arrazoi gehiagorekin,atxikimundu gehiagorekin, nahi Katalunian, nahi Europan. Borroka horretan, borroka guztietan bezelaxe iniziatiba duenak irabaziko du. Kataluniako Herri Mugimenduek Estatuari gozoki pozointsua jarri diote eta honek kosk egin du. Indarra bai baina jakinduriaz urri (Puigdemont-ek 4 hizkuntza, Raxoy? Urkulluk?). Espainiako Estatuak berak egin du deskonexioa harrokeria inperialistak itsututa. Kataluniako iraultzaileek hurrengo belaunaldietan pentsatzen ari diren bitartean Espainiako agintariak hurrengo hauteskundeetan. Bereak egin du.
    Guri biak falta izan zaizkigu,indarra eta intelijentzia. Ea lezioa barneratzeko gauza garen.

  • Jon Intxaurraga

    Egun on Oier,

    Zuzenketa txiki bat: “Ibarretxe lehendakariak adostasun zabalarekin (EAJ, EA, EB, EH) onartu zuen testu hura apiapuntu gisa izanik” esatea ez da guztiz egokia. Estatutu Berriak gehiengo absolutoa baino bi boz gehiago jaso zituen baina Euskal Herritarrokek ez zuen inondik inora iniziatiba babestu. Euskal Herritarrokek, orduan Sozialista Abertzaleak deitua, hiruna boz alde eta kontra eman zituen. Gainera, Estatutu Berriaren aldeko ekitaldiak boikoteatu egin zituen ezker abertzaleak. Adibidez, Durangon berba batekin argazkia egin behar zenean ezker abertzaleko kide batzuk “AHTrik EZ” pankarta batekin atera ziren, helikopteroa zerutik pasatu artean.

    Besarkada!

    Jon.

  • Amonamantangorri 2017-09-22 04:22

    Bo, Otegik estatutu-erreformaren (Ibarretxe Plana) inguruko debatean esandakoa gogoan: “No vamos a votar con los fachas y con los del botijo”. Azkenean, erdia eta erdia. Ezker abertzaleak, duen ibilbideagatik, ez dirudi Espainiako Erresumarekin autonomia estatutu berri bat akordatzeko prest.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude