Jaiak “Zorionsuak” dira Gasteizen
Dantzariaren tamainako hanka sartu du norbaitek. Gasteizko jaietan jarri dituzten argiek “Jai Zorionsuak” opa dizkiete herritarrei. “Zoriontsuak” behar zuena “Zorionsuak” bihurtu digute, “t” polit bat irentsiz. Zorion Sua. Hitz berria ote?
Bi galdera sortzen zaizkit apaingarri hauen harira:
- Beherapena egin al diote Udalari akats ortografikodun argiak alokatzearen truke?
- Onartuko ote luke Udalak kaleak gaztelania traketsean idatzitako argiz apaintzea?
Zoritxarrez oraindik ez dira erabat amaitu lehenengo solairua “landare” izendatzen duten garaiak. Libre da euskaraz hanka sartzea.
Urrutira joan gabe zenbait adibide Zuzeun bertan:
* Bero-bero atalean:
“Ispiluara” begiratu
* Bare-bare atalean:
Igeriketa “sinkrinizatuko” argazkiei buelta ematen diezunean…
* Azkenak atalean:
Askapenaren Venezuelako brigada iraultza bolibartarraren zurrunbiloan “barnetaratu” da dagoeneko