Kataluniako trenetan dabiltzan eskaleak salatzeko aukera dakarren aplikazioak zalaparta sortu du

Eskaleak trenetatik kanporatzeko telefonotik salaketak. Horixe Kataluniako trenbide sare publikoa hedatzen ari den Android sakelekotarako aplikazioak ematen duen aukeretako bat. Gaia bazterrak nahasten ari da.

Ordutegi eta trenei buruzko informazioa jasotzeaz gain, gizalegezkoak ez omen diren jarrerak unean bertan jakinarazteko aukera ematen du aplikazioak. Besteak beste, erretzen dabilen jendea, graffitiak paretetan, billeterik gabeko bidaiariak, zikinkeria edo lurrean eserita dauden pertsonak. Horien artean polemika zabaldu duena eskaleak salatzeko aukera izan da. Hiru motatako eskaleak aurkezten ditu aplikazioak: musikari ibiltariak, saltzaile ibiltariak eta eskaleak. Gainera, ibilbidea, trena eta bagoia zehaztuko aukera ematen du App-ak. FGCren aplikazioak azaltzen duenez, trenetan debekatuta dago dirua eskatzea, abestea edo musika jotzea. Behin alerta emandakoan FCGko segurtasun zerbitzuek pertsona horiek trenetik atera egiten dituzte.

Eskaleen salatzeko balio duen aplikazioa kentzeko eskatu diote FCGri Change bidez. Idazkian salatu dutenez “giza duintasunaren aurkako erasoa” da eskaleak trenetatik bota ditzaten eskatzeko aukera ematea bidaiariei. Era berean, krisi unean gutxien dutenen aurka egitea gizarte osoaren kontra doala nabarmendu dute.

“Què serà el proper? Aplicacions per denunciar indocumentats?”

Dagoeneko 6.700 sinaduratik gora lortu ditu dagoeneko eskaerak eta Twitterren gaia bolo-bolo dabil.

3 pentsamendu “Kataluniako trenetan dabiltzan eskaleak salatzeko aukera dakarren aplikazioak zalaparta sortu du”-ri buruz

  • Eta egunero milaka salaketa faltsu jasoko balute??

  • Gauza bat ez zait argi gelditu. Adibidez, bankari bat trenean baldin badago, eskaleak salatzeko botoia sakatu behar da? Ai! Ergela ni… bankariak ez dira trenean ibiltzen.

  • Abestea debekatuta? Ai ama, gizarte honek beldurra ematen du, benetan.