Itzulia Basque Country, and its beautiful
Itzulia Basque Country, and its beautiful –
Euskal Herriko Itzuliari, Itzulia Basque Country deituko diogu hemendik aurrera. “And its beautiful”, euskara twitterren birala egin zuen hark esango lukeen bezala. Aspaldidanik errotuta zegoen izena, inork eztabaidan jartzen ez zuena, “nazioartean sona lortzeko” helburuarekin aldatu dute. Erdia erdaraz jarriz. Jaurlaritzatik, eta alderdi abertzale kontserbadoreen aginte guneetatik oso ohituta gauzkate globalizazioa besarkatzera. Ingeleraz egiteagatik mundukoagoak bagina bezala.
Erreakzio asko eragin du gaiak twitterren:
Welcome to our country, where we are so proud of our ancient language. https://t.co/Oa2Pnievf4
— Nerea Ibarzabal (@ibarnere) 2018(e)ko martxoak 2
Eta, orain, Itzulia Basque Country. Kokoteraino, edo, nahiago baduzue, Up to the nape. @berria bidezhttps://t.co/ADUfco21J6
— Zelai Amenabarro Goi (@amenagoiko) 2018(e)ko martxoak 2
Hau da behar den gidaritza eta aintzindaritza? Izena aldatu diote Euskal Herriko Itzuliari: ‘Itzulia Basque Country’ https://t.co/qPg4p4Lo7M vía @berria
— gpetriati (@gpetriati) 2018(e)ko martxoak 2
Ni ez naiz hemengoa.https://t.co/gbqrYse0oV
— Enekoitz Esnaola (@EnekoitzEsnaola) 2018(e)ko martxoak 2
Aldaketa baten beharra ere nabaria zen. Baina irudi aldaketa baino sakonagoa. Eta izen aldaketa beharrezkoa ez zelakoan. Basque Country marka zabaltzeko tresna bikaina da #itzulia baina estrategia behar du, ez izen aldaketa estetiko bat. Honen inguruan: https://t.co/IBc9z4tkgh
— Eneko Garate (@egarate) 2018(e)ko martxoak 2
-Did you hear about the Itzulia?
-Itzulia? What’s a Itzulia?
-The Itzulia of the Basque Country
-…
-You know, they have a Basque Exhibition Centre and they do the Basque Country Cheese Festival too…
-Oh, THAT Itzulia!#Cosmopalet— Ion Orzaiz (@IonOrzaiz) 2018(e)ko martxoak 2
.
Gehiegizko garrantzia, prestigioa, eman nahi izan diogu ingelesari, eta ingelesa dagoeneko euskarari berari gailendu zaio (diogu?). Ingelesak zokoratuta bizi gara; ni neu, nazkatuta.
Zorioneko BEC hori, delako eskola hirueleduna… Noraino iritsiko ote gara? Buruhilketaraino? Euskal Herria guk geuk ukatzeraino?
Paradoxikoa dirudien arren, Has gaitezke euskara sendotzen inperioaren hizkuntza ondo idazten: ingeleraz barik, INGELESEZ, faborez.
Ni, ere, pittaka-pittaka ingelesetik urruntzen ari nau gurean ematen zaion gehiegizko eta alferreko erabilerak. Sukaldaritza eskola, erakusketa egoitza… eta orain hau.
Euskaldunok boikota aktiboa egin beharko genioke inperialismo berri honi, izen horiek ez erabiltzen, batez ere, euskarazko hedabideetan.
Badiruri gehiago direla horrelako izenak erabiltzen dutelarik.
Munduan ingelesaren gehiegizko erabileraren aurkako olatu bat zabaltzen ari da, igo gaitezen olatu horretara. Ingelesa bai, biziki ongi, baina horrelako erokeriarik gabe.
Frantzian “Tour de France”
Italian ” Giro d´Italia”
Espainian “Vuelta a España”
Katalunian “Volta a Catalunya” http://www.voltacatalunya.cat/
Flandrian “Ronde van Vlaanderen”
http://www.rondevanvlaander…
Flandrian “Dwars door Vlaanderen”
http://www.ddvl.eu/en/ddv/e…
Flandrian “Omloop Het Nieuwsblad”
Quebecen “Grand Prix Cycliste de Québec” https://gpcqm.ca/
Hauek dira UCI PROTOUR beste itzuli batzuen adibideak.
Itzuliak izendatzeko,normaltasunez euren herri bakoitzeko hizkuntzan (frantsesez, italianoz,
gazteleraz, katalanez, nederlanderaz) egiten da, beste hizkuntzara itzuli gabe.
Eta Euskal Herrian zer? Beti bezala gure inguruan euskareriko kontzientzia
gutxi, itzurakeriak eta klonplexuz beteriko erantzunak.
“Itzulia Basque Country”?? Geure nazioa ez ahal da EUSKAL HERRIA?
“Clasica
de San Sebastian” Donostia zertarako erabili? Ez gaituzte ulertuko?
“DONOSTIA KLASIKOA” aukera ez da txarra. Baina agian euskal kutzu
gehiegi du gure etxeko “kosmotxotxoloentzako”.
Adibidez Katalunian “Volta a Catalunya” diote eta ez “Volta a Catalonia” , Flandrian diote “Ronde van Vlaanderen”
eta ez “Ronde van Flandren” edo Espanian “Vuelta a Spain”
Baina Euskal Herriak batzuk oso “kosmopolitak” eta
“poliglotak” direlakoa itzura eman nahi
dute eta orain ez gara EUSKAL HERRIA.
Orain berbataitu gaituzte: “Basque Country”
Zenbat klonplexuak eta euskal kontzientzia eskas eta arrotasun gutxi dauzkate batzuek.
Tamalgarrian oraindikan honela ibiltzea gure burua ezkutatzen, ukatuz, lotsaz.