Itsasondoko meategietatik Abiadura handiko Trenaren aurka

Hemen duzue, gai honen gainean, jaso berri dudan informazioa:

Gaur goizean lau lagun Itsasondoko meatzetako haitzulo batean sartu eta ERRESISTENTZIARI ekin diote. Hori dela eta, 11:00etan prentsaurrekoa eman dugu. Bertan, Urdaspal Alberdi ingeniari teknikoak AHTren tunelak Ordizia-Itsasondo zatian dituen arriskuen berri eman du, orain arte egin diren behaketa lanak ez deusak izan direnez eta tunelak meatzak zuzenean eragiten dituztenez, langileentzat ez ezik, etorkizunean azpiegitura erabil dezaketen bidaiarientzat ere arrisku larri da, kolapso grabitazionala eman baitaiteke une batetik bestera.

Hemen dituzue, alde batetik, ingeniariak egin duen azterketa:

 eta, bestetik, haitzuloetako aurkarien komunikatua: 

ITSASONDOKO MEATEGIETATIK ABIADURA HANDIKO TRENAREN AURKA Gaur, uztailak 1, lur azpian sartu gara, AHTaren obrak eta honek dakarren triskantza gelditzeko eta bultzatu nahi duen eredu soziala salatzeko. Itasondoko meategietan, 4 lagun lur azpian itxita, atera ezinik. Baina ez daude bakarrik, kanpoan ere jende ugari bildu baita babesa emateko. Hemendik gertu, Mariaratzen, leherketak behin eta berriz egiten ari dira, lurra eta ingurua erabat txikituz. Leherketa horien ondorioz meategiak eror daitezke, barruan dagoen jendearen bizia arriskuan jarriz. Beraz, obrak gelditu egin behar dituzte. Badakigu arriskua handia dela. Gure gorputzak lurraren barruan sartu ditugu, sakon, lurrari eusteko. Meategietan ezkutatuta gaude geure ideiak defendatzeko eta boteretsuen zentzugabekeriak salatzeko; gorputzak  ditugu arma, ekintza zuzena bidea. Berriro ere Goierrin elkartu gara, hemengo egoera benetan larria delako. Obrak dagoeneko 5 puntutan ari dira egiten, Mariaratzen, Olaberrian, San Martinen, Itsasondon eta Berostegin. Iazko urrian zuhaitzetara igo ginen obrak geldiarazteko eta jendearen arreta pizteko; oraingo honetan, lurrazpira jo behar izan dugu. Zuhaitzak eta lurra, biak ala biak oso elementu garrantzitsuak AHTa eragiten ari den kalteetan. AHTaren kontra jende asko gaudela badakigu eta badakite. 15.000 lagun batu ginen Hendaiako  manifan, herri galdeketen emaitzak argiak dira eta beste hainbat agerraldi eta protesta ere egin dira. Baina botereak entzungor egiten du eta egoera gogortzen ari da. Desobedientzia zibila eta ekintza zuzena dugu obrak gelditzeko bide bakarra, AHTarekin burugogor jarraitzen duten neurrian, gu aurrean izango gaituzte, gero eta tinkoago, gureari eutsiz. Harreman zuzenak eta autoorganizazioa, ez dago besterik. Jendarte eredua eraldatzeko oinarriak aldatu behar ditugu: gertatutasunari eta txikiari garrantzia emanez, tokian tokiko harremanak eraikiz eta herrietako bizimodua eta kultura bultzatuz. Guzti honen alde bazaude edota gurekin bat egin nahi baduzu, ekintzak iraun bitartean bertaratzera eta izango diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.                                 HAITZULUETAKO AURKARIAK                      Egunero, 7etan kontzentrazioa Itsasondon                    Ostiralean, mobilizazioak herrietan                    Igandean, arratsaldeko 5etan Ordiziako plazatik manifestazioa   Sostengu gune iraunkorra itsasondoko plazan Kontakturako: 695715510 makinengainetik.animaliak@gmail.com www.avatariraultza.com

Informazio gehiago: www.avatariraultza.com / www.avatartherevolution.com / www.avatarlarevolucion.com Haitzuloetako aurkarien babes-taldea: 695715510. Urdaspal Alberdi ingeniaria: 650897978.

AHT ezAzterketa geoformologikoa

Irudia | AHT ez | AHT ez | Creative Commons By SA
Artxiboa | Azterketa geoformologikoa | Urdaspal Alberdi Uria | Creative Commons By SA