Elian Gonzalez: "El balserito" izatetik gaztedi komunistako kide izatera.

Elian Gonzalez, garai batean El balserito bezala ezagunagoa zena, bere itzuleraren hamargarren urteurrena ospatzeko meza batean izan da Habanan Kubako presidente Raul Castrorekin batera. Miamiko erresistentziaren sinbolo izandakoa, gaztedi komunistako kide eta Camilo Cienfuegos eskola militarreko ikasle da orain.

Urte askotan prentsarekin izan duen lehen kontaktuan esan du gustura sentitzen dela Kubara itzuli izanaz, ondo sentitzen dela Kuban eta hura dela bere lurra. “Ipar Amerikako herriaren zati handi bati eta gure herriari eskerrak, gaur nire aitarekin nago, eta hori da guztia”. E.E.B.B.etan duen familiari buruz esan du ez diela gorrotorik “behar beste lagundu ez baziguten ere”.

Bidaia gogorra

1999an egin zen famatu Elian Gonzalez, Floridako kostatik gertu pneumatiko baten gainean aurkitu zutenean. Kubatik Miamira errefuxiatuz beteta zihoan baltsa baten hondoratzetik salbatu zen bakarra, arrantzale batzuk aurkitu zuten eta hasiera batean Miamin zuen familiari eman zitzaion aldi baterako zaintza. Haurra bere aitarengana Kubara itzultzeko ordua iritsi zenean ordea, uko egin zioten haurra itzultzeari.

Miamiko erresistentziaren sinbolo bilakatuta, Habana eta Miamiren arteko sei hilabeteko borrokaren ostean, E.E.B.B.etako immigrazio agenteek familiaren etxean sartu, Elian hartu eta Kubara itzularazi zuten.

Elian Gonzalez, Kubako ofizial uniformearekin

Irudia | Elian Gonzalez, Kubako ofizial uniformearekin | Dougles 606 | Creative Commons By SA
Kuba, Miami

2 pentsamendu “Elian Gonzalez: "El balserito" izatetik gaztedi komunistako kide izatera.”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude