Iruñeko zezen plaza, ikurrina bihurtua (bideoa)
Iruñeko zezen plaza, ikurrina bihurtua
.
Txupinazoaren harira, El País egunkariko editorialak gogor kritikatu zuen Sanferminetan ikurrina igo izana, arestian aipatu genizuenez -gaiaren inguruko txio sorta interesgarria bota du Iñaki Larrañagak-. “Ikurrinak ez ditu nafar guztiak ordezkatzen”, dio El Paísek, liskarrak baino ekartzen ez dituela-eta, kezkaz.
Gaur -edo atzo goizez, ezin jakin izan dugu-, Madrilko egunkari `aurrerakoiak´ erantzuna jaso du Iruñean, oihal gorri eta berdez apaindutako eta zuriz jantzitako jendez mukuru zen zezen-plazan. “¿¡¿Que vienen los vascos?!?”; ez, bertakoak dira, euskaldunak.
A los que les molesta la Ikurriña, que tomen nota. pic.twitter.com/0J35f3fUDz
— MrPINTXO (@MrPINTXO) 2017(e)ko uztailak 7