Txikon, larritasunetik salaketa

Txikon, larritasunetik salaketa

Salaketa larriak egin ditu Alex Txikon alpinistak, joan den asteko deman izan zuen larritasunaren harira. Lemoarrak jazotakoaren lekukotza eman du, bere webgunean eta gazteleraz egin duen kronika latz samarrean.

Txikonek akatsak egin izana onartzen du, hasteko eta behin saihets pare bat pitzatuta izanik dema bertan behera utzi behar lukeelako eta gero, behin lehian egonda ur tanta bat ere edan ez zuelako;  “Neu naiz gertatukoaren erantzule bakarra eta saiatuko naiz ikasten (…) lotsatuta nago izan nuen kriterio falta eta hartu nituen erabakiengatik”, dio.

Baina bere burua heriotzerako bidean somatu zuen gizonak –“hiltzen ari naiz!”, esaten omen zion behin eta berriz ondoan zuen lagunari, minutuko 20 bihotz taupada baino ez zituela-, gogor salatu ditu Gipuzkoako Herri Kirol Federazioaren eta, gordinen, Iñaki Arratibel medikuaren jarrera.

Txikon, larritasunetik salaketaArratibelek esandakoa, hipogluzemiak jo zuela, gezurra dela dio Txikonek. “Argi dago deshidratazio larria izan nuela, eta horrek arnasa hartzeko gutxiegitasuna eragin zidala”. Ironia handiz bere gizatasuna zalantzan jarri, “agian noizbait izan zen pertsona eta mediku ona” esanda, eta bere premia handiena zuenean desagertu izana egozten dio medikuari.

Urola Kostako Hitzan irakurri dugunez, apustuan Iñaki Mendizabalen medikua zen Arratibeli.

.

Alderdikoi jokatu izana

Gainontzekoan, deman esku hartu zuen guztientzako du gaitzespenen bat Lemoako kirolari saiatuak ;  anbulantzia gaizki hornitua zegoela eta eskarmenturik gabekoak zirela….

Lehia hasi baino lehen, berotzen ari zirela, “Mikel saiatu zen begiradarekin ni beldurtzen; ez zuen lortu, eta are, auzolotsa eman zidan antzerkitxoak”, dio aurkariari buruz.

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioari, profesionaltasun falta eta hasiera-hasieratik Mendizabalen alde egin izana leporatzen dio, zuzen-zuzenean. “Kiroltasun falta ikaragarria eta etengabeko probokazioa izan nuen; apustuak plazan irabazi behar dira, eta mahaian bi aldekoei aukerak emanez itxi”.

Bere aldetik, apurka apurka osatzen dabilela dio Alex Txikonek amaieran, mutur-muturrean ibili eta beldurra gainetik kendu ezinik dabilen arren. Ea orain salatu dituen guztiek zer erantzuten dioten…

.

Txikonen bertsioa: “Desafio. Donde casi todo se acaba”.

Txikon, larritasunetik salaketa Txikon, larritasunetik salaketa

Alex Txikon, apustuak, azpeitia, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa, Herri kirolak, Iñaki Arratibel, salaketa

2 pentsamendu “Txikon, larritasunetik salaketa”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude