Eta bosgarren mastan, ikurrina

Eta bosgarren mastan, ikurrina

Banderen gerrak gatazka asko izan ditu Euskal Herrian azken hamarkadetan.

Gogoratzen zarete 90eko hamarkadan Bilboko Aste Nagusian -baita beste herri batzuetan ere- izaten ziren borrokez, Konpartsek ikurrinari omenaldia egiten hasi eta iragainean gelditu ziren haiek,  Udaletxean Espainiako bandera igotzen zutela eta?

Izan ere, EAEn piperpotoaren presentzia bazen banderen gerraren ardatz, Nafarroan ikurrina izan dute jopuntuan. Kalean lehen -gogoratu 2013ko Bizardunen ekintza-, eta behin egoera aldatu eta gobernua iraulita, erakundeetan orain.

.

Ikurrina igo bezain pronto, salaketa

Atzoko Sanferminen txupinazoari dagokionez, suziria pizterako ipur maselak estu-estu eginak zituen batek baino gehiagok, udaletxeko balkoi nagusiko bosgarren mastari, utzik zegoen bakarrari so. Eguerdiak jo baino instant bat lehenago ikurrina bertara igo eta plazak eztanda egin zuen arte. Ordu erdi eskasera, Madrilgo gobernuaren delegaritzak iragarria zuen salaketa.

Gaur azala euskaraz argitaratu duten bi egunkariekin batera, gertakariaren kontakizuna Diario de Navarrak bota zituen txioen bitartez ekarri dizuegu, pausuz pausu, ordu erdiaren buruan plazaratutako lau mezuren bitartez:

“Herritar guztientzako jaiaren ikur”, dio Berriak azaleko tituluan, ikurrinari keinua eginda, eta honela  zioen atzo bertan atari digitalean: “Eguerdian bota dute suziria, udaletxeko balkoian beste banderekin batera ikurrina jarrita. Udalak jakinarazi du txosten juridiko batek babesten duela ikurrina jartzea txupinazoan. Nafarroako eta Espainiako legeek ez dutela hori eragozten argitu du”. Garak ere bat egiten du irakurketa horrekin, Iruñea anitzak hasiera eman die Sanferminei (gazteleraz) lerroburua duen editorialean. Ez ordea Madrilen argitaratzen diren egunkari nagusiek.

El Paísek editoriala eskaini dio gaiari, “Ikurriña en Pamplona”, eta ez da konforme agertu gertatutakoarekin; “Euskadiko bandera igota nafarren arteko banaketa eragitea akats bat da”, dio azpititularrean, eta erabakia “zuhurtziagabekotzat” hartuta, “… está el agravante de que la ikurriña simboliza una determinada causa política…” dio barruan (?!?!).

.

Beste lerroburu batzuk:

.

.

On Kixotek esana omen da, “zaunka egiten dute, Sancho, zamalka goazen seinale”.

.

Azaleko argazkia: Noticias de Navarra.Eta bosgarren mastan, ikurriña
Eta bosgarren mastan, ikurrina
Ikurrina, Iruñea, Sanferminak

6 pentsamendu “Eta bosgarren mastan, ikurrina”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude