Iparrorratza ez gal…

Iparrorratza ez gal… –

ELB sindikatuak eta Lurzaindiak, 2023ko udan, Ostia herritar kolektiboarekin laborantzako lurren espekulazioaren kontrako ekintza bat egin zuten zenbait astez Senpereko Olha etxaldea okupatuz.

Iparrorratza ez gal…
Arg: Pixabay

Zoritxarrez, mobilizazio azkarra izanik ere, ezin izan dugu Telleria familiari (Donibaneko ADAM etxea) 50 hektarea lurren eta etxearen erostea geldiarazi… Argiki tratu espekulatiboa zen alta!

Hainbat aldiz bildu ginen, alta, ADAM etxekoekin ohartarazteko zenbat kalte egiten zuten Iparralde honetan hamarnaka urte hauetan daramagun lur eta etxebizitza espekulazioaren kontrako borrokari.

Hau guzia tripako minak ematekoa da, jadanik, baina zauria bilakatu da ikusi dudalarik Donibane Lohizuneko ikastolak ADAM etxearen publizitatea egiten zuela…

Enetako espekulazioaren kontrako borroka, izan lurraren, gure ama lurraren zaintzea, etxebizitzarena, euskararena, herriaren egituratzearena… denak saski berean sartzen ditut. Abertzale mugimendua berpiztu denetik milaka gizon eta emaztek bizkarrean daramaten saskia da.

Nolaz bi sosen truke ahanzten ahal dituzte ikastola horretako arduradun batzuek borroka orokor horretan elkarri atxiki behar genizkiokeen begirunea, atxikimendua, errespetua?

Aurten oroituko gara Didier Lafitte, Donibaneko IK-ko militantea, duela 40 urte erail zuela Frantziako Poliziak. Zer errango zukeen gaurko afera honetaz?… Naski badakidan.

Ipar Euskal Herriko Hitzan argitaratua

Iparrorratza ez gal…

Landibarren laborari, ELB sindikatuko idazkari nagusia.

Zer duzu buruan “Iparrorratza ez gal…”-ri buruz

  • Benat Castorene 2024-01-19 10:50

    Panpik galdegiten du “nolaz bi sosen truke” ikastola baten baten arduradun batzuek sakasta dezaketen Lurzaindiaren borroka? Jakinean egin badute eta ez ezjakintasunagatik, orduan ez baitute, Panpik bezala, eta lehen gehiago egiten zen bezala, borrokatzen populu batentzat baizik eta bakarrik hizkuntza batentzat, ezbaita gauza bera. Azken hamarkadan aldaketa ideologiko hori nabari da eta islatzen porrot sozio politiko bat iparraldean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude