Internazionalista eguna, sei kide gutxiagorekin
Espainiako Auzitegi Nazionalak Askapenaren aurkako operazioa burutu eta bertako sei kide espetxeratu berritan iritsi da Internazionalista Eguna. Gernikan izango da jaialdi nagusia, baina hasiera Ziortza-Bolibarren emango diote, Simon Bolivar Libertadoreari abizena eman zion herrian.
Batetik, irailaren 27an eta urriaren 13an egindako Polizia operazioa salatzeko ekitaldia izango da gaurkoa, eta egun horietan atxiloturiko Gabi Basañez, Unai Vazquez, Walter Wendelin, David Soto, Haritz Ganboa eta Uberka Bravo kideak askatu ditzatela eskatzeko ekimena izango da; Askapenari babesa ematekoa, hain zuzen ere.
Bigarrenik, Latinoamerikako herrien lehen independentziaren 200. urteurrena ospatuko dute. XVI. mendean kolonizatu zituztenetik, duela bi mende Boliviak, Kolonbiak, Ekuadorrek, Panamak, Peruk eta Venezuelak askapenerako bidea egin zuten. Bartzelonan urriaren 12an, Hispanitatearen egunean, gogoratu zuten mendeurren hori.
Aupa zuzeulariok!
Gaurkoa online segitzeko aukera: #herriok independentzia! eta herriok independentzia bideo-lana ere gaur estreinatuko dugun arren… hemen ikusgai.
Aupa zuek! eta ahal duzuenak etorri… egitaraua.