Internazionalista eguna, sei kide gutxiagorekin

Espainiako Auzitegi Nazionalak Askapenaren aurkako operazioa burutu eta bertako sei kide espetxeratu berritan iritsi da Internazionalista Eguna. Gernikan izango da jaialdi nagusia, baina hasiera Ziortza-Bolibarren emango diote, Simon Bolivar Libertadoreari abizena eman zion herrian.

MzU1NQ==

Batetik, irailaren 27an eta urriaren 13an egindako Polizia operazioa salatzeko ekitaldia izango da gaurkoa, eta egun horietan atxiloturiko Gabi Basañez, Unai Vazquez, Walter Wendelin, David Soto, Haritz Ganboa eta Uberka Bravo kideak askatu ditzatela eskatzeko ekimena izango da; Askapenari babesa ematekoa, hain zuzen ere.

Bigarrenik, Latinoamerikako herrien lehen independentziaren 200. urteurrena ospatuko dute. XVI. mendean kolonizatu zituztenetik, duela bi mende  Boliviak, Kolonbiak, Ekuadorrek, Panamak, Peruk eta Venezuelak askapenerako bidea egin zuten. Bartzelonan urriaren 12an, Hispanitatearen egunean, gogoratu zuten mendeurren hori. 

Irudia | Gernikan izango da gaur Internazionalista Eguna | Artxibo Internazionalista | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Internazionalista eguna, sei kide gutxiagorekin”-ri buruz