Illarramendi, Athletic, balego eta balitz

illaraAthletic

Madrilgo errealak aurki fitxatuko omen du Illarra. Hori diote kirol hedabide gehienek, hori entzuten da kalean ere. Eta Donostiko homonimoaren zale giputzek arrunt ikusten dute, “ona da-eta”. Harrotasun punttu batekin diote gainera, “Madrilek gure jokalariak nahi ditu…” atzamar puntak Lacoste poloarekin igurtziz.
Eta deigarria da zeinen alarma gutxi piztu den albistearekin. Donostiko errealak ez omen du klausula besterik onartuko eta Diario Vascok aurretik aipatu harrotasunarekin eman du alpistea (albistea), eta geratzeko eskatzen diote Zubietan, baina baldin badoa oso normala da zeren Madrilgo homonimoa talde handi bat da. Eta horrela.

Jubilatu elkarteren batek bideoklipa egingo luke rapeatzen, “Beti bezela, beti bezela, Illarra Bilbora Donosti pikutara!”

Istorio berbera baina Athletic tarteko izanda beste era batekoa litzateke. Donostian manifestazioak leudeke, jubilatu elkarteren batek bideoklipa egingo luke rapeatzen, “Beti bezela, beti bezela, Illarra Bilbora Donosti pikutara!”. Diario Vascok orrialdeak beteko lituzke Bilbotarren traizioaz oka egiten.  Bi hirietako alkatreak (alkateak) ere istiluan sartuko lirateke, Diario Pasto (Vasco)-ko kazetariren baten galderari erantzunez. Juan Karlos Izagirre alkateak erabaki egin beharko luke, Athletik ala giputz petralen bozkak. Odon Elorzak prentsaurrekoa emango luke gaiaz bere iritzia azaltzeko eta Alex Ubagok beste disko txar bat publikatuko luke. Beno azken hau sobran zegoen.

**Eta Illarra gaixoak entzun beharko lituzkeen burla guztiak ez ditugu aipatuko, luze joango bailitzateke. Joseba Etxeberriari galdetzea onena.

Errealekoek nahiago dute Madrilgo homonimoa, Athletic baino #horihalada

Esana du berak lehendik ezetz, ez dela inoiz Athletikera joango jokatzera. Ez duela kamiseta zurigorria jantziko. Esan du giputz errealzaleen lasaitasunerako, eta ordutik hobe egiten dute lo. Baina imajina dezagun une batez, baietz, gazteak Bilbo aldeko eskaintzak tentatuta Athletiken jokatzea erabakitzen duela. Zer gertatuko litzateke?


Athletic, bilbao, club, Donostia, Erreala, illarramendi, Madrid, Real, Sociedad

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

24 pentsamendu “Illarramendi, Athletic, balego eta balitz”-ri buruz

  • Kaixo Xigor!
    .
    Ikusten da ez zarela Erreal zalea, zuk idatzi duzuna eta Erreal zaleen artean bolo-bolo dabilen iritzi orokorra ez bait datoz bat. Gehiago esango nizuke: Erreal zaleen artean justu zuk esandakoaren kontrako sentimendua zabaldu da.
    .
    Zuk “Abc” eta “Diario Vasco” erabili dituzu zure iritzia argudiatzeko. “Abc”!!!??? “Diario Vasco”-ri dagokionez albiste on bat emango dizut: internet asmatu zenetik eta twuitter bezelako herramientei esker, egunkari honek zoritxarrez gaur egun arte izan duen boterea ahultzen ari da oso nabarmen. Zorionez gaur egun ideologia politiko guztietako Errealzale gehienek ez dute Diario Vascoren harabera eztabaidatzen.
    .
    Bestalde jubilatu elkarteak egin zuen bideoklipa erabat tokiz kanpo zegoen, eta Donostiar eta Gipuzkoar gehienok ez genuen ulertu bideo hori zertara zetorren.
    .
    Uste dut zure artikulu honek suari gasolina gehiago bota baino ez diola egiten. Zoritxarrez Diario Vasco eta Correori interesatzen zaizkion eztabaida txepelen bideik gainera.
    .
    Ongi izan!

  • Kaixo!

    Erabat ados Auskalorekin (motz gelditzen delako irudipena ere…).

    Idatzi desegokia, zoritxarrekoa, lekuz eta denboraz kanpokoa.

    Zorionak hala ere zuen publikazioagatik.

    Ondo segi!

  • Xigorrek realzaleon ahotan jartzen dituenak, ez dira, inondik ere, iritzirik zabalduenak. Ematen du realzaleon aurreiritzi (ustezko) batzuk kritikatu nahiean, agerian geratzen direla Xigorren beraren aurreiritziak (Lacostearena nahiko penagarria izan da).

  • Xigor Gezala 2013-07-08 16:26

    Auskalo,
    .
    Ni gehiago naiz Eibarzalea.
    .
    Diario Vasco aipatu dut, giputz gehienek erosten dutelako. Vocento.
    Baina Noticias de Gipuzkoa ere aipa nezake, antzeko jarrera baitu.
    .
    Jubilatuen bideoa Beranduegiren arabera protesta bideo txarrenen
    gailurrean zegoen. Honek lehen postua kenduko zion ziur.
    .
    Balizko bat planteatu eta nola mintzen diren batzuk? Gasolina? Norberak egin beharko bere autokritika. 😉

    Tentel,
    Mila esker

    Ufffa,

    Mindu al zaitut Lacosterenarekin?? Astore esanda ere berbera nahiko nukeen adierazi.
    Balizkora jokatu dut, eta ez dut uste urrun ibili naizenik.

    Eskerrik asko zuen ekarpenengatik.

  • Justo Aldabaldetreku 2013-07-08 16:31

    Ez dago probintzianoen soilkeria baino okerragorik.
    Tira, nik dulerkizkit Xigorrek esaten dituenak.
    Etxeberriarekin Errealak, erreal zaleek eta Diario Vascok
    erridikulua egin zuten. Haiek saldu, haiek boikota egin… etab…
    Inibidia da nagusi Athleticekiko…

    Enfin.

  • Kaixo berriro ere Xigor/Justo,
    .
    Argi geratu zait balizko serio baten inguruan eztabaidatzea baino nahiago duzula zirikatu eta eztabaida txepelekin sesioan hastea.
    .
    Nerekin ez kontatu Bilbo-Donostia-Athletic-Erreala eztabaida antzuetarako.
    .
    Eta “probintzialismoari” buruz eztabaidatu nahiko bazenu, gaia modu serio batean planteatzea iradokitzen dizut.
    .
    Ongi izan!

  • Justo ere Xigor bezala, besteei zeozer leporatu nahi eta berak lepoan zama nabarmena.

  • potrotaraino 2013-07-08 20:51

    Euskaldunak lau katu gara eta futbolarengatik aserretzea zearo patetikoa da.
    Nire ustez euskaldunen artean liskarrak egotea elcorreo/DVasco/ABC eta enparauek bultzatzen dute.
    Ni beti pozten naiz euskal taldeak goian egotearekin.
    EH bi estatuen artean dagoen herri bat da, autonomi eta departamentuetan zatituta.
    Lau katu gara eta ezin gara ongi eraman, orain futbolarekin aserretzea berriro diot patetikoa da.
    Kortabarria eta Iribar 1976ean ikurriñarekin ez da ahaztu behar.
    Orain arte esandakoa agian iritzi abertzaleegia izan da, baina baita oso patetikoa da edozein taldeetako tifosi hooliganak elkarrekin jotzea.
    Adibidez:
    Liverpool-juventus en aurka pilla bat jende hil zen. Futbol putarengatik hiltzea oso patetikoa da.

  • Auzolotsa. Hori da Xigorrek idatzitakoa irakurtzean sentitu dudan gauza bakarra. Ni ez naiz “giputza”. Ezta gipuzkoarra ere. Baina realzalea naiz. Antza, Xigorrek batere ezagutzen ez duzun horietakoa.

    Patetikoa.

  • Kaixo berriz ere,
    Desegokia, idatzi berberean hainbat balizko edo oinarri gabeko lelo iraingarri biltzen direlako.
    Zoritxarrekoa, kontu honi (Illarra aferari) buruzko “giputz” eta errealzale askoren (gehienen) ondoeza arbuiatzen delako.
    Lekuz kanpokoa, kontu honek (Illarrarenak) Athletic taldearekin zerikusirik ez duelako.

    Bistan da gauzak nahastea onurarik ez dakarrela.

  • Donostiarra 2013-07-09 00:28

    Bada ni ehuneko ehunean ados nago Xigorrekin. Gipuzkoar askok pentsatzen dugu horixe bera, eta seguru nago Errealeko direktibak eta zale askok nahiago dutela Illarramendi (edo beste edozein) talde espainiar batean Athleticean baino. Hori historikoki hola izan da, eta da.

  • Hirumugarrieta 2013-07-09 08:45

    Xigor, Justo, Donostiarra…
    .
    Pertsona berbera polemika piztu nahian?

  • Horixe egia berdaderoa!
    Athletic-en aurkako kontratu-baldintza, adibide.

  • Iruintxo

    Ez nago bat ere ados.
    Real Madrilera joaten bada, gustatuko litzaidake jakitea zenbat egongo liratekeen harro. Nire inguruan dauden realzale guztiek, dezepzio handia hartu dute Illarramendirekin (eta oraindik ez da joan, imajinatu joaten baldin bada). Realaren baloreak soinean zeramatzan jokalaria zen, eta azken afera honekin, Donostia eta Gipuzkoa osoak pena handia hartu du. Mutrikun agian pozik daudela? Normala, 600.000 euro utziko lituzke bere fitxaketak Mutrikuko Futbol Taldean. Diru horrekin bigarren mailako jokalariren bat ere fitxatu dezakete. Baina hori beste kontu bat da.

    Athleticera ez da Realeko jokalaririk luzaroan joango, eta are gutxiago Illarramendi bezalako maila duten jokalariak. Egon lasai. A-8aren beste aldera Diaz de Cerio, Castillo, Zubiaurre… San Mamesen ikur bilakatu diren jokalariak bidali izan ditugu.

  • Bentatxi, klausulena oso erraz ulertzen da.
    Athleticek politika berezia du beste euskal taldeetako jokalariak fitxatzeko joera handiagoa dakarkiona, eta horrek jokalari horiengatik merkatu preziotik gora ordaintzea dakar.

    Hau da, Realeko jokalari oso onak eta beraz oso garestiak (Xabi Alonso, Illarramendi,…) ez dira Athleticera joaten, punta-puntako taldeetara baizik, eta merkatu prezio normalean saltzen dira (Javi Martinez edo F.Llorente) bezalaxe; baina, Realeko jokalari besterik gabe on xamarrek (Zubiaurre, Imaz, De Cerio, Castillo) Athletic dute tentatzaile nabarmen, berezko preziotik gora inflazionatuta ordaintzen dutelako han. Beste talde guztiek merkatu prezioan fitxatuko lituzkete.

    Ondorioz, Realak jokalari on xamar horiek mantendu nahiz gero, normala da klausuletan merkatuaren egoera hori (inflazio partziala eta guzti) islatzea. Hau da, athleticentzat klausula bereziak eragitea athleticek berak eragiten du, bere fitxaketetarako merkatu posiblearen inflazioa eragiten duenez.

  • Donostiarra 2013-07-09 12:13

    Koño, Hirumugarrieta, hemen zuri arrazoia ematen ez bazaizu, konspirazio bat da eta polemika piztu nahian ari gera. Ez, egia mingarria egingo zaizue, baina egia da. Errealeko askok gorroto bizia diote Athletici, DVren zabor guztia irensten dute, Real Madridekin inongo arazorik ez daukate (zer talde etorri zen Anoetara Errealaren 100. urteurrena ospatzera) eta Xabi Alonso bezalako traidore bat txaloka hartzen dute Zubietan. Askok eta askok, denak ez, badakit.

  • Oxandabaratz 2013-07-09 12:19

    Athleticzalea (ez bilbotarra) naizen aldetik hiru gauza:

    1) Holako artikuluek ezzer gutxi aportatzen dute, baina baita ere bestalderakoek. Egile honek berak idatzi zuen “10 gauza beharrezko bilbotarra izateko” edo halako zerbait, topikoez josia zegoena eta sare sozialetan jende askok gorazarre egin zuen (“bilbotar=harroputz” topikoa ezin arrakastatsua da, eta hori egia santu eta eztabaidaezina dela dirudi) Ez bata ez bestea (ezta ere zenbait kazetarik txiokinean daramaten joera iraingarria, dena esan beharra dago).

    2) Euskal taldeetan fitxaketak eta fitxaketa saiakerak alde guztietatik guztietara eman da.

    3) Athleticen kontrako klausulak ez dira existitzen. Ez daude. Ez Errealean, ez Osasunan eta ez Atenasko AEKn. Kitto. Kea. Hutsa.

    (Hori bai, alde bateko zein besteko kazetari eta tertulianoek gustora saltzen duten kea).

  • Donostiarra 2013-07-09 12:20

    Hori bai, ez da aritu futbol zelai batean Mikel Aranburu baino gehiago maite dudan jokalaririk. Ez Athleticen eta ez inon.

  • Donostiarra, Madrilera joandakoez aparte, beste traidore asko hartu dira txalo artean Anoetan, horien artean Loren izeneko bat, Athleticekoa joan zena, eta gaur egun Realeko kirol zuzendaria dena. Uste baduzu Etxeberriaren auzian, edo Zubiaurrerenean, ez zirela bestelako zirkunstantziak bildu, kasu horiek mingarriagoak izan zitezen, ba bale. Horrexegatik, zirkunstantziak badirelako, jakingo duzu Bakero eta Begiristain, adibidez, nahiko gaizki ikusiak direla, nahiz eta Athleticera ez joan. Ez duzue realzaleon ezinikusiaren esklusiba. Eta, uste ez baduzu ere, kausak eta efektuak daude hor zehar. Pentsatzen dut Javi martinezen kasua edo Llorenterena eta beste batzuen zirkunstantziak deberdinak diren bezala.

    Bestalde, zaleon artean rollo oso ona dago. Beste kontu bat da instituzioarekiko eta haren kirol politikarekiko dugun jarrera. Eta hor DVko (eta Correoko, aizu) zabor ugariaz aparte, kluben arteko ekintza eta esaldi ugari daude mahai gainean.

    Oxandabaratz, orain ez, baina garai batean izan ziren klausula horiek. Nire ustez, normalak. Azken batean, merkatu murritz hori planteatuz, baso komunikanteen errealitate bat planteatzen du, halabeharrez, Athleticek.

  • Oxandabaratz 2013-07-09 16:23

    Klausulin:

    Ez. Ez zeuden. Hori “urban legend” bat baino ez da, agian Euskal Herriko kazeta literaturaren historian arrakastatsuena izan dena. Egia da (uste dut Etxeberriaren fitxaketaren ostean) halakorik planteatu zutela zuzendari txuri-urdinek, baina kontzeptu hau (klub baten kontrako baldintza berezia) legean nola txertatu ezinezkoa zenez edo ezinezko ikusten zutenez, utzi egin zuten. Egia dena da prentsan asmo horiek argitaratuak izan zirela eta oraindik guztiz ez direla gezurtatu; izan ere, alde batetik Errealeko zuzendaritzari agian ez zaio komeni halakorik gezurtatzerik “gogor” itxura emateko zaleen artean, eta Bilboko prentsari hortan tematzea komeni izan ahal zaio, “biktimismoa” saltzeko.
    Beste gauza bat da (Aperribaik esan zuen bezala) Athleticekin ezer ez negoziatzeko asmoa izatea besteekin jarrera zabalagoa den bitartean (hemen jarri zuk nahi dituzun hainbat arrazoi); eta hori “Normala” den ala ez, ba ez dakit, bakoitzak bere iritzia izan dezala. Baina hau beste gauza bat da, ez dira kontratu-baldintzak.
    Agur bero bat!!

    P.D: Hainbat gauza komentatu dituzu beste forukide bati erantzunez, nire ustez eztabaida sortzeko modukoak, baina agian gaitik urrunduko garenez (eta niri zuzentzen ari ez zinenez), momentuz ez dut erantzungo

  • DV edo CORREO-ko tertuliano eta Xigorren artean ez dut diferentziarik ikusten, interesdunak polemika sortzen. Errealzaleok talde txiki bezain handi baten partaide garela argi dugu, ez dugu beste talderen inbidiarik . Ez dugu Athetic inundik inora ere gorroto eta Illarramendi errealean nahi dugula ere argi dugu. Aprobetxatu dezagun Europako bultzada hau gauza handiak egiteko.

  • Oxandabaratz, nik uste dut izan izan direla, eta gaur egun ere izan daitekeela ere baten bat. Eta ez dut ikusten lege aldetik ze arazo dagoen, bien arteko hitzarmen adostu bat bada, Baina tira.

  • Donostiarra 2013-07-09 23:55

    Alferrik ari zerate. Denok dakigu Illarramendi Madridek ikutu beharrean Athleticek ikutu izan balu kristorena montatuko zala Gipuzkoako errealzale askoren artean, orain piztu dana baina hamar aldiz handiagoa. Egia da, baita ere, duela hamar urte are handiagoa montatuko zala, orduan DVren eta Correoren eragina askoz handiagoa zalako. Egia da, baita ere, bi afizioen arteko rolloa askoz hobea dala gaur egun, eta hala behar du; Osasunarekin (eta Alavesekin) beste hainbeste. Baina hasieran esan dudana hala da, edota bestela inguruan dauzkaten 50 urte inguruko errealzale ia guztiak oso espezei arraroa dira.

  • Hirumugarrieta 2013-07-10 11:54

    Bai, eta hain dira gaiztoak atzo manifestazioa burutu zutela Donostiako Bulebarrean Athleticek ligako lehenengo partiduak Anoetan jokatu ez ditzan… Benga honbre!!! Vocentokoak baino okerragoak zarete!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude