Aitite Felix

Aitite Felix

Aitite, amama eta neu

Aitite Felixek ez zuen Felix izena. Soldaduskara joan zenean enteratu zen erregistroan norbaitek Julián idatzi zuela. Hala ere denek uste zuten Felix zuela izena, eta hala agertzen zen bere agiri gehienetan. Aceuchal inguruan, Extremadura, jaio zen 1916 urte hasierako egunen batean. Bere aita erregistrora joan zen eguna martxoan edo izango zen, eta “orain dela aste batzuk” jaio zela adierazi zuen. “Otsailaren 7″an idatzi zuen idazkariak. Eta birraitonak ez zuen berriro ikusiko eguna eta izena asmatu zuen eskribau hura. Haurtxoa zela harrapatu zuen 1918ko Espainiako Gripeak. Egun berean galdu zituen 3 anaia, gripeak hilda. Bera hilik zegolea uste zuen birramonak eta beste hildako anaiekin batera bota zituen hilotzak, ikuiluan, familiako beste guztiak kutsa ez zitezen. Ez zen hil, noski, bestela ez litzateke nire aitite izango.

8 urte zituela aitak zerriak zaintzera bidali zuen mendira. Badajoz hartan ez zegoen askoz gehiago egiterik, bertako lurjabe eta señoritoen seme (eta agian alaba) ez zirenentzat. Aitite Felix ez zen eskolara joan eta ez zekien ez idazten, ez irakurtzen. Ez gazteleraz ez beste inongo hizkuntzan, noski. Hala pasa zuen bere nerabezaroa, mendian, animaliekin, Tierra de Barros deitzen den eskualde horretan.

1931 iritsi zen eta Espainian Errepublika nagusitu zen. Extremaduran errepublikak asko esan nahi zuen: lurraren banaketa bidezkoarekin amets egiten zuten, señoritoen boterea kentzearekin. Hala, Felixen anaia heldua UGTn hasi zen militatzen, eta handik gutxira gomendatu zion bizimodu hobe bat bilatzea, kasu honetan soldaduskan. Soldaduska, errepublikaren defentsan, aldi berean miseria gorritik ihes egiteko sistema zen eta, UGTren ustez, errepublika babesteko modua. Armadan izena eman eta Espainiaren menpean zegoen Sidi Ifnira bidali zuten. Marokoko hegoaldean dagoen herri honetan jasoko zuen bere lehenengo soldata.

Aitite alfabetatu gabekoa zen, baina entzuna zuen komunismoa zertan zetzan eta bera ere afiliatu zen UGTn, ondoren PCEn. Bere karneta ez zuen, hil arte, hautsi. Baina 1936 zen, eta Sidi Ifnin zegoen. Hori dela eta altxamendu militarrak leku okerrean hartzen du, eta Francoren alde borrokatzera behartu zuten. Bere lekua sukaldean zegoen, intendentzian, baina bere herrikide zein burkideak hiltzen zuen bandoari jaten ematea egokitu zitzaion. Ez zuen inor hil, baina garai horietako hainbat “oroigarri” ditugu etxean nonbait, gainean zeraman walkie-talkie prehistorikoa barne.

Espainiako Gerra Zibila bukatu zen, Franco eta kapitalistak garaile, demokrazia eta herritar soilak galtzaile. Felix Gonzalez, bandu “egokian” egonagatik ere, ez zen libratu soldaduska bukatzeaz. 3 urte ziren, garaia hartan, estatuaren zerbitzari eman beharrekoak. Marokora iritsi zen, eta han ibili zen, Larachen, Asilahn… egun batean barku batean sartu zuten arte. Barkuan zegoela bertan zegoen “mandoak” esan zien Dibisio Urdinean parte hartu nahi zutenek aurrera pauso bat egiteko. Inork ez zuen egin: 3 urteko soldaduskari 3 urte eta erdiko gerra gehitzen zioten gehienek, etxetik kanpo 6 urte inguru zeramaten gazteak ziren. Inork aurrera pausorik ez zuenez eman, inork atzera pausorik eman ez zuela ondorioztatu zuen mandoak. Ados ez zuenak barkutik bere burua bota zezakeen, nahi izanez gero.

Espainiako etxe-gabeko horiek oinez iritsi ziren Vienara. Eta handik Leningradorako bidea hartu zuten. Aitite Felixek ere, bere hitzetan “ardoa zakutan izoztuta eramaten zuelarik”. Errusiarrekin negoziatu behar zuen janaria eskuratzeko, eta han egin zuen errusiako emakume batekin harremana. Garai hartakoa da jaso dugun herentzia bakarra: nire anaiak gordetzen duen zilarrezko goilara bat.

Nazkatuta, ia hamar urte etxetik kanpo, bere kamuflajezko jantzi zuriarekin desertatu zuen gau batean. Galduta, zuria besterik ikusten ez zen leku batean, bueltaka ibili zen gau osoan zehar, ahalik eta argi batzuk ikusi zituen arte. Bere kuartela zen berriro, goizaldean. Bere nagusiek ez zuten inoiz jakin traizio hori egin zuela.

Bueltan eraman zuten berriro ere bere sorterrira. Kozkortuta baino, gizonduta. Dibisio Urdinean parte hartu izanagatik bizitza osorako soldata bat izateko eskubidea zuen. Arrazoi ideologikoak direla eta uko egin zion. Emakume bat ezagutu, ezkondu eta bordara bizitzera joan ziren. Han hil zen, erditzen, bai semea bai eta emakumea. Herriraino joan zen bi gorpuak besoetan zituela, erregistroan heriotzaren berri izan zezaten. Alargundu eta gutxira ezagutu zuen Isabel Múñoz. Berarekin bi seme izan zituen, Juan eta nire aita den Ramon. Eta aita jaio eta gutxira, jatekorik ez, lantzeko lurrik ez, zaintzeko animaliarik ez… trena hartu zuen lana omen zegoen Bilbora joateko.

Milaka ziren Bilbora eta inguruetara iristen ari ziren etorkinak. Berdina gertatuko zen beste hiri industrializatuetan, Bartzelona, Vigo, Madril… aititek esaten zuenez txabola egun bakar batean eraikitzen bazenuen, jada ez zuten botatzen. Ez dakit egia den, baina berak arotzaren ofizioa ikasia zuen eta egun bakar batean eraiki zuen etxola. Laster aurkitu zuen eraikuntzan lana, eta laster ekarriko zuen familia osoa, trenez, Bilbora. Aitak 3 urte zituen. Trenan zekartena: arropa gutxi batzuk eta bidean jateko oilaskoa. Deskuidoan oilaskoa lapurtu zieten, zuten “ondasun” bakarra. Eta hala iritsi ziren Bilbora, bizitza berri bati egiteko asmoz.

Honaino Pako Aristik eta bere jarraitzaileek kolono deituko zuten pertsona baten bizitza. Gure aitite Felix izan zen, beste milaka lurgabe bezala, Aristiren argudio xenofoboen arabera, demokrazia lapurtu zutenak herri honetan. Izan ere Aristik 2023an kokatu duen eskenatoki apokaliptiko horretan, non Felix, Manuel, Antonio, Isabel, Clara, María… guzti horien ilobek eta berrilobek bozkatu ahal izango duten, ez genuke ezer lortuko maketoen birrilobak maketo direlako oraindik. Eta irabazteko modu bakarra maketoen maketokumeen maketokumeei bozka eskubidea ukatzea litzateke, herritartasuna ideologiaren arabera emanez.

Baina Aristiri zerbait ahazten zaio. Neronek, Galder Gonzalez Larrañaga Muñoz Diazek, euskaraz idazten diodala artikulu hau, abertzalea naizela, independentista naizela. Eta ahazten zaio Iturgaiz, Urquijo, Ybarra, Oyarzabal, Aizpún, Juaristi… euskal herritar ez-maketokumeak direla. Ahazten zaio Juan Paredes Manot lanera etortzeaz gain askatasunaren aldeko borrokalaria izan zela, eta ahazten du familia abertzale askok, Negurin zein Neguritik kanpo langile guzti horiek ekarri zituztela euren lanaren kontura aberasteko: langileak ez ziren etorri kolonizatzera, langileak gosez ekarrarazi zituzten. Miseria gorritik ihes egitea ez da, inondik inora, miseria gorria pairatzen duenaren errua.

Aitak 3 urte zituela utzi zaituztet historia honetan. Atxurin eraikitako etxetik mugitu zituzten beranduago, Otxarkoagara. Bertan lortu zuten euren seme-alabek Felix eta Isabelek izan ez zuten zerbait edukitzea: alfabetatzea. Aitak (ezta osabak ere) ez zuten euskaraz ikasi. Artean ez zegoen ikastolarik. Artean ez zegoen Txabi Etxebarrietarik. Izerdiarekin lortu zuten inoiz lehenago lortzea posible ez zen zerbait: aita Unibertsitatera bidali zuten, perito ikasketak egin zitzan. Eta tarte horretan iritsi zen Txabi, eta esan zien langileei eta langileen seme alabei eurak ez zirela maketoak, ez zirela koreanoak, ez zirela mantxurrianoak. Eurak ere langile zapalduak zirela, eta zapalkuntza nazionala eta soziala txanpon beraren bi aldeak zirela. Eta behingoagatik langile horiek baziren zerbait, izana zuten, nazionalitate berria lortzeko lan eta bizi baino ez zuten egin behar. Hala atxikitu zitzaion belaunaldi oso bat euskal abertzaletasun modernoari.

Franco hil ostean hauteskundeak etorriko ziren. Aitite Felixek PCE bozkatuko zuen, nahiz eta susmoa dugun amama Isabelek egin zuen bezala semearengan jarri zuela konfidantza. Euren semea (gure aita) HBn parte hartzen zuen garaiotan.

Eta jaio ginen Aristik kolono deitzen duen horien seme-alaben belaunaldia. Gurasoek gogor egin zuten lan, ikastolez gain, eskola publikoan D eredua egon zedin. Han ikasi nuen, Getxon lehenengo, Altsasun beranduago, industria krisiak berriro migratzera eraman gintuenean. Ulertu zuten bi belaunaldi beranduago euskaraz ari ginela, euskal izenak genituela, ez geniela “abuelo” deitzen baizik eta “aitite”.

Aspaldi hil zen Felix, alzheimerrak jota urte luzez Isabelen bizitza izorratuz. Beranduago hil zen Isabel, Dimako zahar-egoitzan azken urteak pasatuta. Bere ilobak “harriak” eta “tximinoak” zergatik ikasten zituen oso ondo ulertu gabe. Lanera etorri ziren eta lana egin zuten. Aititeren hilotza Derion dago, amamaren errautsak Kantauri itsasoan. Txabik esan zien: hona lanera etorri bazarete, hemengoak zarete. Argalak esan zien: klase berekoak gara. Gabriel Arestik esan zien: poesia mailu bat da. Gaur Pako Aristik esan die: zuen erruz ez dago demokraziarik. Eta nik, lanera etorri ziren horiei, gaur, omenaldia egin nahi diet. Inork ez ziolako, inoiz, hau bezalako omenaldirik egin Felixi edo Isabeli. Eskerrik asko.

Aitite Felix

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

140 pentsamendu “Aitite Felix”-ri buruz

  • Artikulu benetan polita, zorionak, nahiz eta nik ere Berriak bezala Aristirenak xenofobia goratzen ez duela uste.

  • AMEN.
    Ezin da hobeto adierazi.
    Zorionak!

  • Izugarri hunkitu nau istorioak. Ez omenaldiagatik bakarrik, nik ez dudalako hainbeste detailerekin nire familiaren garai haietako (batik bat, gerra) konturik ezagutzen. Luxu bat iruditzen zait. Euskalduna eta hitz gutxikoa genuen aitona (eta dugu amona). Eskerrik asko.
    Baina gauza bat gehituko nuke. Kontatu duzun kasuak, nolabait “amaiera zoriontsua” du. Baina eta zer gertatzen da “abertzaletu” ez ziren horiekin? PCE ez, eta PSE bozkatzen amaitu duten horiekin? Edo PP? Espainol sentitzen direnekin? Castellanoz mintzatzen diren horiekin? Zeren, esango nuke Aristiren “kezkak” hortik zetozela. Akaso, horiek al dira demokrazia “izorratzen” dutenak? Ez dut uste ba.
    Ez naiz ni bizikidetza eta normaltasuna ahotan darabilen horietakoa, baina edozein kasutan, migrazioak migrazio, ezin dugu esan, euskaldundu edo abertzaletu ezean, ez direnik “maketo onak” edo “hemengoak”. Horiek ere dira euskaldun, edo dira Euskadin bizi diren espainol, edo dena delako.
    Eta Aristiren independentzia planak izorratzen badituzte ere, horiek ere, dira euskal-maketo eredugarriak bezain, hemengo. Eta hori onartu ezean, gaizki goaz.

  • Nire aiton-amonak ere extremeñoak, maketoak, belarrimotzak, koreanoak dira. Bigarren perfila gainditzeko ahaleginetan eta euskara klaseak pagatu ezinean dagoen nere amari pasako diot artikulua. Ea zer iritzi duen Pako Aristiren inguruan…

    Mila esker Galder

  • Istorio polita idatzi duzu, eta historia zati bat kontatu diguzu ere. Milesker.

    Jende askoren historia da hau. Maketoen herrian jaio nintzen. Ermuan. Eta baita han bizi urte dexentez, tartean mugimendu politiko eta sozialetan aritzen ginelarik. Han ikusi nuen lehen aldiz abertzale erradikalek galegoei (nire amari, nire zati handi bati ere) zioten gorrotoa. Eta nola gazteleraz esaten zuten haiek (gu) ginela herri hura galdu eta españolizatu zutenak. Batzuk euskaraz ere esaten zuten. Tartean inork ez zuen kontatzen nire ama bezala Galizatik (edo Andaluzia, edo Estremaduratik) etorritako gehienok euskaldun fin horien etxeak garbitzen aritzen ziren emakumeak zirela. Edo zazpi abizen euskaldun zituzten haien fabriketan miseria truke lanean. Haietako batzuk karrera egin zuten, beste batzuk pobre geratu ginen, edo apur bat aberatsago, baina pobre kategorian oraindik. Oso berandurarte ez genuen telebistarik izan, koloretan “ni te cuento”.

    Iragan hori berrikusten dugularik, askotan ateratzen da gaia, indar espainolistek nola erabili zuten migrazioa lurraldea kolonizatzeko. Literatura poskolonialak ondo adierazten duen bezala, kolonizazioa gainditzeko arazo nagusiak (hainbat eta hainbat lurraldetan) ez dira izan “kanpotik” etorritakoekin, bertakoak izanda sistema kolonialaren marabillak eta pribilegioak gehien diskfrutatzen dituztenekin baizik. Baina horiei ez diegu kolono deitzen, asko jota zipaio. Eta oraindik haiei begira gaude, ea noiz batuko zaizkigun gurutzada independentistan.

    Iragan hori berrikusten dugularik ahaztu egiten zaigu Bilboko auzoen artean konparatuz, migrazio gehien jaso zuten auzoetan jendea batasbestez urte gutxiago bizi dela, bizi esperantza baxuagoa duela. Hori ez da migrazio politiken ondorioa. Hori kasualitatea izango da.

    Oso ideia polita bere garaian “pueblo trabajador vasco”ren inguruan bildu ahal ginela ikustea. Gaur egun “pueblo” hori “pueblo máscosas vasco” izan beharko da. Kontutan hartu beharko ditugu hemen gabiltzan langabeak, gure sexu aukerak apur bat lasaiago bizitzeko hemendik agertu direnak, gogoa dutelako hemen daudenak… Vasco sentitzen direnak. Ez direnak sentitzen. Eta horiekin denekin, be egin beharko dugu gure bidea. Independentismoan beraiekin batu? Primeran. Euskararen eta kulturaren defentsan? Egoki. %99 garen kapitalismoaren kaltetuen defentsan? Hala izan bedi.

    Baina horren denaren oinarrian guztion egoteko eskubidea. Hemen bizi eta aritzekoa. Parte hartze politikoa izatekoa. Bozkatzekoa. Ez bozkatzekoa. Hezkuntza euskalduna jasotzekoa. Edo bueno, agian euskaldunak gara hemen geundelako betidanik. Gure arbasoak hemen zeudelako. Erreinu bat izan genuelako oraindik ere jaiotzeko 500 urte falta zitzaizkigunean… Kasu hortan, ni ez naiz hemengoa. Ni ez naiz euskalduna. Nire barruan dantzan dabilen galegoak hala esaten dit argi. Eta adopzioz hainbeste maite dudan barneko katalanak. Eta garai bateko sexiliatu marikitak.

    Esan nahi dudana, eta uste dut Galderrek ere hala nahi zuela esan, arren, ez deshumanizatzeko gure lagunak, gure gurasoak, gure herrikideak, gure maitale edo bikoteak, gu. Edozeinek bezala, hautu txikiak egiten dituzte eta ditugu egunero, independentziari ateak zabalduz edo itxiz, sistema sozial justuagoei, eredu parekideei, nahi duzun edozerri. Eta noski, horretan, hona autobusez heldutako galego askok, pateraz heldutako senegaldar askok, bururatzen zaizkidan baskito askok baino gaitasun gutxiago dugu balantzak alde batera edo bestera mugitzeko. Kuriosoa litzateke pentsatzea 2023an herri honen etorkizuna zapalduen eskutan egongo dela. Beldur gehiago diet ondo kokaturiko señoritoei. Gehienak, detodalavidako euskaldun petoak.

  • Beste historia polit batzuk ere idatzi daitezke. Adibidez mediku/kolono, aguazil/kolono, maisu/kolono,lankide/kolonoaren burlak eta irainak, eta mendekuak,eta bazterketa,…eta aginduak jasan behar izan duten guraso aiton-amon euskaldunen historiak. Baina jende horren historia garratzak agerian uzten du kolonoak badirela eta batzuri ez zaie interesatzen. Kolonoena oso ongi azaltzen du Pako aristik bere artikuluan:
    ” Integratzeari uko egiten dion etorkina kolono bilakatzen da herri menderatuetan, botere propiorik gabe integrazio hori bultzatzeko tresnarik ez baitauka.”
    Zorigaitzez gure seme-alabek ere kolonoen gehiegikeriak jasan behar dituzte; begira Idurre Eskisabelek jartzen digun adibide adierazgarria:
    http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-06-09/004/003/irribarrez.htm

    • Eta hori da, preseski, Aristiren artikulua xenofobo egiten duena. Gaiari heltzen dionean horrela hasten da:

      “Hori izan zen euskaldunen akats larri bat: etorkinen mehatxua kontuan ez hartzea”

      Eta nire galdera da, eta biografia honekin adierazi nahi izan dudana: Aristik aukera du, nahi badu, aurpegira esateko goseak mugitzen duen oro kolonoa dela. Eta inmigranteak direla arazo, ez bertako burgesia.

      Baina noski, horrek Aristiren diskurtso joseantonianoa lurpetik utziko luke, berarentzat euskaldunen artean ez dagoelako eskuin eta ezker, baizik eta nafarren erresumaren ondorengo eta gainontzeko guztiak.

      • Niri ere gustatu zait artikulua, hunkigarria da. Galdera bat Galder, aipatzen dituzun familia kideak “Integratzeari uko egiten dion etorkina” al dira?

        • 1) Integratzea ez da ezer
          2) Integratzea zerbait balitz, ez litzateke derrigorrezko zerbait
          3) Integratzea derrigorrezkoa balitz azaldu beharko litzateke zertan integratu. Otxarkoagan? Bai, asko integratu ziren.
          4) Eta integratzea zerbit balitz, eta derrigorrezkoa izatez gain parametro batzuen arabera definituko balitz… oso gutxik beteko lituzkete.

          Ze hemen oso pozik bizi gara Boiseko euskal etxearen onurak azaltzen, baina badirudi herri honen arazoa Jon Paredes Manot “Txiki”k sortu duela, eta ez Oyarzabal jatorriz-integratuak.

          • “Herri batek bestea indarrez bereganatu duenean bi proiektu existitzen dira soilik gizarte horretan: bata inperialista da, bestea defentsiboa.”
            Zu, Gonzalez, non kokatzen zara? Eta Oyarzabal?

      • “Aristik aukera du, nahi badu, aurpegira esateko goseak mugitzen duen oro kolonoa dela. Eta inmigranteak direla arazo, ez bertako burgesia.”
        Kolonoa da, integratzeari uko egiten diona, estatu propiorik ez dugulako, esan du.

        Arazoa ez da bertako burgesia, zuk eta gainerako espainolistek diozuen moduan.Nazio okupatuan okupatzaileak eta okupatuak bizi gara. Beraz, zu Rudolf Aresen nazio berekoa bazara ez zara nire nazio berekoa. Pako Aristik kolonoak definitzeko jarrerari erreparatzen dio. Hau da edozein nazio zapalduan egiten den moduan eta horrek ez du zerikusirik abizenekin. Okupazioaren ondorio dira bai ernegatuak (hainbeste miresten duzun Juaristi) eta bai kolonoak (Idurre Eskisabelen mediku xenofobo hori)

      • Jabier Etxebarria 2015-11-06 09:45

        Maisu-lana, eskerrik asko. Hunkigarria, adierazgarria. Zintzoa

  • Somorrostro Harana 2013-07-08 21:02

    Zorionak horrelako artikulua idaztearren!

    Euskal Herria ulertzeko ezinbestekotzat dira horrelako pasarteak ateratzea deritzot beste historiekaz batera. Apurka atera behar diren historioak baina lotsa eta beldur barik eta edozein xenofobiaren aurka egiten beti (bai, tipo hori xenofoboa da, duda barik).

    Zorionak berriro bere!

  • Boiseko euskaldunek euskeraz bizitzera derrigortu zituzten bertakoak edo alderantziz izan zen? Ez al da lojiko eta normala edozein herrik inmigrazioaren aurrean defentsarako duen jarrera? Munduko gainontzeko herriena bai. Gurea ez, antza…
    Bestalde nekez sinistu dezaket abertzale jator batek Pakok Galderren aitite kolonotzat hartzen duela sinistea. Intentzio txarrez eginiko balorazioa dela deritzot

    • Hemen integrazioaz ari gara. Eta eskubide berdina du euskaldun batek Boisen eta galego batek Ermuan. Bide batez, inmigrazio bi horiek goseagatik izan ziren, justu berdinek egindako esplotaziotik eratorria. Ze Ybarratarrek botere berdintsua zuten han eta hemen.

      Eta bestea… sinisten hasi beharko gara. Artikulua irakurrita argi uzten du Pakok nire aititea kolonotzat duela, ez zuelako Aristiren tesi bera defendatuko. Eta Aristik boto eskubidea kenduko lioke erreferendum independentista batean. Beno, hori independentziara heltzeko bide hori ikusiko balu, batek daki.

      Hori gutxi balitz, kolono deitzen gaitu ere bere ondorengoak garenok, eta ideologikoki bat egiten ez badugu ez liguke boto eskubiderik emango, kolonoekin batera bozkatuko genukeelako.

      Aski da pentsatzeaz “abertzale jator” esamoldearen azpian dena “jator” dela. Jatorrak diren asko emakumeak iraintzen dituzte alardean. Jatorrak diren askok langileen eskubideak murrizten dituzte ADEGIn. Jatorrak diren asko xenofoboak dira. Jatorrak diren asko arrazistak dira. Jatorrak diren asko matxistak dira.

      Pako Aristi izan daiteke abertzale “jator” edo ez. Ez dut hori eztabaidatuko. Baina horraino da “jator”, kasu guztietan.

  • Nire aiton-amonek berriz (behartsuak hauek ere) kolpeka ikasi behar izan zuten espainolez. Kolpeka eragin zieten, halaber, alfabetatu gabeko euskal hiztunak izatea.

    Badakizu, Galder, hemen denok izan ditugula geure aiton-amona maitagarriak.

  • Orain kolonoez ari zarete, gora eta behera, baina esango nuke hau oso aspaldiko kontua dela, etorkinena, hain zuzen. Eta etorkinak aipatzea, eta Sabino Arana berpiztea, dena da bat:

    “Sabino Arana datorkigu burura etorkinak irakurri baikoz.
    Haatik, poeta faxistek etorkinen gain ezartzen ahal zuten euskararen galera.

    Todos los géneros literarios tienen ya creaciones euskéricas, y posiblemente el vascuence podrá también revivir y difundirse como lengua popular, ya que como lengua erudita su continuidad está asegurada. Tengan en cuenta que el vascuence en zonas del País Vasco-Navarro, ha muerto por aplastamiento, no por haber sido perseguido. El enemigo número uno del vascuence es la inmigración.

    Etorkinen errua egiten da euskal eskola sistemarik eza edo gure hizkuntza hedabideetan debekatua egotea. Baliabide hauetaz gabetuak egonagatik euskaldunok lasai bizi ahal izanen ginatekeen geure euskaran, masa hau etorri izan ez balitzaigu: etorkinak dira zanpatzaileak, ez boterea. Argudiatze mota honek, hain zuzen, politika ofizialaren errugabetzea dauka helburu, 1971 batean euskara hizkuntza eruditua izendatzerainoko laudorioak bezalaxe.
    Bere burua baskistatzat azaltzeaz batera, bistan da. Haize berria.”
    (K. Izagirre, Autopsiarako frogak)

  • @ikerA Hor ere nabari da xenofobia. “Herri batek” ez du “beste bat indarrean hartu”. Kasu honetan (eta gehienetan) agintari zehatz batzuk dira inposaketa egiten dutenak. Eta ziurenik begiratzen badugu Extremadura miseria gorrian utzi zuten horietako askok euskal jatorria ere izango zuten. Ameriketan ere egiten zuten bezala.

    Niri inposaketa egiten didatenak ez dira lanera etorri diren Juan Manuel, Jean-Luc, Mohammed edo Amadour, baizik eta hemen botere politikoa eta ekonomikoa duten Sanz, Urkullu, Ybarra, Maitia, Goirigolzarri edo Urquijo. Eta eurekin batera Barroso, Almunia, Rajoy eta Hussein Obama.

    Eta inperialista eta defentsiboa identifikatzen baduzu lanera etorri den andaluziar bat eta hemen euskara galtzera derrigortu zuten baserriar baten artean arazoa zurea da, ez nirea.

    • Zapalkuntza nazionala desagertu da berriro ere. Txillardegik “izquierdismo norteño” deitzen zion horri.

  • LePetitWlad 2013-07-08 22:26

    Hunkigarria benetan Galderren artikulua, “kolono” hitza hagitz erraz erabiltzen dute batzuk. Baina bertze kontu bat aipatu nahiko nuke: nola izan daiteke independentista etorkinak mespertxatzen dituen pertsona bat? Ez al dira konturatzen EH zer izanen litzatekeen goseak bultzaturik etorririko langile horiek gabe? Oporretako leku xarmangarri bat, basamortu berdea bezain pintoreskoa, mendi asko eta biztanle gutti. Nazio bezala etorkizunen bat izanen badugu, Corian, Badajozen edo Aizarnazabalen jaiotako langileei esker izanen da. Haiek eraiki zuten gure naziotxo hau, eta, libre izateko aukeraren bat badugu, beren lanaren ondorioa da.

    • “Haiek eraiki zuten gure naziotxo hau?”
      Gauza bat da etorkinak herri zapalduaren aldeko jarrera hartzea; beste bat aurkako jarrera (kolonoak) eta beste bat halako astakeriak esatea.

  • Bihotzez egindakoak diren gauza gehienak bezala oso ondo idatzia eta benetan hunkigarria. Sentimenez gain arrazoiz betea gainera.
    Zorionak Galder!

  • Artikulu zoragarria, Argala eta Etxebarrieta askatzaile/heroi bezela agertzen diren arte…kolektibo baten balizko askapena indibiduoaren gainetik jartzen dutenak izatea heroiak….antifrankismoko borroka etabarrekin ados, baina enfin, a ze fanatiko kuadrilla (Aristi txapeldun, nola ez) . Ez ahaztu Argala bezelako “askatzaile”en ideiek utzi dutela herri hau txikituta, banatuta, 850 hildakorekin bizkarrean eta inolako aurrerakuntza sozial/nazional gabe. Inor askatu ez, eta askori bizitza infernu bilakatu duen ideologia eta estrategia baten bultzatzaile.

    PD: Pako Aristiren nazionalismo ia etnizista, nafarrista merkeaz ezin nekatuago nago

    • bakoitzak bere heroiak/deabruak ditu

      • Bai, batzuek Franco dute heroi gisa eta hain zuzen ere horregatik dira direnak gure begietan En fin, eztabaida honen parametroak oso sektarioak iruditzen zaizkit, nazionalismo ustela.

  • Hunkigarria oso, Aititeren historia. Ez dut uste zure aitite eta aitite bezala etorri zirenak kolonoak direnik edota izan zirenik. Ez eta, egun, EHn beharrak bideratuta berton bizi direnak (Guardia Civilak eta halakoak kenduta… Jakina!!)
    Halere, ez dut uste idatzi duzun artikulu honek, polita eta hunkigarria izanik ere, Pako Aristik mahai gainean jartzen duenari erantzuten dionik. Benetan diotsut!! Polemizatzeko gogo handirik gabe…
    Uste dut gure herria herri okupatua dela eta hori horrela frogatzen duten mila testigantza badaudela.
    Zure ustez, Galder, Euskal Herria herri okupatua da? Demokrazian bizi gara? Normalizazio bidean gaude? Estaturik behar dugu? Alderdi demokratiko batetik gertuago zaude?

    • Pako Aristiren artikuluaren muina hau da:
      Gure Esku Dago ekimenak ez du lortuko independentziara iristea, boto eskubidea ematen dielako kolonoei. Kolonoak %60a dira, bere kalkuluen arabera. Eta kolonoak dira “inmigrazioaren mehatxua”.

      Ez dut eztabaidatuko Gure Esku Dago ekimenaren konbenientziaren inguruan, hori ez delako gaia. Gaia da Aristi (eta bere jarraitzaileek) independentzia bakarrik independentzia nahi dutenek erabakiko dutela diotela, eta hala nahi ez duten guztiak edo kolonoak dira (eta beraz ez dute boto eskubiderik) edo ernegatuak dira (sic) eta beraz… ez dakigu zer egin behar den eurekin.

      Eta nola ernegatuekin ez dakigun zer egin behar den, baina kolonoak asko diren (%60 aristiren artikuluan), porsiaka, ez diegu boto eskubiderik emango.

      Ez dut nire aititeren istorio hau kontatu pena ematearren, baizik eta demostratzearren Aristirentzat kolono direnak ez direla (garela?) inolaz ere kolono, baizik eta langile.

  • Nire iritziz Aristiren ahotan esan ez duena jartzen ari gara hemen:

    Aristik ez du hitz egiten “etorkinez”, “integratzeari uko egiten dioten etorkinez” baizik. Nire ustez kontutan hartzeko puntua da hori. Niri ez dit ardura Enrique Maya Uruguayen edo Lesakan jaioa izana, niri ardura didana da Ikurriñari adierazitako gorrotoa. Aristik zuen aititeak bezalako etorkinez ari zen ustetan, minduta sentitu zarete asko, baina nire ustez hori interpretazio kontua izan da.
    Aristik ez ditu etorkinak errudun egiten, Aristik ‘Gure Esku Dago’ ekimena jotzen du errudun, etorkinen eragina ez duelako kudeatzen jakin, balizko etorkizun batetako hausnarketa erretrospektibo batetan, hau da, fikzioan. Hor ni ados ez banago ere, Euskal Herria inmigranteentzako harrera herri bat sortzeko bidean, baina baita ere euskal nortasunaren adierazgarritasunak galdu gabe, lan asko dago etorkinen egoerak kudeatzeko orduan, instituzioetatik hasita, gizarte zibileko eragileen bitartez (hemen kokatzen da gure esku dago), kapitalaren inplikazioaz eta norbanako bakoitzak ere berea emanez.

  • Kimo. Aristik aipatzen duenean “integratzeari uko egiten dion etorkina” zuretzat zati inportantea “integratzen ez den” da. Orduan zergatik aipatu etorkina? Hori kontraesana handi zure interpretazioan.

    Eta ni integrazioaren alde egongo naiz esplikatzen duenean norbaitek ZER DEN integrazioa: euskara ikastea? Euskara ikastea eta abertzale sentitzea? Euskal historia ezagutzea? Alderdi zehat batzuei bozka ematea? Independentista izatea? Non integratu behar da jendea? alegia, nola demontre integratzen da bat berez integratu gabe dagoen herrian? Edo ni oso oker nago edo lehen etorkina heldu aurretik egongo ziren herrietan sentimendu, iritzi, jarrera ezberdinak arestian (ez Aristian) aipatu ditudan faktoreekiko (hizkuntza, kultura…). Ba hori, emaizkidazue arren integrazioaren adierazleak diren bi edo hiru balñdintza zeinetan hemen jaiotako denak ados dauden eta betetzen dituzten eta integrazioaren aldeko pintada egingo dut nire herriko parking edo orube gertukoenean.

    • Herri menperatuaren askatasunaren aldeko jarrera agertzea.

      • Integrazioaz hitz egiteko horrek esan nahi du hori lehen bazegoela etorkina heltzen den lekuan. Adibidez, esaten baduzu “Herri menperatuaren askatasunaren aldeko jarrera agertzea” ez zabiltza integrazioaz, izan ere Euskal Herrian jaiotako denek (ezta gehiengoak ere) ez du jarrera hori. Beraz ez da integrazioa. deitu nahi duzun bezala. Integrazioa da “gela honetara heltzean denak gorriz jantzita doaz eta zu ere hala jantzi zaitez”, eta ez “gela honetan bakoitza nahi duen bezala doa jantzita, baina ZU gorriz jantzi behar zara”. Hor ezberdintasuna.

  • Bestalde, aurreko mezuan Mikelek planteatzen dizuna ez da txarra… Argala bezalako askatzaileak, etab.
    Interesgarria eztabaida…
    Aspaldi honetan iritzi desberdin asko…

  • Bingen Haretzederra Erentxun 2013-07-08 23:23

    Batetik, iruditzen zait ez dela Pako Aristi jaunaren mezua ongi ulertu. Statua, natione-statua zehatzago, nationearen tresna integratzaile bat da. Lur planeteko natione-statu orok’ nationearen politiko geographiko hiritarra integratzen du nationearen culturan eta hizkuntzan, administrationearen bidez, hezkuntzaren bidez, egunkari, irrati, telebista, eta sareko web orrien bidez. Besteak beste. Alde horretatik, argi dago euskaldunok, gure statua Frantziak eta Espainiak bahitu zigutenez gero, tresna integratzaile eta communitate-sortzaile hori falta zaigula. Militarki aurrera eramandako injustitia baten ondorioz, jakina denez. Eta gerthatzen da, injustitia baten aurrean, ideologia guztiak ez direla berdinak. Injustitiaren iraupena bermatzen duten ideologiak, statu baten eta bertako hiritarren invassione, occupatione eta colonizatione illegitimua iraunarazten dutenak, demokratiko jokuaren parte direla onhar araztea imperial statuek diseinatutako strategiaren parte da.
    .
    Era berean, jakina imperial statuek beren hiritarrak erabiltzen dituztela natione colonizatuko hiritarren assimilatione-processuan sakontzeko. Eta physiko opressionea baino erro sakonagoak botatzen ditu psykhiko assimilationeak: ethnocidioa, linguicidioa, glottofagia, diglosia, acculturationea eta abar, apurka-apurka, hiritar colonizatua imperial statuaren makhinarian eta culturan integra dadin, bere “borondatez”. Sabino Arana Goiri jaunak, Euskal Herria sufritzen ari zen injustitia sentitu bazuen ere, ez zuen arazoa bere sakontasunean ulertu. Maketoei egotzi zien errua, maketo horiek imperial nationean baliabide gutxien zuten hiritar eta joku-pieza besterik ez zirela ulertu gabe. Ez zuen ulertu imperial statuen helburu nagusia coloniako hiritarren cultura ezabatzea zela, eta ez euskal arraza deuseztea. 1950-60tik aurrera, progressista nationalismoaren sorrerarekin, gainditu ziren pixkanaka contraesan horiek guztiak, ulertu zen, hein batean, nationearen factore determinantea zela hizkuntza, eta hari lotutako cultura. Eta bigarren maila batean historiko arrazonak eta oikonomiko arrazonak. Arraza, baldin-eta factore bazen, garrantzi minimukoa zela. Kanpotik etorritako atzeherritar horiek, gure nationearen cultura ikhasten ez badute, neurri haundian, colonialismoaren ezjakintasunagatik da. Baina, halaber, ezin ukha daiteke, arazoa ulertu eta ahal duen neurrian bertako communitatearen colonial egoeraren sakontzean activuki parte hartzen duen hiritarra colonialista jarrera bat hartzen ari dela. Beraz, erabat illegitimoa eta gaitzesgarria.
    .
    Horrela, pixkanaka-pixkanaka Anticolonialista Dialektika barneratzen hasiko bagara, argi dago tentuz aritu beharko dugula hitzekin. Hemen, helburua ez da herritarrak immigrante atzeherritarren contra jartzea. Colonoak, gordin esanda, statu imperialen militar indarrak dira. Ez dute statu occupatuaren politiko geographian egoteko inongo legitimitaterik eta imperial statuetako hiritarrez osotzen dira. Gainontzekook, aldiz, civil hiritarrok, colonial egoeraren aurrean hartu jarreraren araura, hiru bloke nagusi osotzen ditugu:
    .
    (1) Imperial statuak legitimatu eta natione conquistatuaren colonial egoera ukhatu eta activuki iraunarazten dutenak, COLONIALISTAK dira.
    (2) Natione colonizatuko khide izan baina imperial statuen makhinerian legitimatzen dutenak, COLLABORATIONISTAK dira.
    (3) Natione colonizatuaren statal egoera justua berreskuratzea babesten dugunok, CONSTITUTIONALISTAK edo STATALISTAK gara.
    .
    Anticolonialista Dialektikak colonialismoa jokoz kanpo uzten du. Anticolonialista Dialektikak collaborationismoa jokoz kanpo uzten du. Batzuen eta besteen jarrerak, ez bait du inolako legitimitaterik Historiko Egiaren aurrean, ethiko oinarri ororen aurkha bait doaz. Intelligentiaz erabilita, Anticolonialista Dialektikak psykhiko askatasunetik physiko askatasunera garamatza, zuzen-zuzenean. Izan bizkhor.

  • kaixo Galder. erantzun bikaina eman diozu Pako Arestiren artikuluari, zorionak.

    nik, hala ere, galdera bat. erantzunetan aipatu da “ez deshumanizatzeko” gure lagunak, familiakideak eta abar. zeren sentsazio dut inplizituki deshumanizatzen dituzula herri honetan lana “sortu/eman” (jarri nahi bezain beste kakots) zuten hainbat pertsona, “oligarkia burgesaren” talde horretan txertatuta. ez dakidana da noiz sartzen duzun pertsona bat talde horretan. dendari bat? bi denda ala denda handia dituena? tailer bat zerotik sortu duena? tailer handia egitea lortu duena? ingeniari edo mediku diruduna? banketxeko langilea? bizikleta-fabrikako jabea? noiz bihurtzen da bat gosetearen erantzule?

    diot, horietako asko eta asko urrun egon direlako aipatzen dituzun jarrera xenofobo, matxista, diruzale eta atzerakoietatik, eta lagundu dute ikastolen sorreran, eta eskola publikoan D eredua sartzen, eta komunikabideak sortzen, eta abar eta abar. zure aiton-amonek bezala.

    eta azken apunte bezala: ez dakit oso ondo zergatik, baina niri gaurko eztabaidan bi “kolono” etorri zaizkit burura etengabe: Isaías Carrasco eta Miguel Angel Blanco. deshumanizazioak erahildako bilobak, haiek.

    • Sasi euskaldunak eta benetakoak ezberdindu dituen eskemak garrantzi oso handia izan du Euskal Herrian aspalditik. Kasuz kasu, abizenak, euskera edo ideologia sailkapen irizpidea izanda. Baina funtsean, eta hortan datza arriskua, auzokideari, ondokoari atzerritar-etsai bezala etiketatuz. Gainera gure artean, tamalez, logika xenofobo eta deshumanizatzaile hori azken hariraino eraman da, eta nola.
      .
      Gaurkoan niri ere, Derzuri bezala, Isaias “kolonoa” eta bere abuelo-a etorri zaizkit burura. Beraientzat jadanik beranduegi da, baina haien eliminazioa eragin zuten ideiak biluzik uzteko ez http://www.elperiodico.com/es/noticias/politica/20080309/franco-mato-abuelo/print-218585.shtml

  • Hara, niri arduratzen nauena zera da: euskaldunak kolonizatuak izan garela ukatzea. Herrialde okupatu bat dela hau, eta inmigrazioak ere horri zerbitzatu diola. Ez dut inola ere esango etorkinak kolonizatzera etorri zirela, inperialista batzuk zirenik, ez. Esango dut Estatu hegemonikoak inmigrazioaz ere baliatu direla herri okupatuan kolonializazioa gauzatzeko. Esango dut etorkin asko Otxarkoaga bezalako espazio artifizialetan “integratu” zirela, Euskal Herrian atzerritarren ghettoak sortuz, benetazko integraziorik gabe. Esango dut oraindik ere sarritan entzuten dudala “hablame en español que es la lengua comun” eta bestelako harribitxi kolonialistak, bai, kolonialistak.
    Baina ez dut esango hori zuen aititeek eragin zutenik, nire ustez egoera latz baten biktima ere ziren eurak. Esango dudana da, Euskal Herriak harrera-herri izaten ez jakin izanak eragin handia egin diola Euskal Herriari, onerako zein txarrerako. Onerako EH mitifikatua egon zitekeelako (Arana), baina txarrerako ere, adibidez ikur españolak gureen gainetik inposatzeraino.
    Ez dut esango etorkinak errudun direnik, eta ez naiz ausartzen ere esaten, ezkutuko interes batzuk jarraituta etorri zirenek (arratsaldean entzundako hipotesi konspiranoiko paranoikoa)…. Esango dut Euskal Herriak ez zituela jakin zelan kudeatu migrazioak.

    • Migrazioak kudeatu? Euskal Herriak? Guzti honek ez du inongo zentzurik. “Euskal Herria”k (baldin eta halakorik bazegoen maila errealean 1950eko hamarkadan Atxuriko txaboletan) oso ondo kudeatu zuen migrazioa: guztiei lana, etxebizitza, hezkuntza… emateko gaitasuna izan zuten. Hau da, ez zen egon “gain”inmigraziorik, horrelakorik noizbait existitu ahal bada.

      Eta hori gutxi balitz ETAren V. asanbladaz geroztik jende guzti horri naziotasuna eman zitzaien, eta iraultzaile izateko marko bat. Merezi du irakurtzeak garai hartan PNVko jendeak idazten zuena, Aristi euren ondorengo sutsua da. Zorionez PNVk garapena izan du 1960ko hamarkadako posizioetatik. Aristik atzerapausoa.

      • Ez zuen ez, hain ondo kudeatu inmigrazioa. Esan bezala, euskal naziotasunaren ordainean izan zen. Ez gara ari hemen bizi baldintzez, soilik.

      • Beste gauza bat da, agian minduegi sentitu zarela, elkarrizketa-eztabaidarako.
        Pausu bat ere atzera eman ezinik, uste dut zurekin hitz egiteak ez duela ezertarako balio.
        .
        Beste behin esango dut, ukaezina iruditzen zaidalako.
        .
        (1) Euskal Herrian inmigrazioak euskal identitatearen gainean eragina izan duela ukatzea, herri okupatua dela ukatzea da. (2) Inmigrazioak inperialismo español eta frantsesari lagundu egin dio kolonizazio prozesuan. (3) Niretzako etorkina egoera lazgarri baten biktima zen, eta (4) garrantzitsuago deritzot helmuga herrialdeok landu beharreko harrera prozesuei, etorkinen integrazioa gauzatzeko baina identitatea bermatuz ere.

  • @okerreko
    Diostazu nire interpretazioan akats larria dagoela. bai, gustatuko litzaidake Aristiren artikuluaren gaineko kritikak beste hildo batzuetatik aritzea: azpimarratzea “uko egiten diotenak euskalduntasunari” (atzerritar zein bertoko), eta batez ere, haien euskalduntasuna ez ezik, besteona ere dinamitatzen saiatzen direnena (hablame en castellano, quita esa bandera). Baina bueno, etorkinez ari garenez, aurreko iruzkinean esaten nenbilena: niretzako, etorkinek euskal herriari eragin negatiboren bat egin izana ukatzea, nazio okupatua garela ukatzea da (eta esan dot ere inmigrazioak onura asko ere eman dituela, kontuz, ez nire hitzak gaizki ulertu).

    Orain, integrazioa zer den, eta adibideak emateko…. uler dezazuen: integrazioa BAI eman da, baina euskal identitatearen ordainean. Integrazioa kolektibo minorizatu bateko kideek (inmigranteek kasu), kolektibo nagusiko sisteman hartu-ematea da, askatasunez. Eskoletara joatea (eta haien hizkuntzan!), politika egitea (eta haien ikurrekin), haien jai eta tradizioak ospatzea….

    • Orduan ados, kontua bada nork egin dion uko euskalduntasunari, atzerritar zein bertoko zertarako demontre defendatzen duzu Aristiren artikuluan dioena? Bera ez dabil “atzerritar zein bertokoez”, bera argi eta garbi “inmigrazioaren mehatxuaz” dabil. Orduan agian (ez dut uste) zurekin ados egon naiteke, baina horrela planteatuz gero, argi dago zu ez zaudela berarekin ados.

      Eta gero berriz, integrazioaz hitz egiten duzunean subjektu bakarra etorkinak al dira zure diskurtsoan ere? Esan nahi dut “hablame en castellano” nire herrian “bertako” askok aldarrikatu dute, eta “no la lieis con las banderas” ere bai. Orduan ez gara ari inmigrazioaz, ala bai? Ez dut ulertzen.

      Ederra bizkarra izan behar da esateko etorkinek ukatu diotela EHari nazio izaera. Noski, egia da azken 40 urteetan etorkinen alderdi batek gobernatu duela hemen autonomismoa. Eta noski, bozka etorkin piloa jaso izan duela alderdi horrek. Eta noski, etorkinen aldeko sekulako politikak egin dituztela haiek pozik mantentzeko… Dinot, EAE gobernatu duen alderdian, maketo gutxi, etorkin gutxiago eta migrazioaren inguruko politika xenofoboak ugari. Eta zenbat pausu EHa nazio gisa egituratzeko? Ui, pilo bat. Baina gero EHa nazio gisa etorkinok ukatu dugu.

      Eta integrazioa eman bada euskal identitatearen ordainetan, ezingo dugu beraz “integratzeari uko egin dioten etorkinak” subjektua erabili. Hobe da esatea “espainiar eta frantziar estatuetan integratzea erabaki dugun EHan jaiotako subjektuak”. Horren buelta emango lioke artikuluaren planteamenduari agian. La amenaza local. Bertakoen mehatxua. Peli guapoa izan daiteke. Aristik gidoirik idatzi al du inoiz? Horra bat hasteko.

      • @okerreko
        .
        Noski ez nagoela berarekin ados !
        .
        Niretzako artikuluak bi akats nagusi ditu: etorkinak seinalatzen ditu euskal identitatearen erosioaren eragile (baina ez errudun) bakar moduan, eta Gure Esku Dago ekimena egiten du eragin hori kudeatzen ez jakitearen errudun.
        .
        Baina, ados nago ni, eragile bakarra izan gabe, inmigrazioak ere izan duela eragina euskal identitatearen erosioan (txarrerako), bai eta euskaldunon munduarekiko bisioan (onerako). Diot Inperialismo español eta frantsesek inmigrazioa erabili zutela, inmigranteak kolono bihurtuz, ghetto artifizialetako integrazio faltsuak bultzatuz, kolonialismoa gauzatzeko. Beti ere etorkina biktima izan zela diot, eta aldarrikatzen dot etorkinentzako euskal gizartean benetazko integrazioa lortzeko lan aktiboa.
        .
        Baina arrazoi osoa duzu, ez soilik etorkinentzako integrazio plana. Euskalduntasuna ukatzen digutenak ez dira soilik etorkinak izaten-eta. Hezkuntza aldetik lan asko dago (dena den, kontutan izan dezagun euskal curriculumeko %55a Estatu españolak agintzen duela, eta tranpa hortxe dagoela zerbitzatuta ere), komunikabideen aldetik, eragile sozialak, instituzioak, norbanakoak… Lan aktiboa, euskalduntasunari eusteko, nahi duenari euskalduntzeko aukera guztiak eskaintzeko, euskaldundu nahi ez duenak ere errespetatu gaitzan, eta abar.
        .
        Beraz, arrazoia ematen dizut, kanpotarrak seinalatzen dituela, baina euskal jatorriko jendea ezetz, akats galanta Aristirena. Baina uste dut, etorkinek ere beren eragina izan zutela, eta hori esateak ez du pertsona edo artikulu bat xenofobo egiten. Artikuluari egurra eman geniezaiokeen alde danetatik, baina xenofoboa dela? merkeegia iruditu zait.

  • Eneko Ander 2013-07-09 00:04

    Gure Euskal Herrian “Aitite Felix”-en alboan “Pako Aristi”-ak txikiak geratzen dira; txikiak duintasunean gitxienez.

    Euskal Herrian “Aitite Felix” asko dauz, nire kasuan “abuela gallega” deitzen da (diogu). 13 urtekin etorri zen Euskal Herrira lan egitera, bakarrik, eskola utzita eta gaztelaniaz ondo hitz egin barik. Eta “integratu” zen, bai, gaztelania ikasi zuen (oraindik idazterakoan “vos outros” idatzi arren) eta galegoa auzokide gitxi batzuekin hitz egiten zuen, kalean ez, “para no parecer maketa, no vayan a decir…”. Jainkoari edo dena delakoari esker ez zuen galegoa galdu, atzerrira joan ziren hamaika galiziar ez bezala.
    Ordutik orain dela gutxi arte euskal burgesen etxeak garbitzen egon da, soldata misero baten truke, 12 ordu egunero, kontratu barik, noski. Gabean, etxera heltzerakoan, seme-alabak ohean sartu eta hurrengo eguneko bazkaria egiten zuen haientzat. Amaitzerakoan, ohean sartzen zan kontu handiz, bere alaba nagusia ez izartzeko, beragaz lo egiten baitzuen; bere soldatak ez zuen emoten etxe handiago bat alokatzeko.

    Nire amumak ez daki asko politikaz, behin baino gehiagotan esan dit “yo de política no sé, pero quienes venían a estos barrios eran los de HB y los del PSOE, los del PSOE dejaron de venir cuando las drogas, y los otros nos despreciaban, por pobres o por maketos, solo se quedaron los de HB”. Orain Pako Aristik hurrunago joaten da, eta esaten digu ez direla soilik “maketoak”, kolonoak direla. Ez Pako, ez, gure “abuela gallega” euskal herritarra da, Ybarra familia bezala, baina duintasun askoz gehiagorekin.

  • Bikaina artikuloa Galder. Nik ere Aitite Felix bat izan nuen. Extremaduratik etorri zen hura ere.
    Goian berriz, hainbat iritzietan ikusi izan dut, aitite Felix-etaz aparte izan zirela beste aitite-amama, aittun-amina, aitatxi eta amatxiak Euskal Herrian, Bertan jaioak eta agintari espainolek (askotan apaizak, maisuak… baina beste askotan dendariak zirenak) haien hizkuntza galarazi, eta Gazteleraz egitera behartzen zituztenak. Holako aitite bat ere izan nuen nik, Aitite Eva. PNVkoa izan zen bere bizitza osoan zehar (el PARTIDO), baina inondik inora ez zen Euskal Burgesiaren parte izan, nire aitite Felix bezala langile izan zen 8 urte zituenetik, jubilatu zuten arte.
    Zergatik diodan hau? Ba, aurreko komentarioetan ikusi dudanez gauza bat eta bestea kontrakoak direla pentsatzen duenik badagoelako. Hau da, Aitite Felix bat eta Aitite Eva bat ezin direla batera eduki.
    Jaun-Andreok, (edo neska-mutilok) hau ez da konpetizio bat, Galderren artikuloak ez du (nire ustetan) inondik inora bere aitite Badajoztarra beste edozeinen amama lekeitiarrarenn edo aittuna etxarriarraren gainean jarri nahi. Edo bereak bai sufritu zuela eta besteenak ez esan nahi.
    Galdera sinple bati erantzun egiten dio:
    Gizon hau kolono bat da?
    Bere erantzuna, nirea bezalakoa: EZ
    Eta bide batez niri sortzen zaidan gogoeta hurrengoa da:
    Orain dela 50-60 urte etorri ziren horien oinordekoak ez dira abertzaleak? Hortan, dauden ikasketek kontrakoa diote. Gaur egun inoiz baino independentista gehiago dago, Francoren heriotzaz geroztik haziz joan da sentimendua da (nahiz eta nostalgiko edo karka askok kontrakoa uste duten)
    Gaur egungo Euskal Herria, Indalezio Arrizabalaga Etxartek, Igotz Martinez Sanchezek eta Amaiur Urra Prietok osatzen dute, Biharkoa, Asier N´Guema Urrestik, Josune Hussain Saenz de Maturanak.
    Gure esku dago berriz erronka, kanpotik datorrena kanpotar egingo dugun (GUK!!!) edo gure herria maite dugunok Euskal Herritar bezala hartuko ditugun (noski inor ez da ikasita jaiotzen, gu geu izan beharko dugu haien maisu).

  • Zoragarria iruditu zait artikulua. Herri baten historia dinamikoa da, eta pertsonen joan-etorriek egiten dute historia hori. Nik aitite-amamak bertokoak ditut, eta inoiz ez diet kasu handirik egin “maketo” eta esaten ziren kontu horiei, betidanik uste izan dut hemen bizi zena bertokoa zela eta kitto. Hala ere, lehengo baten, nire amaren familia, dibertsioz, bere arbola genealogikoaren bila hasi zen, ez dakit zein artxibotan, Derion edo, eta… hara non, orain dela laupabost belaunaldi, gure antzinako aitite bat Leondik edo etorria omen zen, oinez!
    Eta zer? Orain dela bostehun urte izan zenez, kadukatuta al dago nire familiaren “kanpotar” etiketa? Nik uste Pako Aristik esaten duena beldurrean oinarrituta dagoela, baina migrazioak beti izan dira, eta izango dira. Eta bai, ni ere Galderrekin nago. Lanera datorrena ez da kolonoa. Langile hori zein ideologiari lotuko zaion, hori bere arazoa da, eta kanpotik etorritakoen artean denetik ikusi dut nik, bertokoen artean bezala.

  • Mikel Martinez Artza 2013-07-09 05:29

    Modan dago, antza, burgesiaren erantzukizuna immigrantean bideratzea. Eta Euskal Herria ez da salbuespen joera honetan. Izan ere, Europa osoan zehar dabil etorkinaren eskubideei buruzko eztabaida, betiere herriaren alienazioa aprobetxaturik.

    Kontuak kontu, immigrazioa euskal lurraldeen industrializazioaren ondorio izan zen, hementxe garatu baitzen, hein handi batean, Espainiako industria, Europa osoko kultura eta hizkuntza bakarrenak zituen herrian. Kasualitatea? Inondik inora.

    Bi asmo nagusi zeuden orduan hirugarren karlistaldiaren irabazleen artean: alde batetik, espainiar estatu liberalak zentralismoa bultzatu nahi zuen, kapitalismoak eskatzen duen hizkuntza eta kultura homogeneoa sustatuz, horrela merkatu-harremanak erraztuz. Bestetik, bando liberalean jardun zuen euskal burgesiak esklaboak nahi zituen euren kontura aberasteko. Bi intentzio hauekin batera, gatazkatsua izan zen euskal foruen auzia behin betiko lurperatu nahi zuten liberalek, euskal hizkuntza zein kultura zanpatuz.

    Zapaltzaileen nolabaiteko porrota horrela azaldu daiteke: bi zapaldu mota nagusi sortu ziren: klase zapaldua (marxista eta etorkina) eta nazio zapaldua (abertzalea eta euskalduna). Zapaldua geroago homogenizatu egin zen abertzaletasunak marxismoa beretu zuenean. Beraz, orain arteko klase zapalduak nazio-zapalkuntza ulertu eta beretu egin zuen, eta orain arteko nazio zapalduak klase-zapalkuntza ulertu eta beretu egin zuen. Bi sektore bereiztu eta hetereogeneo zirenek etsai komuna zutela ikusi eta independentzia zein sozialismoa bide beretik zetozela argitu zen. Hartara arteko “abertzale jator”(lehen zuek aipatu bezala) eta “sozialista maketo” kontzeptuak desagertu eta batasunean eguneratutako berri bat sortu zen: euskal langile herria.

    Harira noa: Aristiren diskurtsoak “hemen zegoena” eta “etorri dena/zena” bereizketak egiten ditu. Espainol sentitzen den hemengoari espainol sentizen den etorkinari/etorkinaren ondorengoari baino eskubide handiagoa ematen dio. Aristik ez omen daki alienazio nazional zein ekonomikoak berdin eragiten diola Gordexolako aititea duenari zein Bugoskoa amama duenari; eta, era berean, Madrilgo burgesia bezain espainolista dela Bilbokoa.

    • “Espainol sentitzen den hemengoari espainol sentizen den etorkinari/etorkinaren ondorengoari baino eskubide handiagoa ematen dio” esaldi guztiz okerra dela uste dut. Hori ez dut uste aipatu denik, Sugar-ek garbi utzi du ondoren

  • Demagun estatu Espainiarrak Independentzia nahi degun ala ez bozkatzea uzten digula (Nafarro foru erikdegoari ta Euskal Erkidegoari), epea 10 urte barru ta bozkatu ahalko zuketen Euskal Lurraldetan 5 urte bizitzen daramatzan edonor, galdeketa baino 6 urte lehenago milioi bat Espainiatar etorkin etortzen dira Euskal Lurraldeetara lan bila (krisi dela ta).

    Niri galdera: Beharreengatik etorritako etorkin hoiek, ni jateko ez banu ere emigratuko nun ta, ze bozkatuko zuketen? Barkatu bainan niretzako ezin da gea hain “jatorrak” izan, gauza bat da independentzia lortzen badegu Euskal estatuan denok eskubide berberak izatea (orain Euskaldunak eskubide gutxigo dituzte), ta beste bat, kanpokoak Estatua izan behar degun ala ez bozkatu behar izatea. Eta bide batez ni ere ez nago bozkatzearen alde, hau estatua izan behar zan, berdin du ze nahi duten kontrakoa iritsia dutena, hemengoak edo kanpokoak.
    Mendeetan zehar kolonizatuak egon ta gero galdeketa egitea iruzurra dela pentsatzen dut.
    Gauza da nola gauzatu independentzia galdeketa barik? Ze galdeketa inoiz egitea uzten badute, irabaziko dutela jakiten dutenean izango da.

    Hemen mendeeak daramaten eta 8 abizen Euskaldun dituzten kolono asko daude ere, edo txarrago, TRAIDORE, ze” hemengoak” izanda egiten dutena TRAIZIOA da, bestela Euskal Herria ordez jarri estatua duen nazio bat, eta hemengo askok egin dutenak Nazio hoietan egin izan balute, TRAIDORETZAT hartuko lituzketen.

  • Pitoniso ezkorrari hainbat gauza esango nioke errespetu osoz , berak gure gurasoekin izan ez duena:
    – ni askoz optimistagoa naz eta garaituko garela uste dut
    – bi herri baino gehiago daude herri honetan eta askotan, gehienetan, ez dute jatorriarekin zerikusirik
    – herri honetan permeableagoa da gizartea eta nazio bi daude eta ez berezki jatorriaz bakarrik markatuak
    – nahi dugulako gara ez gatozen lekutik gatozelako, denok baikatoz noizbait Afrikatik. – – borondate askean oinarritutako gehiengoan sinisten dut eta ez dut dudarik erabaki horretan independentzia baino gehiago irabaziko dugula.
    – bitxia da Montero eta Aristiren planteamenduetan antzekotasunak topatzea.

  • Herri bati bere askatasuna indarrez kendu zaionean dependentzia derrigortu batean bizi da.
    Herri horrek berezkoa du askatasun egoeran bizi ahal izatea, eta bere indar guztiarekin borrokatuko du horren alde. Aldamenean ditugun bi estatuak ongi dakite hori eta printzipio hori aplikatu egin dute behar izan dutenean.
    Kanpotik etorritako jendea integratzen da heldu den herriarekin bat egiten duenean, bere alde onak eta alde txarrak konpartitzen dituenean. Euskal Herriak baditu alde positiboak, noski, baina egoera jasan ezin batean bizi bada (okupatua eta askatasun eta botererik gabe), kanpotik etorritakoak barneratu egin beharko luke egoera horretatik lehenbailehen ateratzeko gogoa. Hori da heldu den herriaren arazoak bereak egitea. Hori egin ezean, indarrez inposatutako egoera injustu bat onartzen ari da. Ez da integratu herri horrek bere askatasuna lortzeko daraman borrokan. Bizi eta lan egiten ari den herriaren egoerak bost axola dio edo are okerragoa, gustukoa du. Edozein kasuan, kolonoa da.
    Bertakoek zapalkuntza egoera hori onartzen dutenean, beste izen bat dute: kolaboratzaileak; etsaiek bere menderatze lanean jarraitu dezaten laguntzen ari baitira hauek ere.
    Uste dut etorkina eta kolonoa oso ondo definitu dituela Pakok bere idatzian:
    “Espainiatik etorritakoak ere etorkinak zirela ahaztuta, gure kulturan, hizkuntzan eta nortasunean integratzeari muzin egin ziotenak. Integratzeari uko egiten dion etorkina kolono bilakatzen da herri menderatuetan, botere propiorik gabe integrazio hori bultzatzeko tresnarik ez baitauka.”
    Espainiatik etorritakoak etorkinak direla esaten du. Batzuk kolonoak – integratzeari uko egin diotenak – eta beste batzuk etorkinak, integratu diren etorkinak.
    Pakoren artikuluan hau ez bereiztea gauzak nahastea eta desitxuratzea da.
    Zorionak, Pako.

  • Galderren aiton-amonak asko dira. Noski. Beste aiton-amona asko dauden bezala. Galder berak esan du bestelako aiton-amonak ere badituela. Noski.

    Baina badira beste biloba mota bat sortu duten aiton-amona asko ere. Noski. Eta horien testigantza zuzenak nekez irakurriko ditugu horrelako euskarazko solasleku batean. Noski.

    Baina izan badira. Eta asko dira. Eta izan duten ondorioak izan dituzte, aiton-amona askorengan eta hain biloba askorengan. Eta, nahiz eta Aristik esandakoarekin inola ere ez nagoen ados, ezin dira ondorio horiek ahaztu, norberaren aiton-amonen lekukotasun emozional bat plazaratuta.

    • Errespetua erein behar izaten da, errespetua jaso ahal izateko, Galder.
      Hori esanda, denetik egon da eta dago gurean. Etorkin gehienak miseriak eta zapalkuntzak bultzatuta etorri ziren Euskal Herrira, Euskal Herritik hainbestek garai ezberdinetan alde egin izan duten bezala. Eta euskaldunek kanpoan nola, gurera etorritakoek ere berdintsu. Guztiek ez, baina gehienek, agerikoa denez, kolonialismo espainiarraren mesedetan jardun izan zuten, eta halaxe dihardute oraindik haien ondorengoetako askok eta askok, bertoko kulturari eta hizkuntzari ezikusiarena eginez edo erdeinu hutsez, bertoko burgestar eta ez burgestar askok bezala, bestalde.
      Ares, Prieto edo López “ferroviarioak”, Oyarzabal, Mayor Oreja eta Basagoiti frankistak eta Azcunaren estiloko jeltzale “kosmopaletoak”, egur bereko ezpalak dira. Esan gabe doa, gure hizkuntzari kalte egiten diotenak, ezker abertzalean ere badirela, tamalez.

      • Gehiago esango dizut: gure hizkuntzari eta independentzia eskuratzeko helburuari min handia egiten diena Pako Aristi da, jarrera xenofoboak jarrita eta zurekin bat egin dezakeen edonor kanpoan utzita susmopean duzulako. Hori bai dela estrategia okerra.

        • Ez dut zure erantzuna ulertu. Hala ere, ez dut inongo estrategiarik planteatu inon…

      • Artikulu hunkigarri bezain ausarta idatzi duzu Galder, izan duen oihartzuna erakusgarri. Zorionak.

        “Guztiek ez, baina gehienek, agerikoa denez, kolonialismo espainiarraren mesedetan jardun izan zuten, eta halaxe dihardute oraindik haien ondorengoetako askok eta askok, bertoko kulturari eta hizkuntzari ezikusiarena eginez edo erdeinu hutsez (…)” negargarria baderitzot ere, eskerrak 2. mailako adimen gaitasuna duten abertzale xenofoboen iritziak ez direla iraingarri. Baina jarraitzen dioten hitzek borobiltzen dute esaldia: “(…) bertoko burgestar eta ez burgestar askok bezala, bestalde.” 30 hitz baino gehiago idazteko modua, ezer ez esateko. Badakizue, itsasoa ez da laranja kolorekoa, gorria ere ez den arren.

        • Bigarren edo beheragoko adimen maila zeinena den bistakoa da Libe. Iraingintzan jausi barik erantzun ezin duzuenona, alegia.

  • Behin ETB2ko arratsaldeko tertulia horietako batean gai hau atera zen: Sestao edo ezker ibarreko antzeko herri batean hainbat emigranterekin (XXI mendekoekin, hau da, beste kontinenteetakoekin) zegoen ez dakit zein arazo.

    Tertuliano batek aipatu zuen kuriosoa zela proportzio handi batean emigranteak (espainolak) ziren herri batean zeinen iritzi gogorrak azaltzen ziren emigrante (urrunagoko) haien kontra. Eta bat batean isilarazi egin zuten: “ese comentario no viene al caso, no vamos a marcar vascos de primera y de segunda”. Jakina, vasco kontzeptu horretan “autoktonoak” eta emigrante espainolak (jatorrizkoak nahiz ondorengoak) sartzen zituzten, ez egungo emigranteak. Azken hauek “integratuta” ez daudelako? Zer da ba integrazioa? Auskalo, galdetu sestaoko horiei eta tertuliano horiei. Baina, segun eta zein dagoen konparagai bi maila bereiz daitezke, edo ezin dira bereizi, jende askoren ustez. Kuriosoa ezta?

    Eta oso guaia da esatea hemen lan egiten duena hemengoa dela. Hori zuk nik eta beste lau katuk pentsatuko dugu magebdarrei, pakistaniei edo kongotar bati buruz. Baina herri honetako gehiengo zabal batek tertulia horretako pentsaera du.

    PD: Francok berak begi onez ikusten zuen gure probintzietako industrializazioa eta haruntza zioazen espainolen uholde migratzaileak. Jakina da zergatik. Tertulia horretan zabalduta zegoen iritzia gailenduko zelako.

    • Eta horretarako soluzioa da Pako Aristi eta bere jarraitzaile lehialek proposatzen dutena, ezta? Bere aiton-amonak “autoktonoak” ez dituenak 2. mailako eta kitto!

      • …beste kontinenteetako etorkinak ere “vasco” direla onartu.
        Gauza da lehendabizi “arazoa” zehazten ados jarri beharko ginatekeela (soluzioak gero), eta nire ustez, hau da:
        – Ez daukagu behar besteko baliabiderik (Estatua) uholdeka datozen etorkinek sor dezaketen eragin negatiboa neutralizatzeko -euskal kulturan eta, zehazki, euskaldunok dauzkagun eskubideen gauzatzean- .

        Alegia, arazoa ez direla etorkinak. Arazoa da Estaturik eza, eta urteetako dinamikak herri honetan sortu duen desoreka egoera (askorentzat normalizatua).

  • Idurre Eskisabel 2013-07-09 11:35

    Iñakik nire artikulu bat ekarri duenez eztabaidarako argumentu gisa, zera aipatu nahi nuke:
    -Batetik, Ataungo amonari jakintzaren autoerrekonozimendua eta bizitza zibil lasairako aukera ebatsi zizkiotela espainieraz oso trakets moldatzen zelako. Mutrikuko amona Iruñera migratuak, berriz, inoiz ez zuela gainditu langile estatusa, gerra aurrean Mutrikuko Euzko Emakume Batzaren sortzaileetakoa izan arren eta jeltzale militantea gero. Batak zein besteak, eta maiz sortzen ziren jatorri/identitate gatazka kotidianoak gorabehera, hurkoa ikusten irakatsi zigutela, jatorria edozein izanda ere.

    -Zapalkuntza bikoitzarena (nazioa/klasea) abertzaletasunak aspaldi bere egindako kontzeptua dela; genero-sexuei dagokien zapalkuntza hirukoitza (edo laukoitza) ere bere egin duela parte batek. Egia da, kontu horiek ez dira lauak, baizik eta galdera eta kontraesanez beteak, baina zerbaitek bereizten badu abertzaletasuna nazionalismotik auzi horiei erantzutea da -eta nik ez dut nazionalista izan nahi, abertzale baizik-.

    -Iñakik aipatutako nire artikuluko medikuaren abizena Etchechoury dela.

  • Lehenengo eta behin zorionak, egileari, artikulu txukun, ausart eta inportante hau idazteagatik. Pako Aristik bere kristalezko bolan ikusi ez zituen parajeak (subjektiboak, baina parajeak) erakusten ditu, orokorgarriak ala ez, ezin adierazgarriagoak direnak. Ziurraski sandalo-keak begiak narritatuko zizkion Pakori momentu batez, eta eskapatu egin zaio errealitate hau, eta horregatik ez du aipatu.

    Politika fikzioa egiten ari garela, iruditzen zait Galderrek balizko indar harremanen eta erabakitzeen inguruko kalkuluak egiterako orduan euskal nazio modernoa ulertzeko funtsezkoa den elementu bat ekarri duela mahaira: erakartzeko, gutartzeko, euskalduntzeko (eta baita, konbinatuz sortzeko, à la Badiou) agertu dugun gaitasuna.

    Ahulak garela badakigu. Estaturik ez dugula (bahituta edo sortzeko, berdin zait) badakigu. Etsaiak ahaltsuak direla badakigu. Eta ez zait iruditzen gure ahalmenen artean, gure aziertoen artean handienetarikoa izan dena bazter utzi eta etorkinak eta ernegatuak, traidoreak eta maketoak identifikatu eta jokoz kanpo uztea inolako estrategia independentista bat denik. Alderantziz, autosabotaia ariketa garbi bat iruditzen zait (edo, konspiranoiko jartzearren, benetako arerioaren operazio telezuzendu bat).

    Hala ere, gaiari helduz: pentsatu nahi dut Pako Aristik hanka sartu duela – idazle izan arren hark ere badu eskubidea hanka sartzeko idaztean- etorkinei buruz idatzi duen moduan idazterakoan. Ez duela adierazi nahi izan inoren jatorriak politikoki nonbait kokatzen duenik, eta ez duela uste hargatik euskal naziogintzatik at kokatu behar dugunik. Zalantzan sortzen zaizkit hala ere, hemen irakurri ditudan iruzkin batzuekin. Nik atzerritarrekiko (espainiarrak = atzerritarrak, eta kitto) beldurra (galdu egingo gara eta dugu haien erruz) eta arbuioa (ez dute zeresanik, guk nahi duguna pentsatzen ez badute) ikusi ditut. Eta horrek oso hitz zehatz eta zahar bat du. Bueno, pare bat, agian. Eta oso etorkizun beltza.

    Ez dut nik galtzen ari garen gerra bat denik ukatuko, edo erakunde, hedabide eta lege kolonizatzailez lepo garena zalantzan jartzen (hala gaudela uste baitut, zorionak Orreagako taldeari, hortan behintzat zuen pedagogia lanak funtzionatu du nire kasuan). Baina gerra hori irabazi egin nahi dut. Eta gerra estatuen (ez baita bakarra) kontrakoa dela ahaztu eta herrien (ez baitira bakarra, ezta) kontrakoa dela aldarrikatzea, ez da bakarrik hankasartzea estrategiko eta etikoa, pena handi bat da. Gure indargune izan dena ahulgune bihurtzea bai dela Lao Tseren “bide arriskutsuan” barneratzea.

    Estatuari gerra, gerra beti. Baina herriak, eta pertsonak… etsai nahi ote ditugu benetan? Nik ez. Nik alde nahi ditut, eta konbentzituta nago alde izango ditugula.

  • Bingen Haretzederra Erentxun 2013-07-09 11:58

    Galder Gónzalez: ni ados nago zurekin gauza batetan. Kanpotik ethorritakoei COLONO deitzea akatsa da, eta strategia okerra. Baina akatsa da, baita ere, hori baztertzeagatik colonialismoa bera ukhatzea. Nabarroa Frantziaren eta Espainiaren colonia dela evidentzia bat da, egunetik egunera gehiago. Beraz, arazoa da nola assimilatuko dugun anticolonialismoa, azken urtheotan jakin ditugun datu berriak, gure bethiko discursuaren baithan. Zeren-eta politiko discursua dynamikoa ez bada, eraberritzen ez bada, hil egiten bait da. Pako Aristi jauna saiatu da, baina ez du asmatu dialektika inclusivu bat sortzen, gora-behera Sabino Arana Goiri jaunari gerthatu zitzaion bezala. Personen jathorrian jarri du focua, personen ideologian jarri beharrean. Eta hor, argi dago, ideologi guztiak ez direla berdinak injustitiaren aurrean. Batzuek injustitia babesten dute, besteak injustitiaz baliatzen dira eta gainontzekook justitia nahi dugu statu propioaren berreskuratzearen bidez. Batzuek COLONIALISTAK dira, besteak COLLABORATIONISTAK dira eta gainontzekook STATALISTAK gara. Gero, COLONOAK ere badaude, noski, baina izen hori reservatuta dago imperioak armaz babesten dituzten imperial hiritar uniformatuentzat. Gu boterea bagara, gu statua bagara, arma guztiak gure esku ditugu gure politiko geographian. Garrantzitsuenak dialektiko armak dira.

    • Bingen, darabilzun euskara horrek araurik al ditu? Ikas daiteke? Benetan, osho curiossoa irudhitzen zait, incomunicassione modu bicaina da… oso divertitione da, venetan!!!

  • “edo…”ri jarraituz

    Soluzioari dagokionez, lehen bidegurutzean bi joera ikusten ditut. Bata, “Estatua behar dugu, eta indarrak horretan -soilik?- jarri behar ditugu”; eta bestea, “Estatua lortu artean, esku artean dauzkagun baliabideak garatzen eta lantzen segi behar dugu”.
    Galdera da: indarrik bai bi estrategiei modu berean eragiteko? Derrigorrez bat ala beste?
    Tira, lehen joerako planteamendu asko “metafisika” arloan koka genitzake eta ez naiz ni horretan zentratuko. Bigarrenak interes handiagoa piztu dit azken urteotan: herri ekimenetatik sorturikoak, motibazio berezi bat dutenak, eta egunerokoan egikaritu daitekeena delako.
    Aldiz, arrisku bat ere badu: baliabideak garatzen eta lantzen segitzea, baina helburu oker bati begira. Hau da, helburua “konbibentzia” denean, kanpokoa inkomodo sentituko ez den egoera, herri kultur-anitza … arrisku handia dugu egoera guztiz desorekatua sortzeko, beti ere, euskaldunon kaltetan. Eta beraz, nire ustez, helburua izan behar da euskaldunon dauzkagun eskubideak gauzatzea; hortxe, eta soilik hortxe gauzatuko baita benetako konbibentzia, benetako aniztasun kulturala duen herria.
    Askotan interpretatzen da ordea gaizki azken planteamendu hau, eta uste izaten da, euskaldun ez dena baztertu nahi dela. Baina hori ez da horrela. Emakumeen alde egitean, gizonen alde ere egiten den bezala, euskaldunen alde egitean erdaldunen alde ere egiten da (Lorea Agirre) –Ekologia, eta hizkuntza ekologia alorreko teorizazioek ideia hau babesten dute-.
    Beraz, orain datorkigun galdera da: etorkinen inplikazioa beharrezkoa da bigarren joera hau arrakastatsua izan dadin? Nire ustez bai. Eta kontuan hartu etorkin batzuen jarrera bezain arriskutsua dela euskaldun askorena. Inork ez du esklusibitaterik esateko nork har dezakeen parte honelako prozesu batean. Nahi duenak har dezala, baina helburua argi izan behar dugu, eta helburu hori errespetatzen ez duenak automatikoki uzten du bere burua kanpo, izan etorkin, izan euskaldun. Niri ez dit balio esatea nire eskubideak urratzen duen egoera mantentzera jo behar dugula, erdaldunak komodo senti daitezen.

  • Somorrostro Harana 2013-07-09 12:51

    Euskaran eta ingurua interpretatzeko euskal munduan ez da berezkoa jaioterria lotzea nortasun bategaz. Hori beste kulturetatik hartutako gauza berria da (berria dinot kontuan hartzen euskal kultura milaka urte dituela). Euskarari ez dio ardura non jaio den pertsona bat, euskarak garrantzia ematen dio euskara edukitzeari bakarrik eta hau guztia adierazteko euskaldun berba dugu. Euskalduna euskara duena esan gura du, bakarrik. Euskararentzako Euskal Herrian jaio eta erdaraz bakarrik dakiena erdalduna da, Euskal Herritik kanpo jaio eta Euskal Herrian inoiz egon eta euskaraz berba egiten duena, ostera euskalduna da.

    Abizenen eta izenen kontuan antzeko gauza gertatzen zen beste kulturekaz nahastu aurretik. Etxeak zeukaten, pertsonak izendatzeko ahalmena, erraz azalduta, munduko edozein lekuan jaiotako pertsona bat Etxebarri deitutako etxera bizitzen joaten bazen pertsona hori etxebarria zen eta horrela izango zen ezagutua, gero, ezkontzagatik edo beste motibo batengatik Elizalde deitutako etxe batera joaten bazen bizitzen, etxebarri galdu eta elizalde izango zen ezagutua. Gero deitura guztiak batzearen kontua etorriko zen, baina hori kanpotik etorritako legeak dira, ez euskal kulturak egindako zerbait. Duela gutxi arte, gizonok zerbitzu militarra egiten zutenean jakiten zuten euren hainbat abizen, baina herrian abizen batengatik ziren ezagutuak.

    Honegaz guztiagaz adierazi gura dudana da, euskara eta mundua ulertzeko euskal era direla eurek euskaldunak sortzen dutenak, ez leku batean ala bestean jaio izatea. Euskal kultura, kultura irekia eta integratzailea da berez eta naturaren eta munduaren jagole.

  • Aitite Felix kolono bat da, kanpotik etorri eta alderdi espainolista batean kolaboratu du. PCE esanak esan independentziaren aurka jokatu du.

    • Oxandabaratz 2013-07-09 16:30

      Zuk zeozer ba al dakizu ezer Euskal Herriko PCEren historiaz edota kanpaiak entzun bai, baian non jakin gabe hitz egiten al duzu?

      • Erkidegoko sukurtsal horretaz ari zara? Mesedez, behin ETA disolbatua gainontzeko espainol nazionalisten bidea hartu dute. IUren boto gorritxoa erakartzeko tresna besterik ez dira. Independentziaren aurka daudela esatera iritsi dira, mesedez!

        • Oxandabaratz 2013-07-10 09:59

          PCEren hitoria osoaz galdetu izan dut nik, ez bakarrik azken 30 urteetakoaz.

      • Poliziaren bidearekin jarraitu behar dela ETArekin akabatzeko ere, EEk hau utzi ta 5 urtetara, gero lagun egin zirela…

  • Bingen Haretzederra Erentxun 2013-07-09 15:35

    Orreaga ingurukoei: ohartu ideologiak direla dialektikoki garhaitu behar ditugunak, hitzezko garhaipen horren bidez personak erakhartzeko. Civil bati COLONO deitzeak ez du ezertan laguntzen. Ez du inoiz inor erakharriko. Are, arriskutsua eta strategikoki porrotera condemnatua. Hitz hori baztertu egin behar da civil hiritarrak izendatzeko. Aldiz, COLONIALISTA izendapenak eta COLLABORATIONISTA izendapenak bi ideologi multzo horiei mozorroa khentzen diete. Hiritar/Colono statiko izendapenak dira: nabar hiritarrak eta militar occupatzaileak berheizten dituzte. Colonialista/Collaborationista/Statalista dynamiko izendapenak dira: nabar hiritarrak ideologikoki sailkatzen dituzte, eta batzuren eta besteren legitimitatea agerian uzten dute.

  • Maribel Garcia Dominguez 2013-07-09 16:07

    Nire semearen bidez (Gorka) zure artikulua irakurtzeko aukera izan dut. Hitz hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkizut. Nire aiatari zure aititeri bezala gerla harrapatu zitzaion. Nire aita bere lurraldeko unibertsitatean ikasten ari zen. Frankoaren altzamenduan Tenerifetik Españara ekarri zuten. Biek bizitza paraleloak izan dute. Nire aitaren aholkua jarraituz ( Alla donde fueres, haz lo que vieres) eta nire senarrak euskararen kulturaz transmititu zitzaidan maitasunez, kultura honetan integratzea bere hizkuntza eta ohiturak ikasten erabaki nuen. Zure artikulua oso gertua sentitu dut eta berriz ere zenbait gauza interesgarria ikasi dut.
    Eskerrik asko nire urtebetetzea zoriontzeagatik.

  • Beldurgarria da abertzaletasunaren baitan aurkitzen diren jarrera filo-faxistak hain era garbian aurkeztea, batez ere nafarzale atzerakoietan aurkitzen direnak. Izango al dira hauek Kapital monopolistak hemen erabiliko dituen rekete berriak?

    Edonola ere, ideologia burgesaren zabor guztia irentsi ondoren normala da halako erantzunak ematea gaur egungo gizartearen aferei, askoz gehiago klase borroka zapalkuntza nazionalaren egoeran gertatzen den batean…

    GORA ARGALA!

  • Oso hunkigarria zure aitonaren istorioa, benetan. Lastima norbaiten kontra eta gorroto horrekin erabiltzea. Horrela indar haundiagoa hartzen hartzen du. Nire ustez zuri inork ez dizu kolono deitu. Kolonoaren kontua abizen edo jatorrian ez, jarreran dago

    Nire istorioa askoz xumeagoa da, ez du inor hunkitzeko pretentsiorik ere. Zure aitona iritsi zen auzora, Otxarkoagara, handik 40 bat urtera iritsi nintzen, 18-19 urterekin, nire zortzi edo auskalo zenbat abizen euskaldunekin, % 95a euskalduna den herri batetik. Ez zen Ibilaldi egun batean Barakaldora joatea eta jo, zenbat gaztelera entzuten den, esatea. Herri kolonizatua garela hortxe ikusi nuen. Inon abertzale egin banaiz, hortxe izan da. Nik euskaldun izatearekin nahikoa nuen
    Bertan istorio ederrak ezagutu ditut. 14 urterekin, ahizpa zaharragoa beste lagunik eta jabetzarik gabe bertara iritsi, lana gogotik egin eta lau seme-alaba txiki zituela, senarraren bedeinkazio edo oneritzirik gabe, HBko komitean sartu zen emakumea. Irakurtzen eta idazten ez zekiena beste bat, Extremaduratik etorri eta 20 urte beranduago Espainian barrena ibiltzea tokatu zitzaiona, kartzelaz kartzela, semea ikusiko bazuen. Eta ze duintasunekin. Beste bat berriz, senar alkolikoa eta drogak hildako seme bat, hala ere Euskal Herri hobe baten alde hil arte borrokatu zuena. Hamazazpi urte luzez kartzelaz kartzela bisitatu dugun laguna, zorionez bere auzoan jada… Eta guztiak aberasgarri izan dira niretzat. Zuk diozun bezala, xenofoboa banintz ez nituzkeen nire alabaren abizenak horrela kutsatuko. Pentsa zenbateraino izan den aberasgarri niretzat auzo hori ezagutzea…

    Orain, oso bestelako jendea ere ezagutu dut. Orain 40 urte etorri (etorri guretzat, beraiek espainian gelditu ziren) eta beraien seme-alabak espainolak dira eta bilobak ere bai. Eta etxepera nire moduko bat joaten bada bizitzera “la Vasca” deituko diote. Han arrotza ni izan naiz, gaur egun ere. Eta horretarako, ez duzu ukatuko, adibidez, Alemaniara joan zirenek izan ez duten laguntza izan dutenik,. Estatu baten laguntza. Nire ustez horiek dira kolonoak.
    Gehiago esango dizut, nire Otxarkoagako lagunek kolonoa nor den eta nor ez oso ondo bereizten dutela esango nuke.
    Zurea defendatzeko besteon ahotan esan ez ditugunak jartzeko joera duzula iruditzen zait eta hori ez zait batere gustatzen

  • Irakurketa luzea bezain intersgarria egin zait. Eta Iparrraldetik ikusirik, hutsune bat senditzen da: oro har, gehienen izpirituetan etorkina espainiarra da (batzuetan galegoa) eta okupatzailea Espainia.
    Harrigarria da nola ahazten dugun gure Herriaren osotasuna… euskaratik hasirik (zinez luma ederra duen batek hiruetan erabiltzen du Iparraldekoek ezin ulertu duten kalkoa « hanka sartu duela », « hark ere badu eskubidea anka sartzeko », « ez da bakarrik anka sartzea »…).

    Bi ideia, halere, eztabaida aberats honentzat:

    XIX. eta XX. mende erdirarte euskararen etsaien (« de facto » etsai) kopururik handiena ez zen etorkinena bertakoena (euskal abizendunak hain zuzen) baizik. Hori, ene ustez hala izan da batez ere Bizkaian, baina ere Nafarroan eta Araban.. Uste dut etorkin espainiarraren gehiengoak bertako asimilatuekin bat egin zuela besterik gabe…
    Egoera hori aldatzen hasi zen Ikastolen hedatzearekin batera. Eta birreuskalduntze horretan, menturaz, euskal abizendunak gehiago izan dira, etorkinak baino.
    Etorkinak aipatzerakoan ez duga ahantzi behar Iparraldeko etorkinak (batez ere Kostaldean eta Baiona-Angelu-Miarritze, BAM deituan), urte luzeetan, ez direla izan proletarioak (salbu portugesak) baina klase ertain eta gainekoak: aski da BAMeko mediku, lege-gizon eta abarren izenak ikustea… Azken urteetakoak, aldiz, lehengoaz gain badira mundualizazioaren ondorioz toki guzietakoak.

    • Mikel Martinez Artza 2013-07-10 05:29

      Frantziar estatu jakobinoaren jarrera euskalfobikoak bultzatzen du hori, beste behin ere enpresari handimandi eta bankeroen interesak merkatu-harremanak erraztea delako.
      Bestetik, proletarioaren edo langile herriaren kontzeptuaren gaurkotzea aldarrikatu nahi dut: XXI. mendean klase-zapalduaren esparrua fabrikatik askoz haratago doa, biztanleriaren %99 inguru delarik, zuk aipatutako klase ertaina barne.

      Oro har, xenobiaren existentziaren arrazoi nagusia zera da: Pako Aristik eta abarrek ahaztua dute nazio zapaldu honen historiaren motorra klase borroka dela, munduko gainontzeko bazterretan bezalaxe. Burgesiaren interesek azkartu zuten euskararen galbidea, eta euskal langile herriaren interesek bultzatu zuten berreuskalduntzea, “aitite Felix” bezalakoak tartean zirelarik.

      Chavezek esan bezala, burgesiak aberririk ez; eta izatekotan, sentimendutik urrun merkatu-interespean beretzen du kontzeptu identitarioa.

  • Azkenean, munduko lurralde bakarra izango gara non migrazioak, non demografia maila politikoan aztertzen ez diren, pertsonaz pertsonako azterketetan mingarrietan sartu gabe… Jakina da denok daukagula aitite/konatu/lehengusu/lagun/neskalagun/senar Felix inguruan… Eta, oso kuriosoa egiten zait horrelako gai sakon eta serio batean Palestina, Irlanda, Hego Amerika, Venezuela, Kuba eta Kurdistan ez direla inondik agertzen. Hau guztia ez da berria eta gure inguruan guzti hau oso aztertuta eta eztabaidatuta dago. Gurea marka da gero! Non geratu ote dira Egin edota Garan argiratutako Paroten teoria demografiko haiek? Non ote dago Unai Parot? Berarekin ahaztu zarete…

  • Gaur egun konparatuz gero Bilbo batean esaterako erdaldun batek eta euskaldun batek bere jatorrizko hizkuntzan etxetik aterata zenbateko rekorridoa egin dezakeen euskaraz edo erdaraz jarduten, diferentzia izugarrizkoa litzateke , beraz, argi dago zeinek jasatzen duen diskriminazioa . Euskaldunok beti begirunez edo eskuzabaltasunez etsi egin behar izaten dugu, hau da erdaldun bihurtu, erdaldun baten aurrean eta aldiz erdaldunak deblauki bere eskubidea betikoa izango balitz ,ez dauka arazo hori . Euskaldunon diskriminazioa ez da solik fisikoa , hau da, gure burujabetasuna militarki eta biolentziaz ukatuta egoteaz, gain, kulturalki guztiz kolonizatuta gaude , ikusi baino ez da behar gure gazteek nagusitzeko gehien bat erabiltzen duten hizkuntza eta ereduak . Barkatu baino orohar, guztiz espainolak. Ikastoletan hasitako haur euskaldunak ,zati handi batean ,gero erdera bihurtzen dute bere komunikaziorako hizkuntz nagusia . Ezkizofrenia handi batean bizi da jende asko, hamar mila ekintzetan euskeraren alde parte hartzen
    eta aldiz, euskaltegiak geroz eta ikasle gutxiago daukate .
    Eta zer esanik ez lan harremanetan, euskeraren erabilera, oso murritza da. Eta ez dago inongo plangintza seriorik inongo aldetik . Euskaldunok oraindik , beste ataka larri baten bizi gara , zatitzen lurraldetasuna alde batetik eta beste aldetik hizkuntza . Biak batera doaz. Hizkuntzaren erabilerak lurraldea behar du eta ez dago lurralde nortasunik ,hizkuntzarik gabe . Batak bestea behar du .
    Pako Aristik bere artikuluan, egi borobilak esan ditu . Euskaldunok ez gara burujabe izan gure herrian eman eta ematen diren inmigrazioen aurrean . Hau ez da proposamen xenofobo bat, horrela ulertzeak, oso ikuspegi murritza erakusten du . Munduan zehar, burujabe ez diren herri askotan gertatu den fenomeno bat da (Txetxeniaren kasua esterako )., eta horrek eragin handia izan du hizkuntzaren hedapenean eta bizitzan . Bere garaian euskaldun asko maila ekonomiko desberdinetakoak, baztertuta sentitu dira erderaren inposizioaren aurrean, eta oraindik inork ere ez , ez die inongo homenaldirik edo rekonozimendurik egin gure herrian , gainera gai hauek beti beldurrez tratatzen dira, xenofobokotzat hartzen direlako.
    Orohar, herriaren erantzuna guztiz alderantzizkoa izan da , eskuzabaltasuna eta integrazioa erakutsi du batez ere . Beraz erdaldunekiko diskriminazio hori, jarrera xenofobo hori , entelekia bat izan da, ez da gertatu eta ez da gertatuko euskaldunon izaera kontutan hartuta .
    Jarrera baztertzaile eta retrogradoa badago , erdaldun askok euskaldunen aurrean hizkuntzarekiko eta beren burujabetasunarekiko hartzen dutena da, hori bai, estatuen indarren babesarekin.
    Gaur egun oraindik gure erreferente politikoak eta kulturalak espainolak eta frantzesak batez ere jarraitzen dute izaten , eta ez dago gure herrian estrategia garbi bat euskaldunok euskaldun izanda
    gure buruaren jabe izateko. Katalanak hasi dira bide hori hartzen eta gu oraindik eztabaida zantzuetan
    gabiltza , alderdikeriekin, pertsonalismoekin eta abar, . Ba da garaia euskalherria euskal begiekin ikusteko, hau da, euskalduna eta libre, burujabe, munduari eskuzabaltasunez lehio bat irekita.

    • Somorrostro Harana 2013-07-11 10:49

      Bilbon ezin duzula euskaraz bizi? Eta Donostian bai? Iruñean, Gasteizen, Donibane-Garazin, Baionan ala Maulen bai, ala? Argi dago ez dela kasualitatea iruzkin batean Bilbo erabiltzea. Batzuen iruzkinak irakurrita uler daiteke etorkinak (ez dakit historiaren zein momentutan ez diren etorkinak egon Euskal Herrian, dena den gizakiak dira, ez?) heldu aurretik Euskal Herria euskalduna zela eta badirudi gaur egun ikurriñak ematen duen nortasuna zeroatela euren bihotzetan. Hori guztia gezurra da. Euskarak lehendik bigarren mailako hizkuntza zen eta dirudunak (modak jartzen dituztenak) gazteleraz eta frantsesez berba egiten zuten euskaldunetik (baserritarrak eurentzat) bereizteko. Moda zen (gizarteaz berba egiten nabil ez legeez) gazteleraz eta frantsesez berba egitea eta modak jakin badakigu indar handia daukatela. Moda horren indarra gaur egun arte heldu da eta bere arrastoa Nafarro Ekialdean eta Iparraldean ikusi dezakegu. Nafarro Ekialdean, Baxe-Nafarroan eta Xiberuan batez bere. Lehengoan euskara desagertu da edo ia desagertu, etorkinen erruagatik izan da? Ez, han “modan” jarri zen euskara ez zuela ezertarako balio eta seme-alabei hizkuntza erakustea zailduko zuela gaztelera ondo ikastea. Baxe-Nafarroan eta Xiberoan antzeko gauza gertatu zen baina frantsesagaz, apur bat beranduago eta kontutan hartuta leku itxiagoak direla gaur egun ikusten dira emaitzak eta gurasoek gutxi arte (edo oraindino egiten dute) pentsatu izan dute euskara seme-alabei erakustea ez zela ona izango.

      Erdara zelan sartu den euskaldun peto-petoak (berba barregarria benetan) diren herrietan bere, adierazgarria da gaur egun. Bizkaiko eta Gipuzkoako herri hauetako gazteek erdarara jotzen dute, zergatik? Etorkinak dela eta, ala? Jakina.

      Datu batzuk ipintzearren galdetuko nuke: Zeintzuk dira etorkin gehien izan dituzten herrialdeek? Bizkaia eta Gipuzkoa. Zeintzuk dira herrialde abertzaleenak? Gipuzkoa eta Bizkaia, hirugarrena, Araba. Zein herrialdeetan berba egiten da gehiago euskaraz? Gipuzkoa eta Bizkaian. Zein herrialdeek dituzte gazteen artean euskaldun kopuru gehien? Gipuzkoa eta Bizkaia, hirugarrena Araba.

      Ni euskalduna eta euskal herritarra naiz ez beste gauza, ez dakit zein den etorkizunerako aukerarik hoberena herri honentzat, nik oraindino Herri-Europan delako horretan sinisten dut, beste herriekaz elkarregaz aurrera jaoteko (txikerrenekaz batez bere), baina ez dakit gauza hobe dagoenik, baina argi daukadana da ez dudala ezer (ez estatu ez ezer) egin gura españako lemak hartzen(“España para los españoles” edo “en España solo en castellano”) eta euskalduntzen dituztenak (Euskal Herriak euskaldunak bakarrik bozka eta horrelako txotxolokeriak).

  • Aristik ez du beti asmatzen. Askotan ez duela asmatzen iruditzen zait niri. Baina pentsatzen duena bere horretan esateko adorea dauka, herri zigortu honetan gutxitan ikusten den ausardia, inori baimenik eskatu gabe. Eta horrek, noski, arriskua dakar, eztabaida behartu honetan gertatu den bezala. Artikuluan ziurrenik ez du asmatu kolonoen auzia erarik onenean adierazten, baina kolonoak izan badira, asko eta asko. Kanpotik etorritako guztiak kolono ez diren bezalaxe. Arrazakeria zantzurik ez diot sumatu, ostera.
    Eta badira ere, bertokoak izanda, kolonizatzaileen kolaboratzaile direnak ere. Asko eta asko. Ez ala?
    Bada, eztabaida behartu honek estali egin ditu Aristik bere artikuluan egiten dituen zenbait gogoeta interesgarri. Nahi duenak, fusilamendu antolatuak bazterrera utzi, eta artikulua irakurtzeari ekin diezaioke. Ziurrenik, elementu interesgarri askoak aurkituko ditu. Ortodoxia ortodoxoaren zaindariek ez baina.
    http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-07-07/004/001/euskalherria2023kristalezkobolan.htm

  • Bikain, Galder. Besarkada bat Gasteiztik.

  • Ongi etorri askatasunaren alde zabiltzan kolono eta kolono seme oro!! Gutarikoak zarete, gu bezelakoak. Utikan zuen gurasoen herrira inperialista zale oro!!
    Hori da Pakok esan duena eta nik, “Bilbo-Handian” bizi izan dudana eta biziten arin naizena. Nire herriak 7.800 biztanle zituen nire aita jaio zenean eta ia 30.000 ni jaio nintzanean. 21.800 kolono ziren orduan (4 bider gehio, Espainiara 120.000 milloi txinatar joango balira bezala), eta gainera diktadura faszista-espainol baten -pean edo -gaitik: Gure Herrian ezin zan defendatu. Kolonoen gutxi batzuk euskaldun dira (anekdotikoa) eta haien seme gutxik ere (oso portzentai txikia), euren hiloba ia oro, ostean, euskalduna da. Ongi etorriak jaio berri guztioi baita ere!.

    • Xoxobeltz, jakingo duzula pentsatzen dut, baina badaezpada gogorarazten dizut “Bilbo Handian” (erdarakada edo espainolkada ederra bide batez, “Bilboaldea” esaten diogu euskaraz, bestea itzulpen bilbaino handiustea baino ez da), abertzaletasun politikoa nagusi da erabat behin XX. mendean espainiarrak etorriz geroztik behin eta berriro urteak joan urteak etorri, frankismoa eta bestelako guztiak gora-behera. Ordura arte ez. Etorkinik gabeko garai “libre” horietan ez zegoen abertzalerik.

      Beste era batera esango dizut, espainiar langileria etorri ez balitz gaur egun ez legoke abertzalerik, ulertzen? Gaur egun simpáticos vascongados ginateke, industriarik gabe, langilegorik gabe, eta desagerpenetik gertu.. gure inguruko beste herri asko bezala (Okzitania edo Bretaña) eta hain zuzen, horietako asko aitite felix zirelako eta langile izateaz aparte amama engrazi ere ezagutu zutelako, eta kontrara, engrazik felix ezagutu zuelako, abertzaletasuna ernatu eta oraindik ere abertzaletasuna nagusi da guzti horietan.

      Etorkinik jaso ez duen Santa Garazira joan zaitez mesedez eta galdetu ea zenbat diren abertzale. Edo horiek ere kolonoak al dira, atzorarte ardiesnetik bizi izan diren kate luzeko gure artzai piriniotar euskaldunak? Pundamentu, seriotasun eta errespetu pixka bat faborez.

  • Somorrostro Harana 2013-07-11 16:55

    Nazkagarriak zarie arrazista eta xenofoboak, benetan!

  • Ados. Arrazismoa eta xenofobia nazkagarriak dira. Beste -keria asko bezala.

  • eduardo apodaka 2013-07-11 18:41

    aupa galder
    maketokume independentista baten partez: mila esker
    amama bakarra izan genuen: gaztela aldean jaio zena,
    bestea, algortakoa izanagatik, beti izan zen abuela
    ez da nire edo zure historia, gure historia da…
    kolonialismoaz eta batez ere, poskolonialismoaz ganoraz eta zentzuz eztabaidatzeko ideia immigrante asko behar ditugu, antza denez
    ea behingoan demografia kanoniko androkrata eta nazionalista gainditzen dugun

  • Lerroixte sistematicus 2013-07-11 18:58

    Ganoraz ta zentzuz eztabaidatzeko hamarkadak igaro beharko dira bistan denez. Pako Aristi arrazista, demografo kanoniko androkrata-nazionalista eta xenofobo tituluak irabazi dittu esfortzu handirik egin bage.
    Garai berrietako egunsentian gauzek.

    • edu apodaka 2013-07-12 10:37

      Nik ez dut Pako Aristi aipatu. Eztabaida honetan ageri den demografiaz ari nintzen.
      Eztabaidan bertan bezala uste dut kaltegarria dela jendea eta ideiak edo jarrerak nahastea
      Eta batez ere, oso pobre iruditzen zait jatorria=ideologia (edo bizimodua=proiektu politikoak) ekuazioa…
      Etorkin asko izan diren aldeak ditugu eta beste batzuk, hara Baztan edo Baigorri, etorkinik izan ez dutenak eta botoari begira espainiar zein frantziar fidelak izan direnak. Eta euzko abenda garbi-garbikoak ziren, esaterako, Bilbon frankisten oldar-buru sartu ziren requeteak…. Unamuno oso hemengoa zen, eta berdin haren garaian falange eta espainiar faxismoa antolatu zuten beste asko…adibideak eta kasuak nahi beste.
      Kolonialismoari aurre egin nahi badiogu jakin beharko genuke ez direla inoiz bat etortzen proiektu politikoak eta jatorriak. Baina jakin badakigu. Kontua da sinplifikatu nahi dugula gure paisaia kontsolamendu apur bat lortzeko, bestela esplikatu behar diogu geure buruari nola den posible horrenbeste kolaborazionista euskaldun? nola ez diren gutarrak gutar? nola galdu den kontzientzia, ustez eduki beharko genukeen kontzientzia? nola izan garen horren alienatu? Ez da honetan esplikazio errazik.
      Bestalde, egia da frankismo garaian etorkin oldeak etorri zirela hona, baina ez EHko bazter guztietara! Soilik industriak hala behar zuenetara: ez genuke nahastu behar garbiketa etnikoa eta oligarkiaren botere eta diru gosea. Etnozidioa izan bada askoz arinago hasi zen: erdal ideologia modernizatzaileak euskara eta euskal kultura tradizionala ezabatzen hasi zenean, hori dena migrazioak hemendik kanpora zirenean eta hemengo boteredunen bultzadaz. Frankismoarena, apur bat azaltzen digu EAEko hainbat tokitan izan diren gorabeherak, ez Nafarroa Garaian edo Iparraldean izandakoak.
      Eta egia da ere, neurri batean edo bestean herri edo kultura monolitikoa eta elebakarra eraikitzeko galga direla beste kultura-praktika, beste ohitura eta sinesmen, beste mintzoak dituztenak. Kontua da, EH monolitiko bat eraikitzerik dagoen eta hala balitz desiragarria den; eta hori bada helburua, orduan, denok gara galga, kontzientzia eta praktika ariketa sendo bat egin ezean: nola jantzi, hitz egin, jan edo desiratzen dugu? Berriro diot, jatorriak ez du ideologia determinatzen modu itxian, egin egiten badu ere. Baina zein da axola zaigun jatorria? Kultura, hizkuntza, klase, erlijio… jatorria? Zein? Bakar bat edo guztiak? Erantzuna bistan da, norberaren proiektu politikoaren araberakoa izango da, EH beregain egiteko zein egin behar dugu jatorriaz tematu, edo denontzako erakargarri izan daitekeen proiektu bat eraiki?

  • Hura gure herriaren garbiketa etniko programatua izan zan, Stalinek egin zuen bezalakoa, gustatu edo ez, zenbakiak eta intentzioak -batez ere-, hor daude: Bizkaiko %53 ez zan bizkaitarra Franco diktadore-faszista hil zanean. Faszista espainolak dira horren errudun bakarrak, bai, baina etorritakoak, faszimoa behin desagertuta, euren esku dute: kolono edo bertako bihutu.

  • Xenofobia: etorkina izan, eta hartu zaituen lurraldeko kultura-hizkuntza mespresatzea.
    Kolonialismoa: menperatutako lurraldea explotatzea.
    Kolonoa: meperatatutako lurraldera explotatzera doan inperialismoaren naziokoa, menperatutako jendearen kultura eta askatasun nahiak mespresatuz.

    Nik hau bizi izan dut, agian beste batzuk gazteagoak zarete.

  • Lerroixte sistematicus 2013-07-11 19:24

    Ni gaztea nauk eta horik danak ikusi dizkiat. Agian demografo arrazista andraletxestarra izango gaittuk, Pako Aristi bezela.

  • %53 hori eztakit nondik atera duzun, baina konparatu franquismo ondorengo hauteskunde emaitzak eta gerra aurrekoak eta esan mesedez ea abertzaletasunak zer egin zuen, portzentaietan igo edo jaitsi. Bestalde langile espainol masiborik gabeko nafarroa eta arabako eremuetan konparatu emaitzak eta esan mesedez abertzaletasunak zer egin zuen, portzentaietan igo edo jaitsi.
    Hitz potoloen azpian errealitateak zuek diozuenaren kontrakoa erakusten du. Begiak irekita hobeto irakurtzen da historia.
    Bestalde, kolonoetaz ari zaretela, zer ziren Nafarroako Erreinuko dinastia frantsesak (gauza bat da Eneko Aritza eta beste bat Albret edo Foixtarran dinastiak), botere eta diru gosez gure herria zapaltzera etorritako kolono monarkikoak baino?

  • Kolonoetaz ari zaretela, zer ziren Nafarroako Erreinuko dinastia frantsesak (gauza bat da Eneko Aritza eta beste bat Albret edo Foixtarran dinastiak), botere eta diru gosez gure herria zapaltzera eta bere kontura dirua irabaztera etorritako kolono monarkikoak baino??? Inork ukatu dezake hori???

    %53 hori eztakit nondik atera duzun, baina konparatu franquismo ondorengo hauteskunde emaitzak eta gerra aurrekoak eta esan mesedez ea abertzaletasunak zer egin zuen, portzentaietan igo edo jaitsi. Bestalde langile espainol masiborik gabeko nafarroa eta arabako eremuetan konparatu emaitzak eta esan mesedez abertzaletasunak zer egin zuen, portzentaietan igo edo jaitsi.

    Hitz potoloen azpian errealitateak zuek diozuenaren kontrakoa erakusten du. Begiak irekita hobeto irakurtzen da historia.

  • Lerroixte sistematicus 2013-07-11 19:33

    Pikaratza, baina zer esaten “degu guk” ba? Ez zeazte gauzak nahasten ari? Irakurri Aristin artikulua eta esan non dagon arrazakeria. Eta eman pakia Foix, Albret eta demografo ta antropologoekin mesedez.

  • Datuak, “Mil nuevas noticias insólitas del País de los vascos” Iñaki Egaña.:
    De 1950 a 1960, en Barakaldo se construyeron 9.072 viviendas (tenía entonces 8.270), Portugalete pasó de 2.380 viviendas a 5.553, Basauri de 2.200 a 4.909, Bilbao de 300.000 habitantes casi la mitad no eran nacidos en el País Vasco. ”.
    Honek hitz bat du: garbiketa etnikoa.
    Stalin zan maisu honetan, etnia batek arazoak sortzen zizkionean: errusiarrez euren lurra bete, edo inperioaren beste lur muturrera eramaten zituen. Gure kasua, lehena da.

  • Wikipedia: 1936 Bizkaia: 500.000 biztanle
    Franco hil zanean 40 urte geroago: 1.150.000
    Bizkaian jaioak: 550.000

  • Egoeraren diagnostiko zuzen bat egiteko, inoiz ere ez zaio errealitateari uko egin behar . Euskaldunok burujabe ez garela, eta ez garela izan gure herrian eman eta ematen diren inmigrazioen aurrean,egia da. Gaur egun euskalduna soil soilik izateko ,ezinbestekoa dela espainola edo frantzesa izatea ere, egia da eta aldiz, espainola edo frantzesa izan nahi duenarentzat ez da ezinbestekoa euskalduna izatea.
    Kasualitatea da, zenbat alditan azaltzen diren espainolak edo frantzesak defenditzen beraiek ere euskaldunak direla eta sutsuki bere jatorria defenditzen . Bestalde, euskaldun askok ez dute ez espainola ez frantzesarik izan nahi .
    Eztabaida zantzua eta berriz ikuspegi murritza erakusten du inmigrazioaren faktorea, abuelo, tio, maketo, eta gainerakoetan zentratzeak . Eztabaida ez da jatorria ,baizik eta pertsona bakoitzak egoeraren aurrean hartu duen jarrera . Jarrera hori kontutan hartuta, izan dira eta badaude kolono diren asko gure herrian inkonsziente ugari eta konsziente diren askoz gehiago , ondo babestuta, euskaldunoi ukatzen digutenak gu geu izatea, herri bezala antolatzea, eta beraien ezkizofreniaren isla izanda, demokraziaren izenean , itxurazko eskuzabaltasun ariketa bat eginda, beraiei asetzen dien libre izateko antolamentu politikotxo bat eskeiniz .Horiek dira ( Somorrostro Harana,Galder eta enparauak) benetazko kolonoak !

  • Egoeraren diagnostiko zuzen bat egiteko, inoiz ere ez zaio errealitateari uko egin behar . Euskaldunok burujabe ez garela, eta ez garela izan gure herrian eman eta ematen diren inmigrazioen aurrean,egia da. Gaur egun euskalduna soil soilik izateko ,ezinbestekoa dela espainola edo frantzesa izatea ere, egia da eta aldiz, espainola edo frantzesa izan nahi duenarentzat ez da ezinbestekoa euskalduna izatea.
    Kasualitatea da, zenbat alditan azaltzen diren espainolak edo frantzesak defenditzen beraiek ere euskaldunak direla eta sutsuki bere jatorria defenditzen . Bestalde, euskaldun askok ez dute ez espainola ez frantzesarik izan nahi .
    Eztabaida zantzua eta berriz ikuspegi murritza erakusten du inmigrazioaren faktorea, abuelo, tio, maketo, eta gainerakoetan zentratzeak . Eztabaida ez da jatorria ,baizik eta pertsona bakoitzak egoeraren aurrean hartu duen jarrera . Jarrera hori kontutan hartuta, izan dira eta badaude kolono diren asko gure herrian inkonsziente ugari eta konsziente diren askoz gehiago , ondo babestuta, euskaldunoi ukatzen digutenak gu geu izatea, herri bezala antolatzea, eta beraien ezkizofreniaren isla izanda, demokraziaren izenean , itxurazko eskuzabaltasun ariketa bat eginda, beraiei bakarrik asetzen dien libre izateko antolamentu politikotxo bat eskeiniz .Horiek dira ( Somorrostro Harana,Galder eta enparauak) benetazko kolonoak !

  • Berdin du ikusi nahi ez baduzue ala bai, etorkin kopuru haundiak jaso dituzten herri ta hiritan bozka Espainiatarra haunditu dira (krisi hau egon ez bazan ez zan ia ezer murriztuko) ta asko gainera, hori ez du esan nahi, einmigrazioa bozka hoiek igotzearen faktore bakarra dela.

    Irun, Sestao, Ezker aldea, Gazteiz (%75ta Espainiatar edo hauen semeak)… bozkak ikusterakoan argi gelditzen da, gainera historioan zehar behin ta berriro egindako gauza da hau, batez ere konkistatzailea konkistatua bainon biztanleria gehio diranean.

    Eta berdin zait borondatez edo ez kolonizatzen bagaituzte, berdin zait beraien izenak ta zertan egiten duten lan kolonizatzen bagaituzte…. _Gauz bat da jendea integratzea nahi, ta beste bat dena arrosaz ikustea eta ukatzea borondatearekin edo barik Espainiatar etorkinak abertzaletasuna desegiteko erabili eta erabiltzen direla.

    Badirudi gure familiakoak direnean dena ulertu behar zaiela, ba nitzako ez.
    Gauza bat da denok osasun eskubide, lan eskubide, pentsio duinak izateko eskubide, hezkuntza on bat izateko eskubide…. izatea, ta beste bat Espainian jaio, hazi ta edan duenak, NAZIO izan behar garen edo ez esatea.

    Ala ere ni ez nago hemengoei galdetzearen alde ere, ez dakit nola lortu bainan konkistatuak izan ginen eta genuen estatua berreskuratzeko eskubide osoa daukagu, konkistatu gintuztenean ez zuten baimenik eskatu, ez Espainiako biztanleriari, ezta guri ere, bainan ESTATUA berreskuratzeko galdetu behar da?
    Ez, kolonizatzaileak baino indar gehio euki behar da, beste estatuen laguntza….. baina galdetu?
    Espainia konkistatua bada, Espainiatarrek galdetuko zuten ea berreskuratzeko eskubidea duten ala ez?

    • Gerra aurretik nork irabazten zuen Nafarroa eta Araban batere etorkini gabe?? eta nork irabazten du Behenafarroa eta Xiberuan?? eta nork Barakaldon eta Sestaon??

      Bizkaia eta Gipuzkoan biztanlegoa hasi egin zen industria zegoelako, eta hain zuzen industria zegoelako sortu zen abertzaletasun politikoa.

      bide batez, Frankok ez zituen etorkinak ekarri, euskal industriak ekarri zituen. Eta eskerrak, bestela oraindik laiekin ereiten egongo baikinake eta herri baino lokalismo polit bat baino ez ginateke.

  • Barakaldo eta SEstaon gerra aurretik esan nahi nuen

  • Guerra aurretik milaka eta milaka Espainiatar hemen zeuden jada, migrazioak ez dira izan gaurko gauza ezta 80 urtekoa , eta inmigrazioa faktore bat da ez bakarra,ze mugak ditun herrialde bakoitzak, ze gertatu da historikoki (ez da berdina Gipuzkoa traidorea izendatu zutenean edo Araba ez zutela izendatu, ezberdina da Frankok Espainiatar askoren sortzen duna eta demokrazia faltsu hau), ze herrietara joan da migrazio hori, ze egin dute horko botereak historian zehar…. hori erraten du logika eta historia, ez baduzue ikusi nahi nola estatu kolonizatzaileak bere hiritarren emigrazioa erabili duten lurraldeak asimilatzeko, ez ikusi, bainan estatua ez daukagun bitartean hori egiten jarraitu dezakete. Espainiar ta Frantziar estatuentzako oso erraza izango litzateke balizko galdetegi baten jende mordo hona bideratzea, eta erraza da oso.

    Soldata, pentsio, osasuna, hezkuntza….. guztientzako, paperak dutenentzako eta ez dutenentzako bai, Andaluzian, Parisen, Afrikan… jaio, hazi eta ikasi duena estatua izan behar garen ala ez bozkatzea, nigatik inoiz ez.

    Ala ere hemengoak bozkatzearen alde ere ez naiz. Estatua ginen, konkistatu gintuzten inori galdetu gabe eta ez genioke inori galdetu behar estatua berreskuratzeko.

    Ala ere Balizko galdeketa baten zuentzako NORTZUK BOZKATU BEHARKO ZUKETEN? Hemen urte bat daramana? 2? 3? Etorri berria? Ze indignazio asko bainan oraindik ez dakit ze iritzia dezuten eta nori emango zenioten bozkatzeko eskubidea.

  • Oxandabaratz 2013-07-12 12:19

    Joder, Stalin gora eta SESB behera… zeinen antikomunistak diren orreagalari hauek!!
    (Orain dena ulertzen da…)

  • “EH beregain egiteko zein egin behar dugu jatorriaz tematu, edo denontzako erakargarri izan daitekeen proiektu bat eraiki?” galdetu du Eduardok.
    Zalantzarik gabe, bigarren aukera da erantzun zuzena, baina kontua da, hemen, ez Pakoaristik ez beste inork ez duela jatorriarekin tematzeko aukerarik egin.
    Eta denontzako erakargarri izan daitekeen proiektu bat eraiki ahal izateko, lehenik elkarrekiko errespetuaren kultura politikoaren oinarriak jartzen hasi beharko liratekeela noizbait.
    Ez dakit zer ikusirik duten Aristik idatzi dituenak, oker ala zuzen, hemen bota diren panegiriko eta deskalifikazio askorekin. Panorama honekin zaila dago ezer eraikitzen hastea.

    • edu apodaka 2013-07-12 14:03

      Ni ez naiz horren ezkorra, ezkorra banaiz ere: zerbait eraikitzen ari gara, dagoeneko, aspaldi hasi zen herri askatasuna eraikitzen.
      Eta berriro diot, nik ez dut zuzenean Aristiren testua aipatu; Galderrena eta hemengo eztabaida baizik.
      Jatorriaren temari dagokionez, orain bai aitatuko dut Aristik esana: “Erreferenduma tranpa bat izan zen, ahaztu baitzuten Euskal Herria atzerritarrez bete izan dela, XVI. mendetik Nafarroa Garaian, eta XIX. mendetik aurrera baskongadetan. 500 urteko kolonizazioa ahaztea errealitatea ongi ez ezagutzea da; diagnostiko okerra, emaitza okerrak”
      500 urteko kolonizazioari aurre egiteko (zergatik ez, Asiskoren hautuari jarraituz, 1000 urtekoa?) milaka bide daude. Ez dut uste bide zuzena denik kolonizazioa eta migrazioa guztiz berdintzea (kolonizazioa gehiegi sinplifikatzea baita, eta “gu” aingerutar bat irudikatzea…)
      Ados nago, hala ere, gauza batekin: bideari ekin behar diogu, eta ez jarri beste inoren esku bide hori ixteko ahalmena…
      Hori bada Aristik salatu nahi zuen okerra, uste dut ez duela asmatu jo-puntuan, uste dut diot…

      • Nik ez dut esan Aristik asmatu duenik, baina ezin da pertsona bat kupidagabe zigortu , testuaren muttur bati heldu eta bihurrituz, eta hari horri tiraka edozer esateko aprobetxatu, zenbaitek egin duten bezala. Oso ohitura hedatua da hori sektore batzuetan, taldekide itsua ez denari egurra edozein aitzakiarekin ematearena alegia, eta horrela ezer eraikitzerik ez dago, aspaldiago hasi izanagatik ere. Batzuek edozer esateko eta edonor iraintzeko lizentzia balute bezala jokatzen jarraitzen dute, euren buruei sekula erreparatu gabe.
        Edonola ere, uste dut Aristik ez dituela migrazioa eta kolonizazioa guztiz berdindu, eta uste dut ezin dela ukatu migrazioa kolonizazioaren parte bat izan dela, badirela herri honekin errespetuz jokatu duten etorkinak, eta erdeinuz jokatu dutenak ere bai, nahita edo nahi gabe. Nik esango nuke askoz gehiago direla herri honi bizkarra eman diotenak, errespetuz jokatu dutenak baino.
        Bertoko askok berdintsu edo okerrago jokatu duela? Jakina. Askok eta askok. Baina batak ez du bestea kentzen. Nik neuk ama etorkina dut, eta askotan ikusi dut beste etorkin batzuei aurre egiten, herri honetara “a tierra conquistada” etortzen ziren horietakoei, hain zuzen. Etorkinena guztion historia da, eta gerrarena ere bai. Askori tokatu zaigu hortik ere bai, bereziki gerra galdu zutenen aldean zeudenei, nahita ala nahi gabe, eta haren ondorengooi, inoren lezioak (bitxiak) irentsi behar izateko gainera.

  • Chapeau Pako Aristiri! Orreagari buruz, garbi dagoela hemengo erresistentzia berria direla. Aurrez aurre ere Espaina ta frantziaren kolaborazionista berriaK aurkituko dituzte. Politika, gure herrian, hortan datza: inperialismoa ta zapalkuntza tinkotasuna ta askatasunaren aurka.

    • Andoniren alter egoa 2013-07-12 18:23

      Bat ethortzen naiz zurekin: ezker abertzalea collaborationista mugimendu bat da, ez gaitu askatuko…
      zai bazaude…
      zaude lasai…
      kateak itsusiak baitira…
      kateak itsusiak baitira…
      kateak itsusiak baitira…
      illotzaren gorputzeannnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnn n nn

  • Eusko Alderdi Jeltzalea atzerakoia eta nepotista bada, ezker abertzalearen mugimendu politikoa atzerakoia eta sektarioa da. Ernai? Zer da hori? Kolonialismoarekin batera, Euskal Herriko gaztedia drogazale koadrila bat izatera kondenatzen ari dira. Beraiek, abertzale ofizialek, uste dute abangoardia direla, oso progreak direla. Hemen izan ditugu mugimendu horretako burutxoak, edo burugogorrak, besterik ezin baitira izan, lekzioak ematen. Uste dute badirela norbait, ondoko lagunak arrazoia ematen dielako. Baina, azken finean, retagoardia besterik ez dira. Gaixoak.

    • Andoniren alter egoa 2013-07-12 18:21

      Agur Hiru jaun edo anderea:
      Arrazon osoa ematen dizut. Nire iritzian cuadrillismoa soveranu Statu baten traditionean ez bizitzearen ondorio da. Badirudi ezen harro gaudela gure colonialitateaz eta gure pintxo-poteaz, baina ez dakigu zer den benetako herritartasuna. Niri pintxo-potea mozkorkeria hutsa iduritzen zait, proletkult hutsa.
      Hemen eta orain, PNB-UPN-PNV porrot hutsa dira, bai-eta Ezkertiar Collaborationista Sociologia ere. Inaki Soto jauna, Aitor Kaltzakorta jauna, Juan Etxenike jauna, Andoni Olariaga jauna eta abar jaun eta andereak joaten direnean gibelerrirat, non dute euren cuadrillismoa?
      Gainera, Galder González jaunak emotional xantaia egin nahi dit bere arbasoen bizitza zailarekin, eta abar, eta abar, eta abar. JonMaia-syndromea. Eta hemengo arbasoen zailtasunak, zer? Hemen ematen du ezen proletariak soilikan immigranteak izan zirela! Bertoko misseria ere egon da, eta frantziar imperial administrationean ere bai. Noski.
      Zeuok guztiok ez zarete gai izan Karl Marx jaunaren textu osoen bilduma argitaratzekotz. Elebidun argitalpenean, noski. Euskaraz eta alemanaraz. Baina, zer da kontua? Pintxo-pote-proletkult.
      Ni ez naiz ezkertiarra. Niri ezkerrak nazka ematen dit. Syndikatuak? Gauden egoeran eta oraindikan ez duzue 33 egunetako monumental greba bat sortu? National Resistentia-Kutxaren solidaritatea, non?
      Adizue, ni burgotar bat naiz. Classe altukoa. Hori izan da nire patua. Baina, ezkertiar batzuen pausuak ikhusi ondoren, eta condemnationea, eta genero-violentia, eta colonial violentia, eta abar, eta abar, eta abar.
      “Yo condeno la violencia de ETA.”
      “Yo condeno la violencia machista.”
      Systema da. Gauza berbera da. Eta ez digu libre izaten uzten.
      Bukatzekotz. Berriz ere erraten dut: APDko eta NFEko nahiz EAEko herritarron %50a immigrantea da, eta batez ere espainiarra. Honek guztiak inconscientean eragiten du, eta hemen espainiar imperial cultura, bai-eta alternativu forman ere, izugarri gustatzen zaigu. Espainiar imperial administrationeko lau hiriburuetako HERRIKO TABERNEtan gehiago entzuten da espainiar alternativu musika ezi ingalar alternativu musika. Niri ezker amertzalea ez zait iduritzen euskal emancipationerakotz biderautako mugimendu bat. ETAk porrot egin al du?

  • Madrilera joan ziren emigranteak, euren kapitalera joan ziran, normala da (ez guztiz, baina bertako kultura eta jendearengan ez du ia eraginik). Gure herrira EKARRITAKO gehienak: bertako herriaren kulturaren gainetik pasatu zen, kolonizazio prozezu bat da hori, hemen, Amerikan edo Afrikan bezala, artikulu hau aurkitu dut esandakoa lantzen dueña: http://nabarralde.com/es/egunekoa/10141-stop-a-nuestro-genocidio-

  • Etorkin pobreak!! Eta niri “habla español” esaten zidatenean, zer nintzan?? “¡Qué idioma más difícil!” ere esaten zidaten, “¿ya puedes estudiar en ese idioma matemáticas?” hori ere esan didate, eta euskaldunak ezdeusak ginela, NON, eta nire Herrian bertan jaiotako etorkinen semeak. Eta, NON eta nire herrian “hemos venido a levantar esto”, eta nik erantzun “habeis venido porque en vuestra tierra pasabais hambre, por nadas más”.
    Ez didazue salduko normaltzat, nik bizi izan dudana, ez delako batere normala. Nagusitzean konturatu nintzan zer izen zuen guzti hura: KOLONIALISMOA.

  • apa!
    Pako Aristiren azken boladako iritzi artikuloak irakurri ditut. Eta egia esan ez da zaila bere proposamena laburtzea, artikuloa joan, artikuloa etorri gauza bera esaten baitu. “Ez duzue estrategiarik” “Askatasuna ez dute oparituko” “Kolaborazionistak zarete!”. Honek maiz ezker “purutik” entzuten ditugun mezu intransigenteak gogorarazten dizkit. Azken honetan, ordea, urrats bat aurrera egin eta abertzaleak (integratu direnak) ez diren atzerritarrak kolonotzat jo ditu.
    Kolono izaerari dagokionean, argi dago kolonoak atzean herri hori kontzienteki kolonizatzeko borondatea duela. Helburuak definitzen du kolonoa: lan bila Ameriketara alde egin zuten euskaldunak ez dira kolonoak; beste herrialde batetako herritar / baliabide naturalak ustiatzeko asmoz joaten dena bai noski. Sistema kapitalistaren logikan, zeinak etengabe merkatu berriak behar dituen, somatzen ditut bai makina bat kolono (gutxiengoa diren arren), tartean euskal burgesia noski, baina inola ere ez diet hitz hori atxikiko sistema honexen biktima, bere zein familiaren biziraupena bermatzeko bere herrialdetik alde egin behar duten biktimei.
    Atzerritarrei kolono deika ibili den edonork joan nahi al du bere familia, kuadrilla zein inguruak bazter utzita urrutira lanera? Nik ez behintzat!
    Beraz, lehen ondorioa: Hego Euskal Herrira lan bila etorri behar izan zutenak ez dira kolono, biktima baizik. Errumaniarrak, marokoarrak eta abar guri lana kentzera etortzen ez diren gisan, haiek ere ez dira EH kolonizatzea helburu etorri. Bizirautera baizik!
    Honezkero baten bat ari da pentsatzen, “baina Aristik aurre baldintza bat jarri zuen, hots, integratu ez direnak direla kolono alegia”. Integratzea zer den galdetu behar litzaioke noski; hark erabilitako kontzeptuaren atzean, iritzi artikuloaren testuinguruan, nik bi erantzun posible hautematen ditut.
    Alde batetik, euskara ikastea litzateke integratzea. Ahantzi egiten zaigu ordea makina bat Frankismo garaian heldu zirela hona. Lehen esan dugu, lan egitera. Haiek hizkuntza komunikatzeko bitartekotzat dute. Eta, garai hartan, orain bezalatsu, lasai asko molda zitekeen edonor euskaraz pitzik jakin gabe. Are okerrago, gazteleraz mintzatu behar ziren derrigor diktadura faxista haren gerizpean. Beraz, bizirauteko lan bila etorri den etorkin txiro baten ikuspegitik, zeinak euskara ikasteko ez baliabide, ez astirik zuen, zinez normala da euskara ez ikastea.
    Euskaltzaleok, gure herriko hizkuntzaren egoera ankerra ezagutzen/bizi dugunez, bestelako jarrera izango genuke bestelako hizkuntzekiko anaitasunez, baina gaztelerak ez da inolaz ere desagertze arriskuan; beraz, euskara ikasteko behar “ideologikorik” ez lukete izango.
    Non dago arazoa? Ez dut uste arazoa denik haiek ez dutela izan euskara ikasteko borondaterik (izanda ere hala egiteko aukerarik ba al zuten?), euskara ikasteko beharrik ez dutela somatu baizik. Espainiara joandako atzerritarra ez da gaztelera ikasi gabe geratuko, lanerako, gizartean bizitzeko behar dutelako. Hemen ez da horrelakorik gertatzen. Agian euskararen beharrezkotasunik ezaren erantzule politikoei (lehengo zein oraingo) leporatu behar dizkiegu zenbait kontu. Hizkuntza gutxituekiko kontzientziarik ez duen euskaldun eleanitz bat finlandiara joango balitz lan bila eta bizitza soziala, lan eta dena ingeleraz egiteko aukera izango balu, ikasiko luke finlandiera? Prekarietatean ordu andana lanean igaro ondoren finlandiera ikastera? Kontziatziarik ezean, nekez.
    Horrek ez du justifikatzen noski xuxenek aipatutako zenbait jarrera, ” a mi en español” eta gisako esaldi/jarrerak kasu. Horren arrazoiak ideologia/kultura inkisidore atzerakoiean aurkitu behar ditugu. EH ere beraiena dela uste duten horiena. Uxkeri bat kobratuaz egunean ordu eskerga igarotzen dituen langile eskirolarekin parekatzen ditut nik horiek. Handi usteko tontoak! Ez dezagun ordea salbuespena teoria bilakatu. Handi usteko tonto horiek ere ez nituzke kolonizatzailetzat joko. Ikuspegi kolonoa izanagatik, haiek hona etortzeko zioa ekonomikoa izaki.
    Integratzeko bigarren baldintza askapen borrokarekin engaiatzea litzateke. Haiei bozka eskubidea ere kenduko lieke. Eskubide zibil eta politikoak ukatzen dizkien heinean, herritartasuna ukatu alegia. Bere pentsamenduaren arabera herritartasuna aitortzen (ez) diona faxista da ordea, Olariagak twitteren esandakoaren haritik.
    Gainera, besteei “estrategiarik ez duzue” esaten dion Aristik aipatutako estrategia nola gauza liteke? %40a armak eskuan %60aren aurka? Hori pelikuletan ere ez! Diskurtso honekin zein ez-independentista konbentzi liteke?
    Nik uste gakoa beste %60 hori konbentzitzean dagoela, hona halabeharrez etorritakoak zein gu (ehuneko amiñi bat salbu) sistema honen biktima garenaren kostataziotik. Klase proiektu bat izan liteke gehiengo zabal bat osatzeko bilgune gisako bat. Independentzia klase proiektu hori gauzatzeko ezinbesteko abiapuntua. Nola gauzatu proiektu bat horretarako eskumenik gabe? Aldaketa sozialerako lehen harria independentzia da. Ez ahaztu abertzale izateak ez duela esan nahi derrigor independentista denik.
    Ondoren hori nola gauzatu? Ez da xamurra, eta zoritxarrez, ez dut soluziobiderik. Baina gauza bat argi dut: gehiengo zabalik eraiki ezean eta independentzia behar moduan somatu ezean ezinezkoa izango da eskuratzea. Gure eginkizuna horren bidean gehiengoak sortzea da, gehiengoak zapaldua denaren sentsazioa duen/dugun honetan, klase proiektu bat horretarako elementu bateratzaile gisan baliatuz.
    besterik gabe, ondo segi!

  • Ze txapa! ezer esateko… Oso simplea da: kanpotik etorri den pertsona bat hemen gelditzeko ta lur honi España deitzen badio, hori da kolono bat. Bertako pertsona kolonoari beren babesa ematen dion bitartean, hori da kolaboratzaile bat. Pakok ulertu du, zuk ez.

  • N(A)PARKIST(A)K 2013-07-14 20:18

    Aupa

    Azken egun hauetan sortzen ari den zurrunbilo politikoaren harira, Napar anarkista legitimista monarkikoen guzti honen inguruan dugun iritzia azaleratu nahi genuke foro hau baliatuz.

    1-Pakoren artikulua eta bere nondik norakoa ulertu nahi izanez gero ez dute lekurik hemen adierazi diren adjetiboek. Jon Maya sindrometik erantzutea zer eta abueloren argazkiarekin xantaia egin nahiean ez da serioa politikoki eta onartezina da amertzale moduan.

    2-Hiztegiaren garrantziaren ezinbestekotasunaz jabeturik, pozez hartu dugu behingoz kolono-kolaboratzaile-estatalista ekuazioa mahaigaineratzea. Bazen ordua armairutik atera eta hiztegiaren egokitzapena era publikoan adierazteko.

    3-Sortzen ari den anabasa muinean den ideia estaltzeko deliberatuki batzu (kolaborazionistak) erabiltzen ari diren estrategia da. horrek irakurketa honi indar eman ez ezik beraien balizko “indar metaketa instituzional” horren jokalekuaren erdi-erdian jartzen ditu euskal Herriaren benetako arazoak, hots okupazio militarra eta deskolonizaziorako eman beharreko pausuak. (hauek bai ezinbestean aldebakarrekoak). Zaborrak español eta frantzes izaten jarraitzen du.

    4-Ekiteko adibide praktiko bat: gaztelania nahiz frentsari intsumisioa? Hots euskaraz eta ingeleraz soilik adiaraztea hizkuntza kolonoalak deliberatuki eta politikoki baztertuz? Adibide bat planteatu eta eztabaida elikatze aldera.

    PD- Benetan milesker herri. Aurrera goaz, irmo, irabazi arte! Euskara da gure indarkeria politikorik basatiena.

    N(A)PARKIST(A)K

    • Herri honetan kolonoak eta kolaborazionistak daudela esatea ez da inolako meritua, egon baudaudelako eta egon egon direlako beti. Kea asmatu duzue. Baina Euskal Herrian bizi diren pertsonak hiru mailatan banatzea: kolonoak, kolaborazionistak eta zuek; hori, gezurra izateaz gain, erabat faxista eta intolerantea da, maila teorikoan baino ez balitz ere. Jakin gabe ETAkidea izatea bezalakoa, eta horretan Auzitegi Nazionalean eskarmentu handia daukate. Baina, tamalez, maila praktikoan are intolerante eta faxistagoa da: zuek bezala pentsatzen ez dutenei (kolonoak edo kolaborazionistak) erabakitzeko eskubidea ukatu nahi diezue.

  • Oxandabaratz 2013-07-14 20:32

    N(a)parkist(a) eta estatalista aldi berean? Norbaitek esplika dezala, arren

  • Saski-nahaski 2013-07-15 11:36

    Gonzalo, “faxista” hitza ez da txiklea bezalakoa, gauza konkretu bat da, gustatzen ez zaizun oro ez da “faxista”, horrela balitz, zu “fasxista” izango zinatekean beste guztientzako.

  • Nik uste dut hemen azaldutako iritzi ezberdinak ikuspegi ezberdin bitik datoztela:
    1. Estatu okupatu bat gara, beraz, inperialismoaren inposizio oro kolonialismoa da, eta bere administrazioan parte hartzea kolaborazionismoaren barruan dago. Pentsatu Saharan edo Amerikan gertatutakoa.
    2. Gizarte plural anitza eta naturala gara: dena da baikorra, kultura guztiak aportatzen dute. Demokrazian bizi gara, baina kalidade gutxikoa, Espainia-Frantzia hobetu behar dugu, euskaldunak bertak gustura egoteko, gizarte anitza garelako. Nik honi “buenismoa” deitzen diot, Aita Santuak esaten duena baian Elizak sekulan aplikatu ez duena.

    Nik lehenengoa bizi dut.

    • Zuk uste duzu hala dela, baina erratua egoteaz gain berdina mila aldiz errepikatzeagatik ez duzu arrazoia izango.

    • Hirugarren bat ahaztu zaizu:
      3- Estatu okupatu bat gara, eta bere administrazioak erabil ditzakegu gurea dena berreskuratzeko. Euskal Estatuaren bihotza euskal kultura da, eta egungo erremintekin euskal kultura indartu eta bultzatu dezakegu. Hori da euskal Estatuaren alde egin dezakegun ekintzarik erreal eta eraginkorrena. Etorkin ez da berdin okupatzaile; etorkin izan daiteke euskal kulturaren bultzatzaile; eta era berean 10 abizen euskaldunekoa izan daiteke okupazioaren defendatzaile sutsuena. Dena ez da zuri ala beltz.

  • Orduan Balizko galdeketa baten, nortzuk bozkatu beharko zuketen? Batzuk esan dute/dugu nori uste degun (Izatekotan) bozka eman beharko zitzaiola, ta besteak? Nortzuei? Hemen aste bat darmanari? Hilabete bat? Urte bat? Zenbat?

  • Erantzuna, berriro, oso sinplea da: independentzia erreskuratu ez gero Estatuaren hiritarrak bozkatuko lukete. Estatua erreskuratu arte ezin dira bozketarik izan. Bozkatzeko lehen baldintza da aske izatea.

  • Galder Gonzalezek bigarren egoeran bizi gerala uste du, Pnv-eko gehienek eta Bildu askok bezala:
    2. Gizarte plural anitza eta naturala gara: dena da baikorra, kultura guztiak aportatzen dute (Espainian ez bezala, haiek argi dute zeinda eurena eta zer ez). Demokrazian bizi gara, baina kalidade gutxikoa, Espainia-Frantzia hobetu behar dugu, euskaldunak bertan gustura egoteko, gizarte anitza garelako.

    Hori, horrela, logikoa da esaten eta egiten duzuena. Nik berriz, nafarra naiz, eta ezin dut ikuspegi hori onartu: Guk ez dugu nafartar izateari uko ezta beste Estaturik onartu. Beraz, kolonialismo hutsa da gure egoera.

  • Iker Sumendiaga 2013-07-15 21:27

    Txapela kentzeko modukoa zure artikulua. Zorionak!
    Denbora zen irakurketa batek oilo ipurdia jarri ez zidala.

    Datsegit eta desatsegit horien zenbakiak ikusita, jende askoz gehiagori atsegin zaiolako, desatsegin baino, poztu behar ote dugun ala desatsegin zaion batzuk ogon badaudelako kezkatu behar ote dugun daukat zalantza.

    Abizen guztiak euskaldunak ditut eta Euskal Herritik beste planeta batera jaurtiko nituzke Iturgaiz eta Basagoiti horiek guztiak, esplotatua den eta elkartasunaz jokatu nahi duen edonor baino lehen.

    Pertsonen askatasunean sinesten ez badugu zer nazio aske sortuko dugu ba!

  • Beraz bozkatuko zuketen? Edo batzuentzako joera baztertzailea dutenak edo? Ez zait argi gelditu,pluralak gea,sozietatea.anitza….. Bainan balizko galetegi baten “baztertzaileak” ez diranak,nortzuei emango lieke nozka eskunidea?

  • Hau apurtxo bat etnozentrista geratu zaizula komentatuko nizuke… Gogoratu espainarrak ez diren etorkinak ere baditugula gure artean eta gure begirune osoa merezi dutela.

    Vietnamdarren %40ak Nguyen abizena du. Horregatik ez dakit jada idatzi diedan edo ez, denek antzeko aurpegia eta abizen bera…— Galder Gonzalez (@theklaneh) July 16, 2013

    • anonimatoan mantentzen zaren hori:

      • Ez dakizu zertaz ari naizen zehazki
      • Vietnamdarren %40ak Nguyen abizena du
      • Vietnamdar askok izen berdina dute
      • Beraz vietnamdar askok sare sozialetan izen eta abizen bera partekatzen dute
      • Ni sistematikoki idazten baldin banengo ez nuke arazorik, baina bakarrik interesatzen zaizkidanei idazten badiet, 20 bat Nguyendarren ostean ez dakit idatzi diedan edo ez.

      Eta orain esan zure benetako izena edo utzi fiskalizatzeari anonimotasunetik

  • […] atarian ere artikululak ugaritu ziren [1][2][3], eta eztabaidak artikuluen iruzkinetan. Geroago Topatun […]