Ikasturte honetako Zerga Eragozpenaren kanpainaren laburpena

Ikasturte honetako Zerga Eragozpenaren kanpainaren laburpena –

Desobedientzia Fiskala: Etorkizun eraldatzaile eta solidarioaren alde

Iritsi da PFEZren kanpainari amaiera emateko garaia, eta, horrekin batera, #EragozpenFiskala gastu militarrari aurtengo kanpaina ere amaitu dugu. Maiatzean eta ekainean, 200 pertsona baino gehiago igaro gara Bilboko, Donostiko eta Gasteizeko Eragozpen Fiskala bulegoetatik errenta aitorpen desberdin bat egitera, non uko egin diogu Estatuari egitura militarra mantentzeko eta #gerra prestatzeko laguntza ekonomikoa emateari.

Amaitu da aurtengo #EragozpenFiskala-aren kanpaina, eta ospatu nahi dugu EAEn:

  • 266 pertsonak egin du #EragozpenFiskala.
  • 25.999,26 €  gizartea eraldatzeko proiektuetara bideratzea lortu dugu.

Zertan datza desobedientzia zibileko ekintza xume hori? Errenta-aitorpena aldatzean datza, militarismora bideratutako gure zergen zatia izaera eraldatzaile eta solidarioko alternatibetara desbideratzeko. Baina, zergatik egiten dugu Eragozpen Fiskala?

Milaka pertsonak ihes egiten dute ejerzitoek eragindako sufrimendutik, Yemenen, Sirian, Ukrainan edo Espainiako Estatuak militarki esku hartzen edo armak saltzen dituen 20 herrialde baino gehiagoetatik. Ezin gara axolagabe egon errealitate horren aurrean

Estatuak diru kopuru handiak xahutzen ditu FRONTEXen mugak militarizatzeko, eta gerra horietatik eta kapitalismoak pobretutako herrialdeetatik ihes egiten duten pertsonen babesa eragozteko. Elkartasuna eta giza eskubideen errespetua lehenesteko garaia da.

Estatua munduko material militarraren 8. esportatzaile gisa kokatzen duen armagintza finantzatzen jarraitzeari uko egiten diogu. #GerraHemenHastenDa, eta guk ez dugu ziklo suntsitzaile horren parte izan nahi.

Militarismoan gastatutako euro bakoitza euro bat gutxiago da gizartearen benetako defentsarako: osasuna, genero-berdintasuna, pentsioak, etxebizitza eta klima-kolapsoaren aurkako borroka. Pertsonen eta planetaren ongizatea lehenesteko garaia da.

2023an, Estatuaren gastu militarra 48.800 milioi eurotik gorakoa izango dela kalkulatzen da; kopuru hori BPGren % 4ra hurbiltzen da, hau da, 1.051€  pertsona bakoitzeko. Baina elkarrekin, aldea markatu dezakegu. Ez obeditu eta desarmatu zure zergak!

Eragozpen Fiskaletik, etorkizun eraldatzaile eta solidario baten alde egiten dugu, non baliabideak gizarte justuago, berdinzaleago eta baketsuago bat eraikitzera bideratuko diren. Ahotsa altxatzeko eta gure erresistentzia zibila praktikan jartzeko garaia da, beste mundu bat posible dela erakutsiz.

Ikasturte honetako Zerga Eragozpenaren kanpainaren laburpena

Ikasturte honetako Zerga Eragozpenaren kanpainaren laburpena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude