Ikastola publikoak

Ikastola publikoak –

«Ez gaude prest administrazioaren esku uzteko ikastolak, herritik eta herriarentzat sortu baitziren», erantzun dio Ikastolen Elkarteak “Euskal Eskola Publikoaz Harro” Plataformari, itunpeko ikastetxeak publiko egitea proposatu ostean.

Ikastola publikoak

Frankismo bukaeraren garaian eta 80ko hamarkadan ikasleeen euskalduntzean izan zuen zeregina aitortuta, gogorarazi behar zaio Ikastolen Elkarteari “Herriaren” beharrak aldatu egin direla, eta euskalduntzearen, kulturartekotasunaren, inklusioaren eta gizarte kohesioaren gaur egungo erronkei aurre egiten diegunak eskola publikoetako hezkuntza-komunitateak garela.

Ibaiondo barrutian, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak ikastolen alde egiten dute, besteak beste, instalazio berriak eta hobeak erraztuz; aldiz gure administrazioek ez diete behar bezala erantzuten maila sozioekonomiko baxueneko ikasle gehienen, atzerritar eta hezkuntza-premia bereziak dituzten familien eta hezkuntza Publikoaren aldeko apustua egiten dugun gainerako familien beharrei.

Zazpikaleetako, Atxuriko eta San Frantziskoko hezkuntza-kominitateek bi hamarkada baino gehiago daramatzagu, gure auzoen inguruan Institutu berri bai eraikitzeko zain, eta hobekuntzak eta baliabide gehiago gure eskola publikoentzat itxaroten. Hala eta guztiz ere, ziur gaude gure eskola publikoek askoz hobeto erantzuten diotela gure auzoetako errealitateari, eta gure hezkuntza-proiektuak ikastolenak eta itunpeko ikastetxeenak bezain onak edo hobeak direla.

Ikastolen Elkarteak Sare Publikoan ez sartzeko eskubidean dago, baina ezin du diru publikoaren kontura “inposatu” sare publikoan, ikastoletan eta eskola erlijiosoetan oinarritutako “hezkuntza sistema propio baten” aldeko bere “interesdun” apustua. Itunpen eskolen pixkanako publifikatzekotasuna da Euskal gizarte kohesionatuago baterantz aurrera egiteko daukagun berme bakarra.

Errondagane Guraso Elkartea

Ikastola publikoak

Irakaslea EHUn. Gernikatik Mundura. Gernika Gogoratuz. Atxurigorriko auzo elkartea eta Bilboko Euskal Eskola Publikoa plataformako kidea.

23 pentsamendu “Ikastola publikoak”-ri buruz

  • Gilen Mejuto 2020-12-23 13:13

    Galdera bi. Zer esan nahi duzue “euskal gizarte” diozuenean? Nola kohesionatu nahi du eskola estatal espainolak Euskal Herria?

  • Alpargatero 2020-12-23 14:24

    Kendu politikarien atzaparrak gure seme-alaben heziketatik! Gora eskola pribatua!

  • Eskola ” pribatuak” ere Espainiako legedia betetzen du. Badirudi Ibaiondoko guraso horiek saiatzen direla euskal izaera indartzen euren eremuan.

  • Graziana Goienetxe 2020-12-23 14:59

    Denok jakin beharko genuke gaur egun ikastola publikoak espainiarrak direla, espainiar estatua baita beren titularra.
    Utikan submarino marxista españolistak! Utzi bakean gure ikastolak!

  • Ikastoleko ikasleak jasoko balute, ez zuten diru gehiago izango. Zergatik ordaindu behar ditugu guk A eta B ereduak? PSOEren ideia izan zen ikastolak publifikatzea, ta ez zuen gure onerako egin. Ikastola asko kooperatibak dira, ta eskola publikoa bezain publiko dira.

  • Faltsukeriarik ez 2020-12-23 16:38

    Galdakaoko ospitala zer da? Publikoa. Herriak sortutakoa, drnon diruarekin. Punto. Eskola publikoak PUBLIKOAK, denon diruarekin eta ikastolak.PRIBATUAK, DENON DIRUAREKIN. PRIBATU izan nahi duzue? Oso ondo. Zuen poltsikotik. Colegio batzuk bezala, total pribatu. Denon dirua zuen esku? Ezta pentsatu ere ez. A! Eta hor duzuen burua bihar bertan kargutik.kendu beharko zenukete. Euskaraz ere ez daki ondo. Hor kargu asko dituzue eta publifikatuz gero, horiek guztiak kale gorrira. Nahikoa da!

  • Xalbador Zabaleta Pinedo 2020-12-23 16:38

    Ez dut uste Ikastola Elkarteak ezer inposatu nahi duenik, ez bederen jasotako “proposamenari” erantzu dionean. Ez dakit gauza berbera esan daitekeen “Euskal Eskola Publikoaz Harro” plataformaz edo testu hau sinatzen dutenez.

    Jakin nahiko nuke plataforma eta elkarte hauen guztien kideak Nafarroa eta Ipar EHko eskola publikoaz ere harro dauden, ala bakarrik EAJ-k eta PSOE-k azken hamarkadetan EAE-n eraiki duten eskolaz eta hezkuntza sistema autonomikoaz.

    Ikastolak desagertzeko eskatuz, nire ustez, eta EAErako bakarrik eskatuko balute ere, benetako euskal eskola eta hezkuntza sistema publiko propio eta burujabea lortzeko ahaleginari uko egiten zaio modu nabarmen batean, oraingo marko legal eta politikoa ontzat ematen, eta euskal demokrazia eta burujabetza erabat alde batera uzten.

    Tristea euskal publikotasunaz batzuek duten kontzeptua, eta haien buruak aurrerakoitzat jotzen duten euskal herritar batzuren konformismo akritikoa.

  • Eskola mota honi: “Euskal eskola publikoa” deitzea txiste txar bat da.
    Ezjakintasunetik (edota gogot xarretik) sortutako irudipena

  • Esango nuke eskola publiko espainarraren defendatzaile amorratu horiek ez direla euskara behartuta ikasitako PSEtar karpetovetonikoak eta haien lekaio basko kintakolumnistak baizik. Espainol okupatzaileari, izan publiko zein pribatu, egurra eta boikota!

  • Euskara hil zorian dagoen honetan ; 16 urtetara iritsi eta euskaraz jakin gabe ateratzen diren nerabeak gero eta gehiago diren honetan; euskarazko irakaskuntza porrota den honetan… zertaz eta publikoa/pribatua mahaieratzea lotsagarria da.

  • Euskara hil zorian. Noiz jarri behar duzue euskara bere lekuan? Lehenik euskara, bigarren euskara eta hirugarren euskara. Euskararik gabe ez dago ez ikastola, ez “euskal” eskola publikorik eta ez deus.
    Pilak jarri beharko ditugu. Edo berdin al zaizue euskara? Eta hau batzuendako eta besteendalo diot. Euskara bazter uzten ari zarete

  • Bai noski, A eta B ereduak sostengatzen duen “euskal” eskola publikoa defendatuko dut, bai zera!

  • Ez, ez zaigu berdin euskarak. Baina euskareren erabileraren galera ere hezkuntzari leporatuko diogu? Eta hau ahal da gaur egungo hezkuntza sistemaren erronkarik handiena? Euskareren erabileraren inguruan egin dira ikerketak eta galeraren zergatia izan ere, ez dagokio hezkuntza sistemari.
    Euskal kurrikulumaren arabera, hezkuntza aukera-berdintasunerako bermea da , inolako diskriminaziorik egiten ez duena ezaugarri pertsonalengatik, nortasun kulturalarengatik, genero-nortasunagatik edo sexu-joera eta -nortasunarengatik. Izan ere, diferentzia ekonomikoak, sozialak, hizkuntzazkoak, kulturalak eta pertsonalak gainditzea da haren xedeetako bat. Orain esan, itunpeko eskoletan helburu hau betetzen da? Ala eskolak beraien ideologiak eta printzipio propioak sustatzeko tresna gisa erabiltzen dute hezkuntza? Ez dut uste hau txarto iruditzen zaienik euskal eskola publikoaz harro plataformakoei, baina diru publikoa erabiltzea segregazioa bultzatzeko eta ideologia propioak zabaltzeko bai.Gaur egun euskararen normalkuntza sustatzen duen entitate bakarra eskola publikoa da. Zein meritu du ikastola bateko ikasleek euskaraz hitz egiteak? Ikasle hauek famili euskaldunekoak dira,edozein eskoletara joanda ere euskaraz hitz egingo lukete. Meritua ikasle etorkinek euskaraz ikasteak du eta are gehiago gizarte inklusibo eta elkarbizitza egokiduna eraikitzeak.

  • AINHOA: “Zein meritu du ikastola bateko ikasleek euskaraz hitz egiteak? Ikasle hauek famili euskaldunekoak dira,edozein eskoletara joanda ere euskaraz hitz egingo lukete.”

    Hara! Orduan eremu erdaldunean ez dago ikastolarik? Non ikasi nuen ba ni? Ah bai, gure gurasoek sortu zuten ikastolan. Ikastola sortu izan ez balute, nik gertuko ikastetxe publikoan ikasi beharko nukeen, hau da, A edo B ereduan.

    Bestalde, eremu erdaldunean behintzat, ikastolak dira euskal kultura gehien sustatzen duten ikastetxeak (ikasgelan eta handik at).

  • Ainhoari: “erabilera” aipatu duzu, nik hori erabili ez dudanean. Erabilera ezaren lehen faktorea euskaraz mintzatzen ez jakitea da, eta oraingo eskoletan, izan ikastola, izan publikoa, ez da erakusten. Eta hori, zuei dagokizue batez ere.
    Larriagoa dena: lehen ehuneneko handi xamarrak ikasten zuen. Orain zein da ehuneneko hori? Eskola batzuetan esanen nuke, inguruan sumatzen dudanez, %0 dela. Eta esanen dizut herrian ikusten ditudan ume guziekin hitz egiten dudala. Egoera Lotsagarria bi zentzuetan.

  • Lotsagarri hitzaren bi zentzuetan esan nahi dut. Lotsatu aditzatik eratorriaz ari naiz batez ere.

  • Ainhoa: “Ala eskolak beraien ideologiak eta printzipio propioak sustatzeko tresna gisa erabiltzen dute hezkuntza?”

    Orduan, Espainiak ez al du hezkuntza sistema publikoa erabiltzen bere ideologia eta printzipio propioak sustatzeko tresna gisa?

    Nire ustez, ikastolek nahitaez bete behar dituzte zuk aipatutako berdintasun printzipio horiek, horretan ados gaude. Baina ikastolak deseginez gero, akabo euskaldunok geure herriaren alde sortu dugun egitura edukatibo nazionala, eta orduan hezkuntza espainolaren mende geldituko gara erabat.

    Ikusiko duzu nola Iparraldean, euskara publikora hedatu ahala, orokorrtuko diren zuenak moduko ekimen eta iritziak, ikastolen kontra. Eta orduan zer egingo dugu? Gure haurren heziketa arautua utzi makinaria espainol eta frantsesen eskuetan?

    Beraz, arazoa publiko/pribatu eztabaida faltsu hori baino askoz konplexua da. Euskaldunen arteko elkarlana behar dugu, ez etsaiaren alde lerratu eta elkarren kontra jo.

  • Ainhoa; “Gaur egun euskararen normalkuntza sustatzen duen entitate bakarra eskola publikoa da”. A eta B ereduak ematen dituen eskola publikoak euskararen normalkuntza nola sustatzen duen azalduko zenidan mesedez?

  • Asier Ziganda 2020-12-24 11:51

    Ikastolen mugimenduak frankismoari eutsi zion. Orain suntsitu nahi duen etsaia arriskutsuagoa da euskaltzale mozorroa paratu duelako.

  • Bai bitu gaur egun eskolen artean, A eta B eredua eskaintzen duten eskolak % 2,60 publikoa dira eta % 16’8 itunpekoa. Beraz, diru publiko gehiago erabiltzen da itunpekoetan A eta B ereduetan, publikoan baino.

    Bestalde, sortu dugun egitura edukatibo nazionala esaten duzunean zeri egiten diozu erreferentzia? Nik dakidala, bai itunpeko eskolek eta bai eskola publikoek soritxarrez gobernutik datorkigun egitura naziolana jarraitu behar dugu eta makinaria españolak, bai ikastola eta bai publikoan eragiten du, ez ditu bereizketarik egiten.

    Aldarrikapen hau ez da ikastolen aurka, gobernuaren aurka baizik eta helburua niretzat segregazioarekin bukatzea da ez ikastolekin. Hezkuntza, aukera berdintasunerako bidea izan behar da ez hauek areagotzen dituena. Honen inguruan ez duzue zer esanik antza denez.

  • Ainhoa: “A eta B eredua eskaintzen duten eskolak % 2,60 publikoa dira eta % 16’8 itunpekoa”.

    1. 2018ab, A eredua % 16,2 zen sare publikoan eta % 8,5 sistema osoan.

    2.

  • Barkatu, jarraitzen dut:

    2. B eredua % 3,1 da sistema osoan, eta% 5,9 sare publikoan.

    3. Sare itundu osoa hartu duzu zure konparazioa egiteko, baina zein da A eta B ereduen portzentajea ikastoletan? Publikoan (%20tik gora) baino handiagoa akaso?

    Ainhoa: “gobernutik datorkigun egitura naziolana jarraitu behar dugu eta makinaria españolak, bai ikastola eta bai publikoan eragiten du”.

    Bai, legeak behartuta hala da, baina badakizu bi sareen bokazioa ezberdina dela, eta ikastolak Euskal Herri osora begira ari direla.

    Ainhoa: “helburua niretzat segregazioarekin bukatzea da ez ikastolekin”.

    Oso ondo, ba lan egin dezagun hori konpontzeko.

  • Begien bistan, belarrien ebtzumenean… gaurko egunean eskotetatik ateratzen diren ikasleak ez dakite euskaraz. Endekatze, usteltze prozesu batean sarturik gaude. Hitz batez esateko, amildegian behera goaz eta zola jotzeko puntuan gaude. Ainhoa, noiz atzarri behar duzue? Noiz mobilizatu behar duzue hil ala biziko arazo honi aurre egiteko?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude