Ikaslea euskalduntzea obsesio
Ikaslea euskalduntzea obsesio –
Publiko egindako azken azterketek EAEko hezkuntza sistema auzitan jarri dutela eta, txosten propioa aurkeztu du PPk. Popularren aburuz, “euskararekin duen obsesioak” eragin ditu inoizko emaitzik eskasenak.
Nahiko izan da PISA delako txosten famatuan emaitzek behera egitea euskara gaitz guztien erantzule egiteko. Horrela egin du Alderdi Popularrak, EAEko hezkuntza sistemari buruzko txosten batean, El Confidencial atariak agertu duenez. “Euskadiko hezkuntza sistema gero eta ahulagoa da -dio txostenak-, ikasle bakoitzeko egiten den gastu publikoan Espainiako altuena den arren”, 9.000 eurotik gorakoa.
Azken urteetako emaitzarik eskasenak lortu dira, Eusko Jaurlaritza tematuta dagoelako eskolan euskara lehenesten, Alderdi Popularrak salatu duenez. “Hezkuntza politika nazionalistek, beste ezeren gainetik, hizkuntza bat ikastearen menpe jarri dute hezkuntza sistema osoa”.